Activity

Aretxabaleta-Gorordo-Oñati

Download

Trail photos

Photo ofAretxabaleta-Gorordo-Oñati Photo ofAretxabaleta-Gorordo-Oñati Photo ofAretxabaleta-Gorordo-Oñati

Author

Trail stats

Distance
8.41 mi
Elevation gain
1,886 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,808 ft
Max elevation
2,152 ft
TrailRank 
37
Min elevation
706 ft
Trail type
One Way
Time
2 hours 40 minutes
Coordinates
2256
Uploaded
November 13, 2016
Recorded
April 2016
Be the first to clap
Share

near Belorrieta, País Vasco (España)

Viewed 766 times, downloaded 15 times

Trail photos

Photo ofAretxabaleta-Gorordo-Oñati Photo ofAretxabaleta-Gorordo-Oñati Photo ofAretxabaleta-Gorordo-Oñati

Itinerary description

Aretxabaletatik Oñatira joateko hiru lau modu daude, aukeratu dudan hau ez da motxena baina paisai aldetik ederrenetakoa nire ustez. Ibilbidean zehar Aloña, Kurtzeberri, Orkatzategi, Anboto, Orixol edo eta Udalatx ikusteko aukera edukiko dugu.
Ibilbidea bai Oñatin bai Aretxabaletan hasi leike; bukaeran autobusez bueltatuko gara hasierako lekura.
Gu Aretxabaletan hasiko gara, Urkulura doan errepidea jarraituko dugu bariante gaineko zubia zeharkatu arte, zeharkatu ondoren eskerretara irteten den errepidetxoa hartuz (Otala zelaira joaten dena), 200 bat metro egin ondoren eskumara hazten den pista jarraituko dugu, Otala-zelai parera heldu arte, bertan Otala-zelaira joan beharrean zuzen jarraituko dugu Otala jauregi aldera, han bide gorria harrapatuko dugu Matikuraino, behin Matikuan, errepidea zeharkatuz Torrena baserri aurrean hazten den bidea jarraituko dugu Urkuluko bide gorria harrapatu arte, bide gorria presara heldu arte jarraituko dugu, presa zeharkatu eta 200 metro inguru egin ondoren, errebuelta baten ostean, ezkerretara hazten den bidetik jarraituko dugu (Arantzazu markatzen du karteltxo bat), bide berri hau hasialaz lehengoko bide gurtzean eskumara gorantz jarraituko dugu, (Ezkerreko bidetik ere Bakuetik Oñatira joateko aukera dago), bide aldapatsu hau ia Urrexola garaiko baserrira heldu arte jarraituko dugu, bidean biz pa hiru bide gurutze itxiko dugularik, (GPSko traka lagungarri egingo zaizue zati honetan), aldapa honetako ikuspegiak oso politak dira, Urrexola Garai baserria baino 300 metro lehenago eskerretara irteten den bidea harrapatuko dugu lepo bateraino, lepo hau bide gurutze bat da ere, gatozen pistaren norabidean jarraituko dugu, pittin bat eskerrerantz eginda, berehala eskuma aldera gorantz doan bide bat ikusiko dugu, (Gasaren bidea), Bide honetatik gaintxo batera helduko gara, eta bertan pittin bat ezkuturik zuhaitz artean Gorordo mendiaren tontorra dago (706 mt.), berriz gaintxora bueltatu eta jarraituko dugu bestalderantz gasaren bidea jarraituz, jaitsi ondoren pista bat agertuko zaigu eta bera jarraituko dugu zuzen Bakuera heldu arte, (Pago bat dagoen bide gurutze bat da), ekartzen dugun norabidean jarraituko dugu, Bakue atzean utziaz. Bidea nabarmena da; jarraituko dugu errebuelta handi batekin topo egin arte, eta bertan bide printzipal hau utziz, zuzen aurrera irteten den bitetik jarraituko dugu. Pinudi batean goaz eta 700 mt egin ondoren zabal gune batera helduko gara, bertatik Oñatiko ikuspegi zoragarria egonik; Pistatik jarraituko dugu beherantz, laster oso nabarmen ez den bidegurutze batean eskumako bide jarraituko dugu, hurrengo gurutzean ere eskumakoa, azkenean errepidean agertuko gara Txintxurreta Fabrikaren gainean. Eskumara gorantz jarraituko dugu, San Julianeko Gurutzea utzi egingo dugu zuzen jarraituaz Zelaberri baserri parean ezkerretara irteten den pista hartuko dugu, (Usakora doan pista da), pista honetatik jarraituko dugu (eskerrera baserri bat dago), 50 bat metro egin ondoren horma batean, pasabide estu bat ikusiko dugu, bertatik pasatuko gara, zementuzko bide estu bat jarraituz, bide estu honek zubi batera eramango gaitu, zubia pasatu eta bidetik jarraituko dugu, estua baina zementuzko bidea da; laster gurutze batean zuzen jarraituz bideak aldapan gora eramango gaitu eskailera batzuetatik, Kanposantutik datorren errepidera arte; errepidera heltzerakoan ezkerretara joko dugu, eta bera jarraituz kanposantu ondotik Oñatiraino helduko gara.

Comments

    You can or this trail