Activity

Araotz-Karatzaga-Mirubizkar-AUMATEGI-Zamalbide-Araotz

Download

Trail photos

Photo ofAraotz-Karatzaga-Mirubizkar-AUMATEGI-Zamalbide-Araotz Photo ofAraotz-Karatzaga-Mirubizkar-AUMATEGI-Zamalbide-Araotz Photo ofAraotz-Karatzaga-Mirubizkar-AUMATEGI-Zamalbide-Araotz

Author

Trail stats

Distance
9.2 mi
Elevation gain
2,910 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
2,910 ft
Max elevation
3,900 ft
TrailRank 
51
Min elevation
3,900 ft
Trail type
Loop
Coordinates
474
Uploaded
April 10, 2021
Be the first to clap
Share

near Zubia, País Vasco (España)

Viewed 169 times, downloaded 6 times

Trail photos

Photo ofAraotz-Karatzaga-Mirubizkar-AUMATEGI-Zamalbide-Araotz Photo ofAraotz-Karatzaga-Mirubizkar-AUMATEGI-Zamalbide-Araotz Photo ofAraotz-Karatzaga-Mirubizkar-AUMATEGI-Zamalbide-Araotz

Itinerary description

(2021-04-10) Goiz pasako mendi ibilaldia Urkillako mendialdean.
4 orduko iraupena.

Ibilaldia Araotz auzoan abiatzen da, berriki egokitu duten aparkaleku bat dago herrira iritsi baino apur bat lehenago ezkerretara dagoen bidegurutze batean. Auto bertan utzi eta bideari ekingo diogu.
Erreka pasa eta berehala eskuinera hartu behar da, bidea zabala da eta pare bat kilometroz jarraituko dugu.

Hemendik aurrera bidea zailagoa eta maldatsuagoa izango da, lehenik errekasto bat pasako dugu eta goi-tentsioko linearen dorre baten azpira igoko gara, gaintxo hau jeitsi eta pista zabal bat aurkituko dugu bere oinean, jarraitu egingo dugu 500 bat metroz eta ondoren ezkerrera egiten duen bide apur bat lausoari jarraituz erreka ondora iritsiko gara, hau pasa eta pagadian gora doan sendari jarraituko diogu mendiaren bizkarrean ezartzen garen arte. Aurrerantzean bizkarrean gora igo behar da malda handian pagadian barrena Karatzagako ubide-askara iristen garen arte.

Hemen senda estu bati jarraituko diogu gorantz eta goi-tentsioko beste dorre batekin egingo dugu topo, bertara igo eta pasako dugu. Aurrera jarraituko dugu otalur inguruan gora doan senda estuari azkenean Aterpera eramango gaituen pista hartu arte. Aterpea pasa eta Mirubizkar eta Aumategi mendien arteko lepoaren zabalgunera helduko gara, Mirubizkar igoko dugu eta lepora jeitsi berriro Aumategira igotzeko. Azken honek bizkar luzeagoa du, eta egun honetan hego-haizeak nahikoa gogor jotzen zuen eta behelainoak ere nabarmen estaltzen zituen bazterrak. Honela Aumategi (1192m) tontorra zapalduko dugu 2 ordu t'laurdeneko ibilbidea eginda.

Itzulera bidea egiteko hasieran Gaztelu-aitz alderako senda hartuko dugu baina gaintxo batera heltzean eskuinetik jarraituko dugu Zamalbide alderantz eramango gaituen senda estu bati jarraiki pagadi eder batean barrena. Pista zabal batera iritsiko gara eta hemen Zamalbide borda ikusiko dugu lehenik eta gero Zamalbide gaintxoa ere bai, hona igoko gara eta pasa ondoren ezkerretara hartuko dugu bide zabal bat pista nagusira eramango gaituena.

Hemendik behera bidea pistari jarraituz egin daiteke, baina oso luzea egiten da eta aspergarria ere bai agian. Hortaz nik basoan barrena laburtzea erabaki dut, lehen zatian pagadian behera egiten da zigi-zaga eta pistara irten berriro, ondoren pinudian sartuko gara, hemen lahar gehiago dago baina sasoi honetan zapaldu samarra dago eta ez da zaila aurrera egitea eragozpen handirik gabe. Honela zati handi bat lapurtuta aurrerantzean pistari jarraituko diogu Tantai aldetik hasierako bidera irtetzen garen arte eta hemendik abiapuntura zuzenean.

Waypoints

PictographTree Altitude 1,253 ft
Photo ofAraotz, hasiera puntua Photo ofAraotz, hasiera puntua Photo ofAraotz, hasiera puntua

Araotz, hasiera puntua

PictographTree Altitude 2,381 ft
Photo ofKaratzagako igoera Photo ofKaratzagako igoera Photo ofKaratzagako igoera

Karatzagako igoera

PictographSummit Altitude 3,433 ft
Photo ofMirubizkar (1048m) Photo ofMirubizkar (1048m) Photo ofMirubizkar (1048m)

Mirubizkar (1048m)

PictographSummit Altitude 3,900 ft
Photo ofAumategi (1192m) Photo ofAumategi (1192m) Photo ofAumategi (1192m)

Aumategi (1192m)

PictographTree Altitude 2,781 ft
Photo ofZamalbide Photo ofZamalbide Photo ofZamalbide

Zamalbide

PictographTree Altitude 1,253 ft
Photo ofAraotz, amaiera puntua Photo ofAraotz, amaiera puntua Photo ofAraotz, amaiera puntua

Araotz, amaiera puntua

Comments

    You can or this trail