ANTZUOLA-TREKUTZ-GORLAZURI-BERGARA-ANTZUOLA
near Ibarrondo, País Vasco (España)
Viewed 34 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
KAXETA
Bueltan berriro pasatuko gara Kaxetatik. Porlan pista jarraituz, Trekutzera joango gara (3,5 km.)
ASTOBIAGA
Eskualdeko mintegia ere gain honetan aurkituko dugu. Hemendik Gorlara joango gara, gainez gain.
GORLAZURI
Behea jota dago garai batean ospetsua izan zen Gorlazuriko txabola. Hemendik behera joko dugu, pista jarraituz. Aurrez aurre Galartza auzoa ikusiko dugu.
ERREPIDEA (BERGARA-ELOSU-AZKOITI)
Jaitsieran bat egingo dugu errepide honekin, porlanezko eskailera txiki bat jaitsiz. Hemendik aurrera errepidea jarraituko dugu behera, kilometro batean.
BIDEGURUTZEA
Errepidea laga eta behera doan bidexka hartuko dugu, Ugarriaga gaineko (gaur jatetxe ere bai) baserriraino.
UGARRIAGA GAINEKOA BASERRIA
Kontuz ibiliko gara, izan ere Gorla gainera doan errepidea zeharkatuko dugu.
UGESARRI BASERRIA
Ugesarri baserrian behera joko dugu, Bergarara eta trenbide aldera.
BIDEGURUTZEA
Mendi bideak bukatzen dira hemen, porlanezko bideak trenbidera eramango gaitu.
TRENBIDEA
Trenbidean gaude. Antzuolako norabidea hartuko dugu eta trenbideak berak eramango gaitu berriro Kaxetaraino (7,5 Km).
GALARTZA
Trenbide honetan tunelez gain baserriak era pasatuko ditugu. Euretako bat, Galartza, izen bereko auzoan kokatzen dena.
ARRITEGI-ARRIETA TUNELA
Tunelen artean Arritegi edo Arrieta tunela da traketsena, baina bakarra argiztatuta. Laster gaude Kaxetan. Hemendik herrigunera hartuko dugu.
You can add a comment or review this trail
Comments