ANPORRETAKO BIRA: BURDINAREN BIDEA
near Arrasate / Mondragón, País Vasco (España)
Viewed 120 times, downloaded 4 times
Trail photos
Itinerary description
Informazio gehiago: - https://www.arrasate.eus/eu/web/mondragon-turismo/zer-egin/natura-bideak/pr-gi-205-anporretako-bira-burdinaren-bidea?set_language=eu
Waypoints
MONTERRON PARKEA
- Monterrongo parkea, estilo barroko klasizistakoa, XVII.mendean eraiki zuten. Udalak jauregia eta parkea erosi zizkion 1983an Monterrongo kondesari, eta horrela biak pasatu ziren erabilera publikokoak izatera. Parkean sekuoia handi-handi bat dago, 1997 izendatua Gipuzkoako zuhaitz aparteko. Iturria ere bertan dugu. - PR Gi 205 bidea izango dugu bidelagun ibilbide osoan, eta Musakola auzora hartuko dugu, parketik abiatzen den bidea jarraituz.
PR GI 205 (MUSAKOLA AUZOA)
Institutu eta ikastetxeen eremutik gora hartuko dugu.
ANTOÑANA ERREKA/HEZEGUNEA
Bide zati batean erreka honen babesean egingo dugu, eta hasieran errekak osatzen duen hezegunea bisitatuko dugu. Zuhaitz gainetan, berriz, saguzarrentzat etxolak daude jarrita.
ZABURDIBARRI ITURRIA
Bidea oso erosoa da. Inguruko basoak zeharkatzen dituen mendi pista bat da, goraino eramango gaituna, eta bidean seinaleak ere ikusiko ditugu.
ZUTIKO SEINALEAK
Bidegurutze batean kontuz ibilko gara, izan ere seinaleak ezkututa daude landaretzaren artean. Zutiko zutabe batzuk dira bilatu eta jarraitu beharrekoak (begiratu argazkia).
PR Gi 205 (BIDEGURUTZEA)
San Balerio ermitara goaz. Goitik behera hasiko gara, Udalaitz aurrez aurre dugula.
ANPORRETA (ERNE!) (BIDEGURUTZEA)
Bidea aldatuta dago. Dagoeneko galduta daude txuri-hori seinaleak eta horren ordez idatzita ikusiko ditugu karteltxo batzuk. Monzon baserrian porlanezko bidearekin bat eginda, Meatzerreka elkartera jaitsiko gara.
MEATZ ERREKA ELKARTEA
Atseden lekua ere bada. Bertan bat egingo dugu Arrasatetik Kanpatzar mendatera doan errepidearekin, baina ez dugu zeharkatuko.
SAN BALERIO ERMITA (MEATZERREKA)
- San Balerio ermita itxita badago ere, bere historiaz jabetzeko badaude bertan informazio puntuak. Meatzerreka izena datorkio bertan egondako meatzeetatik, bereziki altzairua ekoizteko erabilitakoak XV. eta XVI. mendeetan. - Informazio gehiago: https://ondarelagunak.eus/san-valerio-meatzerreka/.
SAN BALERIO ERMITA (PARKEA)
- San Balerioko meatzarien kofradiaren egoitza ere izan zen, 1434an sortu zenetik 1958an desegin zen arte. Ermita barruan deigarriak dira ganga polikromatua eta erretaula. Tradizioak dioenez, erretaulari hiru buelta emanez gero erlojuaren kontrako noranzkoan, buruko minak sendatzen dira. - Bertan dago parkea ere, eskailera batzuk igo eta berehala.
PR Gi 205 (BIDEGURUTZEA)
Herrigunera goaz Kanpatzarrera doan errepidearekin bat eginda; baina momentu batean bera lagata, basoan sartuko gara, Monterronera joateko.
PR Gi 205 (BIDEGURUTZEA)
San Balerio/Meatzerreka alde batera lagata, Monterronera goaz.
You can add a comment or review this trail
Comments