Activity

Aritxulegi-Endara-Agiña-Domiko-Bianditz-Aritxulegi

Download

Trail photos

Photo ofAritxulegi-Endara-Agiña-Domiko-Bianditz-Aritxulegi Photo ofAritxulegi-Endara-Agiña-Domiko-Bianditz-Aritxulegi Photo ofAritxulegi-Endara-Agiña-Domiko-Bianditz-Aritxulegi

Author

Trail stats

Distance
9.37 mi
Elevation gain
2,795 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
2,795 ft
Max elevation
2,698 ft
TrailRank 
59
Min elevation
423 ft
Trail type
Loop
Time
6 hours 9 minutes
Coordinates
1182
Uploaded
August 28, 2019
Recorded
August 2019
Be the first to clap
2 comments
Share

near Arditurri, País Vasco (España)

Viewed 402 times, downloaded 35 times

Trail photos

Photo ofAritxulegi-Endara-Agiña-Domiko-Bianditz-Aritxulegi Photo ofAritxulegi-Endara-Agiña-Domiko-Bianditz-Aritxulegi Photo ofAritxulegi-Endara-Agiña-Domiko-Bianditz-Aritxulegi

Itinerary description

Aritxulegiko tunelaren gainetik abiatzen da ibilbide hau. San Anton aldeko igoeran dagoen jatetxera heltzen gara eta handik urtegira, Endara edo San Antongora. Urtegiaren biran goaz aurrera errepidetik eta aurrerago San Antongo baseliza ikusiko dugu ur ertzean. Ia ermitaren paretik, apur bat aurrerago, gora hartzen du GR 11 bideak eta handik goiko pistara aterako gara, Kopako Harrira igotzeko bidegurutzera. Aurrera jarraituko dugu pistatik barrena eta bidean behera sartuta, eskuinera hartuko dugu, garai batean pinadia izan zenetik, igoera librean hesiraino eta handik eskubira, gurdibidetik, goiko zelairaino. Zelaia zeharkatu eta goiko aldean gaude, aurrera ekiteko hesia; eroritako zatitik pasa gara. Hala ere, nahiko sasi dago basoan, baina berehala ikusten da bidezidorra eta handik jarraituko dugu gorantza doan Agiñako gaineraino. Tarte batean bidea desagertzen da eta gerrirainoko iratze artean jarraituko dugu su-hesiraino. Bertatik bidea dago eta Agiñako kaskoa bistan.
Handik behera Agiñako mendatea. Pistaren gain aldetik jarraituko dugu Aita Donostiaren omenez eraikitako aldarea eta Oteizaren hilerria mairubaratzaren inguruan. Behera jaitsiko gara, Domiko aldera. Urtegira jaitsi aurretik bide ertzean dagoen iturrian bete ditugu kantinplorak, eguraldi errea baitago eta erdi hutsik dagoen urtegira abiatu gara. Presa betetzen duen erreketako bat pasa eta Bianditzeko biderantza abiatu gara. Ez da igoera gogorra, baina dagoen beroarekin ez da broma. Eskerrak basotik goazela!
Bidera heldu ostean, ur tragoa egin, atsegin pixka bat hartu eta Bianditzeko tontorretik pasa ondoren, Aritxulegirantza joan gara. Astun egiten dira azkenengo pausoak, baina heldu gara Arritxulora, autoa utzitako lekura.

Waypoints

PictographSummit Altitude 2,014 ft
Photo ofAgiñako gaina Photo ofAgiñako gaina Photo ofAgiñako gaina

Agiñako gaina

PictographMountain pass Altitude 1,813 ft
Photo ofAgiña mendatea Photo ofAgiña mendatea Photo ofAgiña mendatea

Agiña mendatea

PictographWaypoint Altitude 1,847 ft
Photo ofAita Donostiari omenaldia Photo ofAita Donostiari omenaldia Photo ofAita Donostiari omenaldia

Aita Donostiari omenaldia

PictographWaypoint Altitude 1,299 ft
Photo ofAuzoberriko Bidea Photo ofAuzoberriko Bidea

Auzoberriko Bidea

Ola Berritik igo eta pistara ateratzen gara goian. Kopako Harrira ere hortik hartzen da.

PictographWaypoint Altitude 2,739 ft
Photo ofBianditz Photo ofBianditz Photo ofBianditz

Bianditz

PictographWaypoint Altitude 2,500 ft
Photo ofBianditzeko bidea Photo ofBianditzeko bidea

Bianditzeko bidea

PictographLake Altitude 1,471 ft
Photo ofDomiko urtegia

Domiko urtegia

PictographWaypoint Altitude 1,281 ft
Photo ofEskubira Photo ofEskubira Photo ofEskubira

Eskubira

PictographFountain Altitude 1,604 ft
Photo ofIturria

Iturria

PictographReligious site Altitude 849 ft
Photo ofSan Anton baseliza Photo ofSan Anton baseliza Photo ofSan Anton baseliza

San Anton baseliza

PictographLake Altitude 838 ft
Photo ofSan Anton/Endara urtegia Photo ofSan Anton/Endara urtegia Photo ofSan Anton/Endara urtegia

San Anton/Endara urtegia

Comments  (2)

  • Photo of Mikel Lizeaga
    Mikel Lizeaga Feb 10, 2023

    Kaixo Kazkazuri. Orokorrean oso ibilbide ederra eta ongi seinaleztatua. Baina pista uzten denean, txarrantxa gurutzatuz (Agiñarako bidean), aurkitzen den mendi tartea sasiak janda dago erabat. Ongi urratuak atera gara bertatik. Pentsatzen dut zuk igo zenuenetik oteak eta sasiak zikindu dutela baso zati hori. Pena da zeren, gainerakoan, oso-oso ibilibide eroso eta erraza da. Modu guztitara zorionak eta eskarrikasko.

  • Photo of Kazkazuria
    Kazkazuria Feb 10, 2023

    Kaixo, Mikel. Ibilbide hau uda egin genuen guk eta, ez pentsa, sasiak eta iratzeak indarrean zeuden orduan ere (deskribapenean jartzen dut). Orain, seguru asko, zikinago egongo da. Harritxuloko otartekoek goxatuko ahal zituzten harramazka horiek!

You can or this trail