Antzuola-Arrola-Arranoaitz-Koroso-Antzuola
near Ibarrondo, País Vasco (España)
Viewed 872 times, downloaded 85 times
Trail photos
Itinerary description
Arrolako ipar aldeko igoera egingo dugu, Urkillutik eta Antxintxarditik gora. Goizez edo arratsaldez egiteko bezalakoa. Natura aldetik bere garrantzia dauka, bertan herriko pagadi ederrenetatik pasatzeko aukera dagoelako. Arrola gainean iturri ona dago, urte osoan ura dakarrena. Antzuolara bueltatzeko garai batean Oñatira zihoan bidetik egingo dugu, Urkillu aldera. Pagoak, Korosoko iturria, ikatz-tokiak, elur-zuloak, galtzada zaharra ... ikusteko aukera.
Waypoints
Comments (3)
You can add a comment or review this trail
Kaixo Iñigo.
Pare bat aste dala, Bergaratik Antzuolara mendibuelta egiteko asmoarekin irten ginan, pare bat urte dala egindako buelta errepikatu nahian. Baina Korosotik behera, iturria pasatu ostean dagoen bidea ez genuen topatu, ez genuen seinalerik ikusi eta iturritik behera okerreko bidea hartu genuen. Wikiloken zure ibilbide hau ikusi genuen, baina ezin izan genuen jarraitu. Azkenean buelta egin eta bide alternatiboa egin genuen San Prudentzio aldera. Zure ibilbide honetan, Antzuola markatzen daben seinale hori (14. argazkia) ez genuen ikusi, ez beherakoa eta ezta bidean buelta hartu genuenean ere. Pistaren bat edo laguntzeko informazioren bat ematerik badaukazu? Eskertuko nizuke, bihar berriz saiatuko gara ibilbide hori Bergaratik egiten eta. Ondo izan.
Ez dakit garaiz nabilen. Baina Korosora iristen zarenean, Koroso iturrirra hartu. Baina zertxobait lehenago hartu behar duzue ezkerretara, behera, pagadira. Konturatuko zarete mendiko motoak ere bertatik joaten direla. Beraz alde batera laga iturria. Seinalea esandako pistatik 50 metrora daukazu. Ea bada!!!
Iturrira heldu baino lehenago dago orduan bidea eta seinalea. Ea ba oraingoan ikusten dugun. Eskerrik asko!