ARBELAITZ (1506 M), AKETEGI (1551 M), AIZKORRI(1523 M) Arantzazutik
near Arantzazu, País Vasco (España)
Viewed 135 times, downloaded 5 times
Trail photos
Itinerary description
Arbelaitz, Irule, Aitzuri, Aketegi, Aizgorri Arantzazutik
Comments (1)
You can add a comment or review this trail
Arbelaitz eta Aizkorri arteko mendilerroa egiteko Arantzazutik abiatu genuen ibilbidea, bainan zuzenean Urbiara dijoan bide arruntena hartu ordez lehen bizi Urkulu ibaira jeitxi ginen Arantzazutik. Urkulu errekaren albotikan poliki poliki altura irabaziz joan ginen Arbelgaiztoraino iritxi arte, behin puntu honetan erreka albo batera utzi eta gorantz zuzen zuzen Urbiarako bidea hartu genuen. Zati guzi hau zoragarria iruditu zitzaigun, oso leku basati zein bakartia da eta baso artetik orkatzaz gain okil beltzaren zein beste okilen reklamoak ugari entzuten ziren. Okilek zulatutako zuhaitz enborrak ere non nahi zeuden. Ibilbidearen lehen zatia baso artean egin ondoren Urbiako larreetara iristxi ginen. Hemen pasaia era bat aldatzen da eta abereez beteriko larreek ordezkatzen dute orain arteko basoa. Urbiako larreetatik aurrez aurre ikusten da Aizkorri mendizerrako kresterio osoa, guk ezkerretara dagoen Arbelaitz menditik ekin genion kresterioari. Behin Arbelaitz gailurra egitean aurrera jarraitu genuen kresterioan barrena eta Aketegi zein Aizkorri gailurrak kateatu genituen. Aizkorri gailurrera iristean, hegoaldera jarraitu genuen, Tontorraunditikan barrena Urbiako Oltzako txaboletara jeisteko. Urbiako fondatik ekialdera, pare bat kilometrotara geratzen da Oltzako ingurunea eta hemendik berriro Urbiako fondara joanez hasierako Arantzazuko bidea hartu genuen. Informazio zabalagoa hemen sartuta;
(Blog Euskal herria mendiz mendi)