Activity

Arantzazu-Enaitz-Urbia-Gazteluaitz

Download

Trail photos

Photo ofArantzazu-Enaitz-Urbia-Gazteluaitz Photo ofArantzazu-Enaitz-Urbia-Gazteluaitz Photo ofArantzazu-Enaitz-Urbia-Gazteluaitz

Author

Trail stats

Distance
8.64 mi
Elevation gain
2,493 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
2,493 ft
Max elevation
4,242 ft
TrailRank 
37
Min elevation
2,375 ft
Trail type
Loop
Time
6 hours 20 minutes
Coordinates
1554
Uploaded
February 19, 2024
Recorded
February 2024
Be the first to clap
Share

near Arantzazu, País Vasco (España)

Viewed 117 times, downloaded 2 times

Trail photos

Photo ofArantzazu-Enaitz-Urbia-Gazteluaitz Photo ofArantzazu-Enaitz-Urbia-Gazteluaitz Photo ofArantzazu-Enaitz-Urbia-Gazteluaitz

Itinerary description

Ruta circular desde Arantzazu pasando por:
- Erroitiko iturria (1.6 km)
- Enaitz (4.8 km)
- Gorostiaran (5.2 km)
- Aizpotorreta (5.7 km)
- Urbia (6.3 km)
- Ermita de Urbia (6.6 km)
- Collado Elorrola (7.1 km)
- Gazteluaitz (11.7 km)

ENAITZ ETA GAZTELUAITZ

Arantzazuko santutegitik hurbilen dauden Ehun Mendien zerrendako bi gailurrak zapaltzea, horixe izan zen familia giroko ibilbide polit hau egiteko aitzakia.

Urbiara daraman bide ezagunetik egingo ditugu lehenengo pausoak, GR 120, 282 eta 283ari so eginez. Pagadiaren erdian, Ama Birjinaren iturriarekin egingo dugu topo, baina laister da botilak betetzeko eta Elorrolako leporaino jarraituko dugu pixkanaka.

Urbiako sarrera den toki honetatik, ipar-mendebaldera joko dugu zuzenean, harkaitz eta lilipa arrunten artean, mendiaren mendi magaletik, Enaitzeko gailurrera iritsi arte. Ederrak dira hemendik bai Arantzazu inguruko zein Aizkorriko mendi lerroko bistak.

Urbiako fondarantz luzatzen den ertzari jarraituz, Gorostiaraneko postontzira iritsiko gara ondoren, eta handik behera, Aizpotorreta gailur txiki baina erakargarria.

Bere azpian, 1917. urtean aurkitutako Mendebaldeko Gorostiaran trikuharria topatuko dugu, baselizaren atzean hain zuzen. Bertan Urbiako fondara daraman bidea hartu eta hamaiketako paregabea egingo dugu, txorizo bokata salda bero batez lagunduta.

Asetuta, Elorrolako lepora bueltatu eta Urkulu errekaren sakanera daraman xendra hartuko dugu. Jeitsiera luzeak, pagoen artean sigi-saga eramango gaitu errekaren parera heldu arte.

Presa txiki bat atzean utzi, aurrera jarraitu eta Arrionako gailurra ezkerrean dugula, mendi hau eta Gazteluaitz artean dagoen lepora daraman bidean gora egingo dugu. Mendi multzo honetan altuena Arriona da, baina Ehun Mendien zerrendan ageri dena, bere garrantziagatik, Gazteluaitz da.

Azken honen oinean gaudela, goraino heltzeko eskalada pausuak behar direla ematen du; baina badaude margo batzuk arazorik gabe gailurreraino gidatuko gaituztenak. Urkuluko sakanaren eta Arantzazuko bistak paregabeak dira hemen.

Mendiaren oinera bueltatuko gara ondoren, bertan xenda batek Urkulu errekaren bidera bueltatuko gaitu eta. Arantzazura bueltatzeko paseo lasai bat besterik ez dugu faltan, ibilbide eder honi amaiera txukuna emateko.

Comments

    You can or this trail