ARABAKO BASOAK. Peñalta eta Lapoblación hatxetako basoan, Bernedotik
near Bernedo, País Vasco (España)
Viewed 5 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide atsegina Berndo-Angostinako basoetan, Lapoblación (“León Dormido”) eta Peñalta hatxen hegaletan, erdian Arabako Mendialdea eta Errioxa banatzen dituen La Aldeako mendatetik igarota. Basoagaz gozatzeaz gainera, Bernedo uri zaharra eta Angostinako baseleizea ezagutzeko aukerea.
Ibilbide ia osoa bide zabaletatik doa, lar zabala behar bada Ega ibaiaren arroilatik mendatera doan pistaren kasuan, aldatsaren erdiraino behinik behin, basoa pistaren alboetan lar urrun geratzen da eta. Bernedotik Angostianako bidean, barriz, bide zabala bidezidor bihurtzen da, batez be lepotik behera baselaizara hurreratzen danean.
Zelagura be, Bernedotik San Bartolomé eleizarainoko bidea eta arroila barrukoa, Nafarroaren mugako atsedenlekua arte, nire ustez, ibilbidearen zatirik ederrena da. Ez litzateke ideia txarra izango atsedenlekutik atzera egin eta bide beretik Bernedora itzultzea. Izan be, mendatera igoteko bidea, polita bada be, ez da nire ustez hori bezain ederra, ezta mendatetik Bernedora jaisten dana be. Hori bai, bide beretik itzulita, mendateko ikuspegi zabalak galduko litzatekez, Errioxa aldera, baita mendatetik Bernedora doan bide zaharrekoak be.
Ez galdu San Bartoloméko erromatar aldiko hilarriak eta Bernedoko kaleetan zehar osteratxu bat.
ZER IKUSI
ANGOSTINAN
SAN BARTOLOMÉ. Ibilbidean bisitauko dogu: San Bartolome baseleizea XII. Edo XIII.mendekoa, XVII. mendeko erretaula. Hormetan erromatar aldiko hilarriak eta botozko harriak dagoz, Cividad herri erromatarraren inskripzinoakaz. Horma-bularretan (kontrafuertetan) eta atearen eskumaldean dagoz. Jatorriz, zortzi ziran, baina batzuk Arabako museo arkeologikora eroan daituez (Ikusi baten argazkia). Batzuk “Manes” jaungoikoai eskaniak dira, eta bi bertoko jaungoikoren bati, Baelibio” izenekoari.
https://arkeohistoriatriskel.wordpress.com/2020/02/03/castro-cividad-y-ermita-san-bartolome-bernedo-alava/
“Manes”, pluralean beti, erromatar mitologian, familiako eta etxeko jaungoikoak ziren. Arbasoen izpirituak ziran, etxeko babesleak.
KASTROA. Muno batean, Cividad-ko kastroarern azterrenak.
ELEIZEA. Santa Coloma parrokia-eleizea, XVI. eta XVII. Mendeetakoa, erdi-puntuko arku biko elizpea daukana. Erretaula baxu-errenazentista, XVII. mende hasierakoa.
BERNEDON
URIA ETA HARRESIA. Uri zaharraren harresi zatiak eta ateak, kale estuak.
ELEIZAK. Andre Mariaren Natibitatearen eleizeak XVII-XVIII. mendeetako portikoa dauka, erdi-puntuko arku handiagaz, baina arkupean XIII. mendeko portadea, erromanikotik gotikorako trantsizinokoa.
San Pedro baseleizea, XVI. mendekoa, apaidura geometrikoa daukan arkupe dinteladua.
Muno batean, Okongo Andre Mariaren baseleizea, XVII. mendeko erretaula nagusia, XIII. edo XIV. mendeko irudia.
San Tirso hatxaren hegian, San Tirso baseleiza ohia, hatxan zulatuta.
GAZTELUA. Hatx batean, herriaren hegoaldean, gazteluaren azterrenak dagoz. Gaur egun, kubo bat eta harresien zati bat dagoz.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments