Activity

ANTZUOLA-OÑATI-KOROSO-ANTZUOLA

Download

Trail photos

Photo ofANTZUOLA-OÑATI-KOROSO-ANTZUOLA Photo ofANTZUOLA-OÑATI-KOROSO-ANTZUOLA Photo ofANTZUOLA-OÑATI-KOROSO-ANTZUOLA

Author

Trail stats

Distance
16.05 mi
Elevation gain
2,005 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
2,005 ft
Max elevation
2,345 ft
TrailRank 
38
Min elevation
455 ft
Trail type
Loop
Moving time
4 hours 20 minutes
Time
4 hours 26 minutes
Coordinates
4431
Uploaded
July 31, 2021
Recorded
July 2021
Be the first to clap
Share

near Ibarrondo, País Vasco (España)

Viewed 80 times, downloaded 1 times

Trail photos

Photo ofANTZUOLA-OÑATI-KOROSO-ANTZUOLA Photo ofANTZUOLA-OÑATI-KOROSO-ANTZUOLA Photo ofANTZUOLA-OÑATI-KOROSO-ANTZUOLA

Itinerary description

Eguraldi txarrerako ibilbide alternatiboak aurkitu behar izaten dira. Bat, hau izan daiteke. Bidegorrian eta asfaltoan dago batez ere onarrituta, bere neurri handi batean, nahiz eta zati bat, mendi bidea ere izan. Alternatiba bat hartuz gero (Korosotik egin ordez, Lizargaratetik Azaldegietara joaz eta hemendik herrigunera) mendi bizikletan ere egin daiteke ibilbide osoa. Gu geu Oñatira joan gara Antzuolatik, horretarako dagoen bidegorria Oñatiko San Anton plazaraino jarraituz. Hemendik Gebara dorrera igoko dugu, Korosora eta Antzuolara doan bidearekin bat eginez. Garai batean oso ezaguna zen bide hau. Asfaltatuta edo porlanez osatutako bidea ere bada Koroso zein Lizargarateraino doan hau. Hori bai, igoerak aldapa eder batzuk ere badauzka. Behin Koroson, Urkillura doan bidea hartuko dugu. Ez galtzeko hor dauzkagu Arrola mendizale elkarteak jarritako egurrezko seinaleak. Ibilbide osoa bitxia da, batez ere Oñati eta Antzuolaren arteko bide zaharrarekin bat egiten delako.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 530 ft
Photo ofMUGARRIA 23 (1872)

MUGARRIA 23 (1872)

Antzuola eta Bergara arteko mugarria.

PictographMonument Altitude 488 ft
Photo ofOZAETA JAUREGIA

OZAETA JAUREGIA

XVI. mendeko jauregi (eta jatetxe) ederra... baina gaur egun itxita dagoena.

PictographIntersection Altitude 548 ft
Photo ofELORREGI-SAN PRUDENTZIO

ELORREGI-SAN PRUDENTZIO

Bat egingo dugu hemen ere Arrasatetik datorren bidegorriarekin. Elorregitik Oñatira 6 kilometro dauzkagu.

PictographMonument Altitude 619 ft
Photo ofZUBILLAGA AUZOA

ZUBILLAGA AUZOA

Francisco Madina Igartzabal edo Aita Madina (Oñati, 1907ko urtarrilaren 29a - 1972ko ekainaren 30a) oñatiar apaiz eta musikagilea izan zenaren auzoa, bere jaiotetxetik gertu pasatuko gara.

PictographMonument Altitude 672 ft
Photo ofTORREKOA (GARIBAI DORREA)

TORREKOA (GARIBAI DORREA)

Torreauzo auzoan kokatua, Ubao eta Arantzazu errekek bat egiten duten toki berean dago. Bertako sema bat -Garibaitarra- Arrasatera joan omen zen bizitzera. Eta Arrasaten jaio omen zen Garaibaitar ospetsu bat: Esteban de Garibay eta Zamalloa (1533), kronikari eta historiagile ezaguna. Garaibaitarren jatorria Lazarraga leinutik datorkigu, alderdikerietako garaietatik (XIV. mendea). Beraz, dorretxea ordurako eraikita zegoera pentsa daiteke.

PictographIntersection Altitude 784 ft
Photo ofSAN ANTON PLAZA

SAN ANTON PLAZA

Triangelu erako gune honetan harrizko arku batzuk ikus daitezke bere garaian harrobiren baten zati izan zitekeen harkaitz bati lotuak. Erdigunean 1880 urteko iturri bat dago.

PictographMonument Altitude 848 ft
Photo ofGEBARA DORREA

GEBARA DORREA

Gaintxo estrategiko batean kokatua dago Zumeltzegi, herria mendean hartzen duela. Horretarakoxe eraiki baitzuten XIII-XIV. gizaldietan Oñatiko jaun ziren Gebaratarrek: Arabatik hona etortzen zirenean, euren egoitza ofiziala izateko eta urtean zehar eurek izendatutako alkate nagusiaren bizilekutzat, alegia. Ahaide Nagusien arteko gatazken ondoroiz Gaztelako erregeak jauntxoen dorretxeak erdiraino botatzea agindu zuenean, batzuk libratu egin ziren eta horien artean Oñatiko hau. Nahiz eta XIX. mendetik aurrera baserri gisa erabiltzen den, oraindik mantentzen du Zumeltzegik Erdi Aroko hainbat ezaugarri: ia hamabost metroko altuera duen lauki karratua da; gainera jatorrizko horma sendoak, harlanduzko ate gotikoa Gebaratarren harmarriarekin eta saietera batzuk garbi ikusten dira. Bestealde XVI-XVII. mendeetako elementuak ere ageri dira barneko aldean, hala nola, leihoak, beheko sua edota ganbarako zurajea. Eraikin hau probintzia mailako ondare artistiko, historiko eta arkitektonikoari dagokion zerrendan dugu 1964. urteaz geroztik.

PictographIntersection Altitude 1,025 ft
Photo ofKOROSO, LIZARGARATE...

KOROSO, LIZARGARATE...

Hartu gora...

PictographMonument Altitude 2,239 ft
Photo ofSARRAMENDIKO ESKOLA

SARRAMENDIKO ESKOLA

Garai batean auzoko eskola izandakoa.

PictographWaypoint Altitude 2,332 ft
Photo ofKOROSO BASERRIA ETA LEPOA

KOROSO BASERRIA ETA LEPOA

PictographIntersection Altitude 2,298 ft
Photo ofANTZUOLA-OÑATI BIDEA

ANTZUOLA-OÑATI BIDEA

Korosotik Urkillura eta Antzuolara doan bide hau hartu behar da.

PictographIntersection Altitude 2,259 ft
Photo ofSEINALIZAZIOA

SEINALIZAZIOA

PictographIntersection Altitude 1,764 ft
Photo ofARRANDARIAK

ARRANDARIAK

Inguru honetan bidegurutzea dago. Beraz, erne, seinale gisa bertan dauden harripilarekin.

PictographIntersection Altitude 1,153 ft
Photo ofURKILLU

URKILLU

Hemendik porlanezko pista jarraitu herriguneraino.

Comments

    You can or this trail