Activity

ANTZUOLA GAINEZ GAIN (II)

Download

Trail photos

Photo ofANTZUOLA GAINEZ GAIN (II) Photo ofANTZUOLA GAINEZ GAIN (II) Photo ofANTZUOLA GAINEZ GAIN (II)

Author

Trail stats

Distance
14.49 mi
Elevation gain
4,147 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
4,147 ft
Max elevation
2,961 ft
TrailRank 
49
Min elevation
2,961 ft
Trail type
Loop
Moving time
4 hours 37 minutes
Time
4 hours 50 minutes
Coordinates
4027
Uploaded
September 3, 2022
Recorded
September 2022
Be the first to clap
Share

near Ibarra, País Vasco (España)

Viewed 55 times, downloaded 7 times

Trail photos

Photo ofANTZUOLA GAINEZ GAIN (II) Photo ofANTZUOLA GAINEZ GAIN (II) Photo ofANTZUOLA GAINEZ GAIN (II)

Itinerary description

"Antzuola gainez gain" ibilbidearen bigarren etapa dugu hau. Irimoegigoena eta barrena auzoetan ibiliko gara, bertako mendi gainak, basoak eta giza aztarnak ezagutzen. Gure hasiera Ibarre auzoa izango da, eta Irimo aldera jotea da helburu, Ogeiturri eta Trekutzetik pasatuz. Irimo gainera iritsi aurretik Deskarga aldera jaitsiko gara, Arrolamendira igoz. Arrolamenditik Korosora, eta Korosotik Landarraitz gainera. Gain guztiak zapaldu ondoren, Azaldegietatik, herrigunera jaitsiko gara Urkillu eta Irigain aldetik. Ez du zailtasunik ibiltzeko, egin beharreko kilometroak eta gainditu beharreko desnibela ez bada.

Waypoints

Photo ofIBARRE AUZOA

IBARRE AUZOA

Ibarre auzoan dagoen seinale honetatik hasiko dugu ibilbidea, errepidea jarraituz eta Aitzaga baserrira joateko asmoz.

PictographIntersection Altitude 886 ft
Photo ofAITZAGA Photo ofAITZAGA

AITZAGA

Baserri hau eraberrituta baldin badago ere, bere ateburuko ohol egitura, harlanduzko koloma eta guzti, Iriarteazpikoaren antzera, XVII. mendean koka daiteke. Badago herrian beste Aitzaga bat, Aitzagabasalde, eta gaur desagertuta dago. Baserritik gora, Kaxeta aldera joango gara.

PictographIntersection Altitude 1,103 ft
Photo ofKAXETA (BIDEGURUTZEA) Photo ofKAXETA (BIDEGURUTZEA)

KAXETA (BIDEGURUTZEA)

Kaxeta gainean dago Ogeiturri eta Pagamendira doan bidegurutzea. Bertan dago seinalea ere. Kaxeta izena 1971eko otsailean desagertutako "Los Vasconcados" trenaren trenbideaz arduratzen zen familia eta etxeari datorkio.

PictographFountain Altitude 1,400 ft
Photo ofOGEITURRI

OGEITURRI

Inguru urtsua eta iturri askotarikoa. Hortik datorkio izena inguru honi. Gora jarraituko dugu.

PictographIntersection Altitude 2,072 ft
Photo ofPAGAMENDI (BIDEGURUTZEA)

PAGAMENDI (BIDEGURUTZEA)

Pagamendi gaudela, gorako bidea hartuko dugu, Astobiagagaiñera.

PictographSummit Altitude 2,316 ft
Photo ofASTOBIAGAGAÑA (MINTEGIA)

ASTOBIAGAGAÑA (MINTEGIA)

Eskualdeko mintegian gaude. Bertatik inguruko mendiak ikusteko behatoki aparta. Hemendik Trekutzera joango gara.

PictographIntersection Altitude 2,185 ft
Photo ofMEAKA (BIDEGURUTZEA)

MEAKA (BIDEGURUTZEA)

Meaka izeneko lepoan gaude. Bidegurutze honetan bidetzurra hartuko dugu Trekutz eta Gaztelugain aldera.

PictographPicnic Altitude 2,245 ft
Photo ofTREKUTZ-GAZTELUGAIN

TREKUTZ-GAZTELUGAIN

Trekutzen gaude. Gaintxo batean, berriz, Gaztelugain elkartea eta garai bateko tumulua. Ura hartzea komeni da, ez dugu izango Arrola edo Irikortaraino eta. Hemendik, Irimo gainera doan bidea hartuko dugu, eta herriko mugarriak pasatuko ditugu.

