Aperregi - Ganalto - Armikelo - Atxabal - Aperregi
near Aperregi, País Vasco (España)
Viewed 1052 times, downloaded 75 times
Trail photos
Itinerary description
Benetan zoragarria den ibilbidea, ikusmira bikainekoa Gorbeia, Gasteiz, ... Araba guztirantz.
Luzea bada ere, ez da hain gogorra. behin altuera lortu orduko, ez du gora behera handiegirik.
Merezi du Arabako Zuiako ingurune polit hau ezagutzea.
Waypoints
Aperregi
Aperregi (azentua bigarren silaban) Arabako iparraldean kokatuta dagoen herri txikia da, Zuiako Kuadrillan. Gainera, Zuia eratzen duten herrietariko bat da, udalerriaren hegoaldean kokatuta dagoelarik. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 44 biztanle ditu.
ATXABAL
888 m. Oroko Haitzak bi haitz dira. Atxabal bietatik handiena izango litzateke. Repetidorea eta burdinezko gurutze bat daude bertan, 1954 urte marianoaren oroimen moduan.
Begiratokia
Oroko baselizatik gertu kokatua, sekulako ikusmira eskaintzen du Gorbeia aldera.
DOMAIKIA - iturria
Domaikia Araban kokatuta dagoen herri bat da, Zuiako Kuadrillan. Gainera, Zuiako udalerria eratzen duten herrietariko bat da. 652 metrotara kokaturik dago. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 61 biztanle ditu.
GANALTO
898 m Ganalto edo Ganaltoko Gurutzea Arabako mendia da, Badaiako mendilerroan eta Atxabal-Oroko mendigunearen hegoaldean kokatutakoa. Tontorreko gurutzea hainbat aldiz berriztatu behar izan dute. Gorbeiako gurutzearen antza handia dauka.
Oroko Andra Maria
XV - XVI mendeko eraikina dugu hau. Aurretik, bertan, eraikin erromaniko bat omen zegoen ( XII. mendekoa). Elizaren ondoan, J.M. Barandiaranek kristo aurreko IX. mendeko brontze garaiko asentamentu baten arrastoak aurkitu zituen.
Comments (1)
You can add a comment or review this trail
I have followed this trail verified View more
Information
Easy to follow
Scenery
Moderate
Oso onaaa...merezi du...milla esker