ARABAKO BASOAK. Otsati eta Agüera errekearen larrak eta basoa
near Erretes Tudela / Retes de Tudela, País Vasco (España)
Viewed 207 times, downloaded 9 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide hau “Arabako basoak. Otsatiko bidea (ia Enkartazinoetan)" detitxonaren aldaera dozu, basoetan ez eze inguruetako larretan zehar be ibilteko pentsatua.
Otsatiko bidea oso ibilbide ezaguna da, batez be Artziniegako mendizaleentzat. Basoa Araba eta Burgoa artean dago, eta bide gehiena Burgosko Mena haranaren eremu administratiboan. Kontuan izanik Artziniega, Okondo eta Aiarako beste inguru batzuk alderdi askotatik oso loturik dagozala Bizkaiko Enkartazinoakaz, baso hau, gure ikuspegirako, errez koka geinke Enkartazinoetan, Kadaguaren ibarrean.
Ibilaldi ederra edozein sasoitan, baina batez be udabarriaren hasieran eta udagoienean. Udabarrian, beharbada, oinak busti beharko doguz errekan, baina horregaitik ez ginake kokildu behar.
BASOA
Erreka ondoko zatia zoragarria da. Hasieratik hasten da eta La Rozaraino zabaltzen da. Zati horretan bidarri edo galtzada baten azterren argiak ikusiko doguz, eta ez jakin baserri arteko estrata baten arrastoak diran edo Aiara-Enkartazinoak Burgosgaz lotzen zituan galtzada zahar bat, hain ondo dago landuta hondino iraun dauen zati bat.
Otsatiren hegalean zabaltzen dan basoaren aldea mistoa da hasieran, eta gora goazen ginoan artadia nagusitzen doa.
LARRAK
Otsatiren tontorretik Cirion uritxura goazala larrak dira jaun eta jabe. Landa ederrak, ikuspegi zabalak, batez be La Peña-Gurdieta mendietarantz.
IBILBIDEAN KONTUAN HARTU BEHARREKOA
1.- Ibilbidean hasi eta laster, hondino burdi-bide zabaletik goazala, PR baten markak agertuko dira bide-kurutze baten. Markok gugaz etorriko dira tontorreraino, bai eta tontorretik Cirión-eko bidearen lehenengo metroetan be. Gero PRa itxi behar da, Artziniegatik Artziniegara doa eta.
2.- Otsatitik Cirionera goazala, 450m inguru PRgaz batera ibiliko gara, baina gero PRak eskumatara egiten dau, eta behera, eta geuk, ostera, ezkerretara joko dogu, burdi-bide zabalean segituz. PRaren ixa batek esango deusku PRa itxi dogula eta ondo goazala.
3.- Beste 200 bat metro eta burdi-bidea larra zabal baten sartu eta desagertuko da -ganadua egon leiteke-. Aurrera segiduko dogu larran zehar, baina oinak ezkerrean dakusgun zugatz moltzo bakarti batera zuzenduko doguz. Zugatz moltsoan burdi-bidea ostera be agertuko jaku, eta handik laster erromara bat (langa), korta handia eta Cirión herria.
4. Itzulieran, La Roza atzean itxi eta ostera be Agüeraren ibar estuan gabizala, gune baten bideak bat egingo dau errekeagaz. Udabarrian bagara, beharbada errekea ezin saihesturik moldatu beharko dogu, oinak uretan sarturik edo.
ARTZINIEGA
Asko dago ikusteko, uri zahar eta ondo kontserbatua da eta. Informazinoa:
https://www.artziniegakoudala.eus/index.php/eu/turismoa-artziniega/zer-ikusi/erdi-aroko-hirigunea
https://www.artziniegakoudala.eus/index.php/eu/turismoa-artziniega/zer-ikusi/herriak
https://www.artziniegakoudala.eus/index.php/eu/turismoa-artziniega/zer-ikusi/la-encina-santutegia
https://www.artziniegakoudala.eus/index.php/eu/turismoa-artziniega/zer-ikusi/museo-etnografikoa
https://www.artziniegakoudala.eus/index.php/eu/turismoa-artziniega/zer-ikusi/taller-museo-santxotena

Waypoints
Waypoint
730 ft
0000345
Waypoint
730 ft
0000351
Izena: Segment: 1
Hasiera-ordua: 09:39 2020(e)ko abu. 14(a)
Amaiera-ordua: 12:08 2020(e)ko abu. 14(a)
Ibilitako distantzia: 9,7km (02:29)
Denbora mugitzen: 02:21
Batezbesteko abiadura: 3,9 km/h
Abiadura mugimenduan: 4,12 km/h
Gehineko abiadura: 7,5 km/h
Gutxienezko Altuera: 110 m
Gehienezko Altuera: 513 m
Igoera abiadura: 613,2 m/h
Jaitsiera abiadura: 376,5 m/h
Altitude irabazia: 568 m
Altitude-galera: 517 m
Igoera-denbora: 00:55
Jaitsiera-denbora: 01:22
Waypoint
1,029 ft
Bidea errekeagaz batzen da!
Waypoint
846 ft
PR-aren bidekurutzea
Waypoint
790 ft
Urjauzitxua
Comments (1)
You can add a comment or review this trail
I have followed this trail View more
Information
Easy to follow
Scenery
Easy
Oso ibilbide polita, bidea errekarekin batzen denean zapatillak kendu eta oinak buzti behar izan genituen aurrera jarraitzeko, baina horretaz aparte erraza eta polita