PictographMonument Altitude 2,650 ft
Photo ofTRINTXULEKU MUGARRIA (MUGARRISAKON)

TRINTXULEKU MUGARRIA (MUGARRISAKON)

Trintxuleku mugarria (A7) antzuolarrentzat, Mugarrisakon Urretxuko herriarentzat.

PictographMonument Altitude 2,826 ft
Photo ofURKAORIGARAIKOA MUGARRIA (A6) (TRINTXULEKU)

URKAORIGARAIKOA MUGARRIA (A6) (TRINTXULEKU)

Antzuolarentzat 6. mugarria den honetan (Trintxuleku Urretxurentzat), behera jaitsiko gara, Bastanixtazabal lepoan dagoen harrizko seinaleraino.

PictographIntersection Altitude 2,788 ft
Photo ofBASTANIXTAZABAL LEPOA

BASTANIXTAZABAL LEPOA

Hemen kontuz ibilko gara, izan ere Irimo gainera doan bidea lagako dugu, eta jaisten hasiko gara, Trekutzetik Irimo gainera datorren bidearekin bat egin arte.

PictographIntersection Altitude 2,544 ft
Photo ofIRIMO BIDEA

IRIMO BIDEA

Trekutzetik zein Santa Barbaratik Irimo gainera doan mendi pista hau jarraituko dugu zati batean, Arkaitzeta izeneko harrizko seinalizazioraino.

PictographIntersection Altitude 2,430 ft
Photo ofARKAITZETA

ARKAITZETA

Irimora doan pista lagata (bertatik jarraituz gero santa Barbaraino joango ginateke), Trekutzera doan pista hartuko dugu Kateagaraino.

PictographIntersection Altitude 2,298 ft
Photo ofKATEAGA

KATEAGA

Bidegurutzea da inguru hau. Guk Santa Barbara doan bidea hartuko dugu, Trekutzera doana alde batera lagaz.

PictographIntersection Altitude 1,937 ft
Photo ofMENDISORO

MENDISORO

Santa Barbara doan bidea alde batera lagata, Trekutzera edo Deskarga gainera doan bidea hartuko dugu.

PictographIntersection Altitude 1,846 ft
Photo ofLUBERRIETA

LUBERRIETA

Bat egiten dugu Deskargatik Trekutzera doan pistarekin. Gure helburua Deskarga mendatera joatea da. Beraz, jaisten jarraituko dugu.

PictographRisk Altitude 1,588 ft
Photo ofDESKARGA MENDATEA (ERREPIDEA) Photo ofDESKARGA MENDATEA (ERREPIDEA)

DESKARGA MENDATEA (ERREPIDEA)

Mendate honetan aurkituko dugu Urretxu, Legazpi eta Antzuola udalerrien mugarri bateratua. Hala ere, Urretxu eta Antzuolako udalerrientzat 1 zenbakia bada ere, Legazpirentzat 13 zenbakia da. Kontuz zeharkatuko dugu bidea, eta bertan gora hasten den pista hartuko dugu ... pasatuko dugu beste hegalera, Arrola aldera. Beraz, erne ibili, oraindik ere kotxeak-eta dabiltzalako bidean, eta berriro gorako bidea hartuko dugu, higadura handia izan duen bidea hartuz. Ondoren, mendi pista bat jarraituz joango gara Ardanbidetara edo Lakiriola aldera.

PictographMonument Altitude 2,165 ft
Photo ofARDANBIDETA (LAKIRIOLA) MUGARRIA (A 59)

ARDANBIDETA (LAKIRIOLA) MUGARRIA (A 59)

Legazpiko udalerriarekin bat egiten dugu. Aurrean Lakirolako elkartea. Hemendik Arrola aldera joango gara eta bidean tumuluren bat, hilarri bat ... eta Arrolak Jentilaitzen landatutako zuhaitzak ere ikusteko aukera izango dugu.

PictographMonument Altitude 2,325 ft
Photo ofHILARRIA

HILARRIA

Julian Lizaurrek jazotako heriotza aipatzen digu hilarri honek. Urretxu nahiz Zumarragako merkatuetatik etxera zihoala, astotik jausi eta bertan hilda aurkitu zuten 18 urte eta 8 hilabete zituen gazteak. Elurpean hil omen zen. 1910eko apirilaren 10a zen.

