Arbelaitz Barrendiolako urtegitik (zirkularra).
near Guriditegi, País Vasco (España)
Viewed 66 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Igoeran Artzanburu eta Adarraitz tontorretatik pasata, Urbiako bista paregabeak beti hor ditugula.
Jeitsiera ordean Andraitzeko (Burdinkurutz tontorra) pasabidetik behera, Oazurtzako pagadiak eta Urola errekaren haurtzaroa bixitatuko dugularik.
Buelta mundiala. Aizkorriko mendizerraren erdialdean masetatik izkutuan gordeta dauden altxorretatik zehar. Teknikoki oso errexa, baina luze xamar joan daiteke, batez ere azkeneko kilometroetan, Brinkolazar auzogunera iritsi bitartean, asfaltoak oinei astidu ona eman diezaieke mentalizatuta ez bagoaz.
Kontrako zentzuan egitea ez da aukera txarra, batez ere asfaltoa hasieran izango genukeelako, oraindik fresko goazenean.
Deskribapen txiki bat:
- Igoera Biozkorniako lepora, ohiko bidetik. Azkar berotuko gara pinudi zatar xamar batzuk gurutzatzen dituzten lokatzezko pista maldatsuetan. Pinuetatik gora, Aizkorriko mendizerrak ateak irikitzen dizkigu.
- Biozkorniako lepotik gertu ditugu Artzanburu eta Adarraitz gailurrak. Denboraz justu bagoaz, ez ditugu zertan igo beharrik.
- Tontor lerroaren hegoaldetik Urbia inguruko belardiek bidea bigunduko digute, ekialderantz goazen heinean. Malda atsegina da, bistak are gehiago, eta alfombra berdeak indarberrituko gaitu.
- Andraitzeko pasotik behera jeitsi gaitezke, baino denbora izanez gero, Arbelaitzera igotzeak merezi du. 1500m-tik gora dauden tontor lerro honetatik lehena da Arbelaitz. Gailurretik, badirudi bertan ditugula Aketegi, Aitxuri eta Aizkorri, baita gure azpian geratzen den Arbelar etxe multzo idilikoa, eta Arantzazutik Aizkorrira doan erromeria.
- Atzerako bidean, PRko marka txuri-horiak jarraituz gero, zuzenean igo gaitezke Andraitzeko gailurrera (Burdinkurutz izenekoa). Arroka eta belardien arteko pasabide magiko eta bakartiak.
- Beherakada luzea dugu aurretik. Puntu horiak jarraituz, Zegama eta Legazpi banatzen dituzten basoetatik azkar galduko dugu altuera. Behian pagadian sartuta, adi egon behar gara noiz ezkerrea desbideratu. Gezi hori batek puntu horiak uztera gonbidatuko gaitu.
- Luze doa jeitsiera. Urolaren parte izango den Altzola errekaren jaiotza eta haurtzaroa ezagutuko ditugu bidetik, hezetasunak eta itzalak babestutako paraje apartak gurutzatzen ditugun bitartean. Behin hormigoira iritsita, kilometro errez baino nekagarri batzuk besterik ez ditugu ibili behar.
Irabazita garagardoa.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments