ARABAKO BASOAK. Antoñanatik Hornilloko basoetan (PR-A 70)
near Antoñana, País Vasco (España)
Viewed 10 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Arabako Mendialdeak ez deusku uste bakorik emoten natur zaleoi: toki guztietan idoroten doguz bazter eta baso ederrak, eta Hornillo mendia ez da salbespena. Hornillon artadian, ameztian eta pagadian ibiliko gara, baita batzuetan baso mistoan be (astigarrak, haretxak, pinuak…), eta pagoen artean ostendutako astigarrak egongo dira. Ezpela be eurrez ikusiko dogu, eta gainera pagoen mukurrak (enborrak) erdiraino estaltzeko tamainakoak. Ezpelak eta pagoak nahastuta, gogora etorriko jaku landareriaren trantsizino-alde batean gabilzala, Atlantikotik Mediterraneora.
Goialdean Mendialdeko mendien ikuspegi zabalak eukiko doguz (Bitigarra, Aldako Kurutzea, Arburu, Mantxibio, Soila, Muela, Palomares, La Población, Joar…), tontorrean bertan landarakaitik izan ez arren.
Eta jakina, Antoñana uribildu zaharrak be bisitatxua merezi dau, baita bidean dagoan Pierolako komentu-gotorlekuak be.
Gainerakoan, bide ona, zabala nahi bidexkea izan, beti izango da ona. Hasieran GR 1 izango da, gero PR-A 70.
1. ANTOÑANA-PIEROLAKO KOMENTUA
Bide zabaletik urtengo dogu Antoñanatik eta halan heldu Pierolaraino, baina uribilduaren urteeran bidekurutze nahastu samar bat dago: GR1 dinoan aldera jo. Hornillo inguratzen ibiliko gara, garai baten frailen bidea izan zan horretan. Luze samarra da inguratze hori, baina atsegina zugatx eta larra artean.
2. PIEROLAKO KOMENTUTIK TONTORRERA
Komentu aldetik bidezidor batetik urtengo dogu, artadian sarturik. Hasieran ia ez da aldatsik egongo, baina norabide argiro aldatzen dauenetik aldats gora ibiliko gara, nahi-ta aldats gogorra ez izan. Halan, basoan, artaditik ameztira eta baso mistora (haretxak) igarota helduko gara tontorrera, non errepikagailu tantaiak zain daukaguzan (zelan ez!).
3. TONTORRETIK “HORNILLOKO BIDERA” (Senda Hornillo)
Tontorra mendebalderantz inguraturik errepikagailuetara heltzen dan pista topauko dogu, bai eta ikuspegi zabalak be. Behera egingo dogu harik eta pistaren ezkerrean Hornilloko bideagaz bat egin arte.
4. HORNILLOKO BIDETIK ANTOÑANARA
Handik behera sakan polit batetik jatsiko gara, bide zabal eta erosoan, pagoen artean, beste zugatx batzuk be dagoazan arren, astigarrak eta haretxak berbarako, sarritan ezpelaz inguraturik, toki baten harrigarriro handiak. Eta halan, gozo-gozo, zuzen helduko gara Antoñanara.
INFORMAZINO OSAGARRIA
ANTOÑANA
Antoñana Euskadiko monumentu nazionala da. Erdi Aroko kontzejua da eta antxinako gotorleku baten gainean eregia. Nafarroako eta Gaztelako erresumak asko lehiatu ziran uribildua bereganatzeko. Nafarroako agintepean egon zan 1200an Gaztelako Koroari atxiki eutsen arte. 1367tik aurrera Ruy Díaz de Rojas-ena izan zan, erregeak emonda, eta gero Orgazko Kondearena (Hurtado de Mendozatar sendia). 1635ean koroak Antoñanari jarengin eutsan, diru truke, eta halan urten eban kondearen menpetik.
Zer ikusi:
- Harresiaren hondarrak eta hareen kuboa, mendebaldean eta sortaldean.
- Harresiaren Erdi Aroko atea, eleiza ondoan.
- Uriaren kaleak eta etxe azpiko igarobideak.
- Hurtado de Mendozatarren torretxea (Orgaz kondea), XIII. mendekoa.
- Elorzatarren torredun jauretxea, XVI. mendea.
- San Bizente Martiriaren eleizea, antxinako eleiza-gotorleku baten gainean eregia. Eleizpea XVIII. mende amaierakoa da; harlanduzko erdi-puntuko bost arku daukaz. Hegoaldean portada neoklasikoa dauka. Torrea neoklasikoa da, XVIII. mendekoa. Erretaula nagusia rococo estilokoa da, XVIII. mendaren bigarren erdikoa. Irailetik maiatzera bitartean, XII. mendeko Nuestra Señora del Campo-ren irudia ikusi daiteke.
XVII. mendeko mihise barroko on bik apaintzen dabe eleiza; Sevillako eskolakoak dira, Anberesen jaio eta Murilloren laguna zan Cornelio Schut (1629-1685) margolariari egotziak.
- XVII. mendeko eraikina, kartzelea daukana.
PIEROLAKO (edo PIEDROLA) KOMENTU-GOTORLEKUA
Piédrola 1182tik dokumentatutako herri hustua da; ez dakigu noiz hustu eben.
1332an Araba Gaztelari emon jakonean Pierolakoa lurraldeko torretxe nagusietariko bat zan, Gebaratarren eta Mendozatten torretxeen ondoan. XV. mendean frantziskotarrek bertan komentua sortu eben.

Waypoints
Waypoint
1,964 ft
01 bide korapiloa-GR1
Waypoint
2,503 ft
06 norabide aldaketea
Waypoint
3,088 ft
08 Pinuak
Summit
3,245 ft
09 Hornillo
You can add a comment or review this trail
Comments