PictographMonument Altitude 2,480 ft
Photo ofARROLAMENDI II TUMULUA

ARROLAMENDI II TUMULUA

Arrolamendi III alde batera utzi dugu, bidetik zertxobait aparte gelditzen delako, baina Arrolamendi II baleko da ikusteko zer nolakoak diren tumuluak edo harri pilak. Arrolako bidean topo egingo dugu monumentu megalitiko honekin. Tumulua da bertan ikusten duguna, garai bateko artzainek euren urteroko transhumantzia garaian eginikoa. Ez da bakarra gure udalerrian, beste hiru bat ere badauzkagulako: Arrolamendi (I), Arrolamendi (III) eta Trekutz. Trekutzkoa kenduta, apurtuta dagoelako, 137/2003 DEKRETUA, ekainaren 24koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan dauden zerrendatu diren Estazio Megalitikoak Monumentu Multzo izendapenaz, Kultura Ondasun gisa deklaratzeko eta babes-araudia ezartzeko dena. Arrolamendin aurkitzen diren tumuluen lehendabiziko datuak 1951ekoak dira, eta Jesus Elosegik, Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak, aurkituta. Aztarna hauek induskatu edo eskabatzea 1962an erabaki zen, eta hauek 1963 eta 1964an egin ziren Altuna, Apellaniz eta Rodrigez Ondarra jaunei esker. Trekutzekoa, ostera, 1921ean aurkitu omen zuen Joxemiel Barandiaranek, eta ez du inoiz indusketarik izan. Behin ikusita, gora jarraituko dugu. Goazen gora.

PictographTree Altitude 2,628 ft
Photo ofJENTILAITZ (MINTEGIA)

JENTILAITZ (MINTEGIA)

Arrolaren sorreraren 50. urteurreneko ospakizunen baitan antolatu dute gaurko zuhaitz eguna eta landaketa. 51 haritz eta pago landatu dituzte Jentilaitz izeneko herriko lur sailean, 50 zuhaitz iragana irudikatuz eta beste bat etorkizuna adierazteko (2022/03/13). Behin ikuskatuta eremua, eskuma aldera joko dugu, Arrola gainera hartuz.

PictographSummit Altitude 2,961 ft
Photo ofARROLA-IRIKORTA (907)

ARROLA-IRIKORTA (907)

Arrola (Legazpia) Irikorta (Antzuola) izan daiteke agian zuzenena. Gainetik Irikortako iturrira jaitsiko gara. Antzuolaren 54. mugarria ere bertan dakusagu.

PictographFountain Altitude 2,891 ft
Photo ofIRIKORTA ITURRIA

IRIKORTA ITURRIA

1988ko urrian 22an bukatu zen obra, baina ez guztia. Abenduaren 20an inoxidablea zen galtzairuzko seinalea jartzeko, eta baita antosiña ere, erabaki zen, eta 1989ko urtarrilaren 3an iturriaren norabidea adierazten zuen plaka jarri zen Arrola gainean. Agorraldi handienetan ere -2022koa- ura dario. Bitxiena da ia mendi gainean dagoela eta ura dariola. Arrola Mendizale Elkarteak berreskuratutakoa da. Hemendik Arranoaitzera joango gara, Arrolamendi I tumulotik pasatuz.

PictographMonument Altitude 2,873 ft
Photo ofARROLAMENDI I TUMULUA

ARROLAMENDI I TUMULUA

Arranoaitzeko bidean, Juan Perez korta sakonean, beste monumentu megalitiko hau aurkituko dugu. Arrolamendin aurkitzen diren tumuluen lehendabiziko datuak 1951ekoak dira, eta Jesus Elosegik, Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak, aurkituta. Aztarna hauek induskatu edo eskabatzea 1962an erabaki zen, eta hauek 1963 eta 1964an egin ziren Altuna, Apellaniz eta Rodrigez Ondarra jaunei esker. Antzuola eta Legazpiko udalerriek partekatzen dute mugarria hau: 53 zenbakiduna Antzuolarentzat eta 2 Legazpiarentzat. Joan gaitezen Arranoaitzera.

PictographSummit Altitude 2,940 ft
Photo ofARRANOAITZ (895)

ARRANOAITZ (895)

Arranoiatzen daukan berezitasunetako bat da Oñati, Legazpi eta Antzuolako udalerriek bat egiten dutela puntu honetan, mugarria partekatuz. Oñatiarentzat 20 zenbakiduna; Legazpiarentzat 1 zenbakiduna eta, Antzuolarentzat, 52. Hemendik, behera joko dugu, Argileku eta Koroso aldera. Kontuz jatsierarekin, harri koxkor solte asko daudelako, eta hainbatetan labankor.

