ANTZUOLA-GOROSTIAGA GAIN-LEGAZPI-LAKIRIOLA-ANTZUOLA
near Antigua, País Vasco (España)
Viewed 50 times, downloaded 6 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
GOIZPER (ANTIGUA AUZOA)
Antigua auzoan dagoen Goizper kooperatibatik (Irimoegibarrena auzotik) hasten dugu ibilbidea.
KOROSO LEPOA
Korosoko lepora iritsita, ezker aldera hartuko dugu, Arrola eta Arranoaitzera. Harnasa lasai hartu, ibilbidearen igoera gogorrenetakoa igoko dugulako (200 metroko desnibela).
ARRANOAITZ GAINA
Antzuola, Lezgazpi eta Oñatiko mugarriak ere daude bertan. Hemen, Arrolara doan bidea laga eta Legazpiko gurutzera doana hartuko dugu.
GOROSTIKO GAINA eta GURUTZEA (947)
Hemendik Legazpi aldera joko dugu. Hasieran ondo markatutako bidearekin topo egingo dugu. Kontuz jaitsierarekin, lurra buztita badago.
BIDEGURUTZEA
Jaitsieran, gailurrera joateko, topo egingo dugun seinale batekin. Kontuz ibili inguru honetan, bidegurutze bat baino gehiagorekin topo egingo dugulako.
ITXITURA
Behin jaitsiera handi bat eginda, eta Legazpiko herrigunea gertu dugula, itxitura batzuk pasatu beharko ditugu.
BIDEGURUTZEA
Dagoeneko bat egiten dugu Legazpiko lehendabiziko urbanizazioarekin. Bertan dagoen porlanezko pista jarraituz jaitsiko gara.
AIZTONAGA KALEA
Hementxe bukatzen da Legazpiko gurutzearen jaitsiera. Edo hasten da Legazpiko mendi gailurrera joan nahi badugu, jakina. Hemendik, herrigunea zeharkatuko dugu aldenik alde, hainbat auzoetatik pasatuz, eta Lakirolara doan bidea hartu baino lehen.
SANTA CRUZ EGOITZA
Herrigunean dago Santa Cruz egoitza. Hemendik, Lakiriolara doan bidea hartuko dugu. Aurrerago, Legazpiko ikastetxe publikoa ere pasatuko dugu.
KIMU BERRI (3 KM)
Jarraitu seinalizazioa: ikastetxea, Kimu Berri aterpetxea.
ARIZTIANDI KALEA
Kale hau da Urtatzako aisialdi lekura zein Lakiriolara eramango gaituena, eta bide batez baita Kimu Berri aterpera ere.
ARDANBIDETA-KIMU BERRI ATERPETXEA-LAKIRIOLA
Berriro Antzuolako udalerrian sartuko gara. Bertan dago mugarria, baina baita Kimu Berri aterpetxea ere. Hemen ere bidegurutze bat baino gehiago daudenez, erne ibili orientatzeko.
MALDARROPAKO HILARRIA
Inguruan lokatza dezente egoten da euria egiten duenean. Bide batez herriko pagadi ederrenetik pasatuko gara.
ITXITURA
Itxitura pasa eta gero, belardia zeharkatuko dugu goitik behera, behean Loixeta baserria dugula. Helburua, bere aurretik pasatzea da.
MENDIBIL-BELAR TXABOLA
Belarditik jaisten gaudela, harizti eta txabolatik pasatuko gara. Laster izango dugu ere Loixetako iturria.
LOIXETA BIDEGURUTZEA
Bat egiten dugu hasierako bidearekin. Beraz, konturatuko gara beste zentzu batean ere egin litekeela ibilbide hau.
IRIARTEGAINEKO BASERRIA (ANTIGUA AUZOA)
Antigua auzoan gaude. Ibilbide honen gure hasierako puntuan.
Comments (1)
You can add a comment or review this trail
I have followed this trail verified View more
Information
Easy to follow
Scenery
Moderate
El trac muy bien marcado, me ha gustado mucho la subida.
Ezkerrikasko