ANTZUOLA GAINEZ GAIN (I)
near Ibarrondo, País Vasco (España)
Viewed 95 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
ANTIGUA AUZOA
Antigua auzotik pasatuz, Irigain aldera hartuko dugu, Goizper kooperatiba eta Iriartegañekotik pasatuz.
ARRANDARI BIDEA (URKILLU)
Arrandari baserrietara doan bidearekin jarraituko dugu.
URKIOLAEGI (BIDEGURUTZEA)
Arrandari baserrietara doan porlanezko bidea laga eta Azaldegietara doan bidea hartuko dugu gora.
IBULARAZPIKOA
Azaldegietako bidean dagoeneko lur jota dauden bi baserriren aztarnak ikusiko digugu. Hasteko Ibularazpikoarenak.
IBULARGAÑEKOA
Bigarren baserriaren harri aztarnak, berriz, Ibulargañekoarenak dira.
AZALDEGIETAKO ITURRIA
Herritik ia dakargun bidea edo pista hemen bukatzen da, iturri parean. Orain, eskumara hartuko dugu, Trukarriagara aldera.
TURKARRIAGAKO (TRUKARRIAGA) ITURRIA
Turkarrigako iturrian ura hartuko dugu, hemendik aurrera ez dugu iturririk izango eta. Bidea ere estutu egingo da, eta aldi berean ere "zikindu", sastraka edo sasia, otadia ... gero eta ugariagoarekin topo egingo dugulako.
EL RANCHO-ITURRIOZPE MUGARRIA (A25-B95)
Toki estrategiko batera iritsi gara. Txabola bat (El Rancho) eta herriko mugarriarekin bat egingo dugu. Hemen kontuz ibili beharko gara, izan ere pistak laga eta txabolatik goitik behera hasiko gara (ez dago bide zehatzik) 50 metrora berriro pistarekin bat egin arte. Helburua da Miso aldera joatea, ondoren Burubikora jaisteko.
HARRIPILA
Gotik behera hasi gara, Miso eta Burubiko aldera. Bidean Bergarako Aritzetako San Migel ermita ere ikusi ahal izango dugu. Baita Mendizabal baserria ere.
MISO BASERRIA
Dagoeneko lur jota dago herrian ia ezezaguna den Miso baserria. Hemendik pista jarraituko dugu goitik behera, Burubikoraino.
BURUBIKO (ANTZUOLA-BERGARA ERREPIDEA)
Ehun bat metro kontuz ibiliko gara, bide ertzean. Arizti baserrira joan eta bidegorrian sartzea da helburu. Tartean, baina, Aldabe iturrian ura hartzeko aukera izango dugu.
ALDABE ITURRIA
Antzuolako iturririk onena bezala izendatuta dago. Beraz, aprobetxatu, agorraldi handienetan ere ura dario.
ARIZTIBERRI-BIDEGORRIA
Ariztiberri baserrian Lapurubi aldera doan bidegorria hartuko dugu.
GALARTZA AUZOA (LAPURZUBI)
Lapurzubin bidegorria lagata, Galartza auzora eta baserrira garamatzan porlanezko bidea hartuko dugu, tartean Burdingurutzetik pasatuz.
BURDINGURUTZ
Antzuola eta Bergararen arteko mugarria da harkaitzean ikusten den harlanduzko gurutzea, garai bateko erregebidearen ertzean kokatuta.
GALARTZA BASERRIA
Kontuz hemen, bidegurutzea bat baino gehiago daudelako. Hasteko trenbidera sartuko gara eta Bergara aldera hasiko gara 25 bat metro, izan ere berehala itxitura batetik pasatuz, Ugarriaga baserri aldera joko dugu.
ETXEBERRISORO
Galartza erreka zeharkatzeko zubia pasatuz, bat egingo dugu Etxeberrisoro baserriarekin.
UGARRIAGAGAIÑEKOA
Erne ibili Elosuko errepidea zeharkatzerakoan. Behin mendiko bidea hartuta, hainbatetan, sasi ugari aurkitzeko aukera egon daiteke, gure garai bateko mendi bide askoren egoera tamalgarriaren ispilu. Hemendik Elosumendi mendatera (edo Erreziñategi gañera) joango gara.
ELOSUMENDI-ERREZIÑATEGIGAINA
Hementxe bukatzen da Ugarriagagañeko baserritik ekarri dugun mendi bidea. Orain, belarditik, Itxumendi gainera joko dugu, itxitura pasatuz.
ITXUMENDI (731)
Gailurrean gaudela, posible dugu hasieratik ekarri dugun bidea irudikatu. Urruti gelditzen da Azaldegieta eta Trukarriaga!!! Itxumenditik Altzasu aterpe aldera joko dugu goitik behera, bide ertzean dagoen Itxumendi azpiko iturrira.
ITXUMENDIAZPIKO ITURRIA
Ondo datorkigu bertako ura kantiplorak betetzeko. Hemendik Gorla eta Trekutzera doan bidea jarraituko dugu.
GORLA (ATERPEA ETA AISIGUNEA)
Gorlazuri, Gorla ... aterpe eta egonaldi bat egiteko toki ederra.
KORROZTARRATZUGAÑA
Gorlatik Korroztarratzura jaitsiz, ibilbidearen azken aldapatxoa igotzera goaz: Korroztarratzugaña. Hemendik Pagamendi aldera joko dugu, bertatik, Ogeiturritik, herrigunera garamatzan bidea hartuz.
PAGAMENDI: OGEITURRI-KAXETA
Pagamendin gaude. Bertan dagoen "Ogeiturri-Kaxeta" seinalean, goitik behera hasi. Hasteko mendi pista jarraituko dugu.
OGEITURRI
Ogeiturriko ingurua oso aberats da urez. Bidez estutu egingo da, eta sasia ugarituz.
KAXETA
Bate gingo dugu hemen Trekutzera doan porlanezko bidearekin. Behera hartuko dugu, eta Kaxetatik pasatuz, bidea Aitzaga aldera hartuko dugu.
AITZAGA
Aitzaga baserritik gertu ikusten da herrigunea, eta Mendigorriko bidetik Ondarra auzora iritsiko gara, gure ibilbidea bukatuz.
You can add a comment or review this trail
Comments