PictographMountain hut Altitude 2,528 ft
Photo ofARGILEKU

ARGILEKU

1929an eraikitako txabola da. Berez Oñatiko udalerrian dago. 1972an sortu zen ofizialki Arrola Mendizale Elkartea, eta harrez geroztik ari da urtarrilaren batean urte berriari ongi etorria ematen Arrola-Koroso aldera etortzen diren mendizale guztiei, salda beroa eta txistorra eskainiz. Lehendabizi Argilekuko txabolan, ondoren, baina, Lizargarateko aterpe eta elkartetik. Hemendik, Korosoko lepora jatsiko gara, ondoren Antzuolako bidea hartzeko.

PictographMountain pass Altitude 2,328 ft
Photo ofKOROSO

KOROSO

Koroson aukera dago Antzuolara jaisteko, Oñatiko bidea jarraituz. Bertan dago seinalea. Korosoko lepoan bat egingo dugu udalerriko 49. mugarriarekin eta Oñatiko 17.arekin. Garai batean Arrolaren mendi ospakizun askoren ingurua. joko dugu, Korosomuño gainera.

PictographSummit Altitude 2,587 ft
Photo ofKOROSOMUÑO (781)

KOROSOMUÑO (781)

Gain ezezaguna da berau, baina bertan dago Antzuolaren 47. mugarria. Lizargarate aldera jaitsiko gara.

PictographMountain hut Altitude 2,466 ft
Photo ofLIZARGATATE

LIZARGATATE

Oñatin dago, baina gertu dago herriko 46. mugarria ere. bertan ospatzen du Arrolak urte berriaren hasiera, datorrenei salda eta txorizoa eskainiz. Landarraitz aldera goaz.

PictographSummit Altitude 2,709 ft
Photo ofLANDARRAITZ (825)

LANDARRAITZ (825)

Behatoki aparta du gain honek, Aizgorri eta Durangaldeko gainetara batez ere. Herriko mugarri berri bat ere dakusagu, 43.a. jaisten hasiko gara. Helburua, Azaldegieta.

PictographFountain Altitude 2,534 ft
Photo ofAZALDEGIETA

AZALDEGIETA

Bertan iturri dugu, eta baita herrigunera doan mendi pista ere.

PictographMonument Altitude 1,955 ft
Photo ofIBULARGAÑEKO BASERRIA

IBULARGAÑEKO BASERRIA

1841ekoa da baserri honen lehen aipamena. 1924tik aurrera hutsik dago. Gaur, lurra jota dago antzuolar asakorentzat ezezaguna den baserri hau.

PictographMonument Altitude 1,855 ft
Photo ofIBULARAZPIKO BASERRIA

IBULARAZPIKO BASERRIA

1841ekoa da baserri honen lehen aipamena. 1924tik aurrera hutsik dago. Gaur, lurra jota dago antzuolar asakorentzat ezezaguna den baserri hau.

PictographIntersection Altitude 1,537 ft
Photo ofURKIOLAEGI (BIDEGURUTZEA) Photo ofURKIOLAEGI (BIDEGURUTZEA)

URKIOLAEGI (BIDEGURUTZEA)

Bidegurutze honetan hasten da Arrandari (Ozaeta eta Torre) baserrietatik datorren porlanezko bidea. Guk berau jarraituko dugu herrigunera.

PictographIntersection Altitude 1,262 ft
Photo ofURKILLU

URKILLU

Korosora doan bidearen hasiera. Garai batean Oñatiko bidea bezala ere ezagutua.

PictographFountain Altitude 1,606 ft
Photo ofIGIRAINGO ITURRIA

IGIRAINGO ITURRIA

1941ean egindako iturriari ez dario urik.

PictographMonument Altitude 1,563 ft
Photo ofIRIARTEGAÑEKOA

IRIARTEGAÑEKOA

XVI-XVIII. mendeko aztarnak dituen baserri ederra, behatoki aparta Antigua eta Irimoegigoiena auzoak ikusteko. Kontuz, beherago, errepidea zeharkatu behar dugulako.

PictographMonument Altitude 1,506 ft
Photo ofIRIARTEAZPIKO BASERRIA

IRIARTEAZPIKO BASERRIA

XVII. mendeko baserria, ateburu irekiarekin.

PictographMonument Altitude 1,487 ft
Photo ofKALEGOI

KALEGOI

Lehen Goenkale eta gaur Kalegoi, herriko kale ederrenetakoa, etxe bitxi eta zaharrenetakoak bertan daude.

Comments

    You can or this trail