Activity

ARKAMO MENDIZERRA (SANTA EULALIA)

Download

Trail photos

Photo ofARKAMO MENDIZERRA (SANTA EULALIA) Photo ofARKAMO MENDIZERRA (SANTA EULALIA) Photo ofARKAMO MENDIZERRA (SANTA EULALIA)

Author

Trail stats

Distance
14.76 mi
Elevation gain
3,117 ft
Technical difficulty
Difficult
Elevation loss
3,117 ft
Max elevation
3,890 ft
TrailRank 
49
Min elevation
2,122 ft
Trail type
Loop
Moving time
5 hours
Time
5 hours 59 minutes
Coordinates
4132
Uploaded
November 11, 2022
Recorded
November 2022
Be the first to clap
Share

near Santa Eulalia, País Vasco (España)

Viewed 20 times, downloaded 0 times

Trail photos

Photo ofARKAMO MENDIZERRA (SANTA EULALIA) Photo ofARKAMO MENDIZERRA (SANTA EULALIA) Photo ofARKAMO MENDIZERRA (SANTA EULALIA)

Itinerary description

Ondokolanda edo Santa Eulalia Kuartango ibarraren mendebaldean dago, Badabe harana osatzen duten Arkamo eta Gijibo mendilerroen artean. Ibilbidearen helburua Arkamo/Arkamu mendizerra ezagutzea da, bere inguru esanguratsuenetik ibiliz. Hala ere, gainak ez badu ibiltzeko zailtasunik, nahiz eta karst erako eraketekin bat egin (beraz kontuz hankak non jartzen diren) orientatzeko arazoak izan ditugu, pistaren bat edo beste izan ezik, bidetxur ohikorik ezean, norabideak ez dira errazak asmatzea eta. Horrek eraman gaitu GPSa sarri kontsultatzera. Beraz, zaila bezala izendatzen dugu ibilbidea. Hortik kanpo, ingurua oso polita da, basatia hainbatetan, bide zehatz gabekoa, beraz lasai hartu beharra (ibilbide hau, ostera, azkar eginda dago). Haitzuloek, otsoak harrapatzeko hormek, han eta hemengo ikusmirek ... atsegina bihurtzen dute irteera.

Waypoints

PictographMonument Altitude 2,129 ft
Photo ofSANTA EULALIA

SANTA EULALIA

Errepidean hasiko dugu ibilbidea, baina 50 bat metrora bidegurutzea hartuko dugu bertako elizara garamatzan bidea.

PictographIntersection Altitude 2,130 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA

BIDEGURUTZEA

Bidea hartuta berehala bat egingo dugu Santa Eulaliako elizarekin.

PictographMonument Altitude 2,180 ft
Photo ofSANTA EULALIA ELIZA

SANTA EULALIA ELIZA

Berehala errepidea laga eta eskumara hartuko dugu.

PictographIntersection Altitude 2,199 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA

BIDEGURUTZEA

Bidea hartuta basora joango gara. Pista jarraituko dugu eta bidean topatzen ditugun harripilak jarraitu.

PictographIntersection Altitude 2,511 ft
Photo ofHARRIPILAK Photo ofHARRIPILAK

HARRIPILAK

Bidelagun onak izango dira gaina hartzeko.

PictographRisk Altitude 2,879 ft
Photo ofHARRIPILAK-ARRISKUA Photo ofHARRIPILAK-ARRISKUA

HARRIPILAK-ARRISKUA

Izan ere, puntu honetan desorientatzeko arriskua dago (gertatu zitzaigun). Pista laga eta basoan sartzen den bidexkatxo bat (ia ez dena ikusten) hartu behar da gora. Gero bidea zapalduago dago, eta goraino eramango gaitu, oso trazadura bitxia eginez.

PictographMonument Altitude 3,098 ft
Photo ofBEHATOKIA: SANTA EULALIA

BEHATOKIA: SANTA EULALIA

Basoak eskaintzen dituen argiuneak aprobetxatuz, Santa Eulalia ikus daiteke.

PictographMountain pass Altitude 3,305 ft
Photo ofPORTILLO DE RISCAMALA Photo ofPORTILLO DE RISCAMALA

PORTILLO DE RISCAMALA

Gainean gaude. Gure helburua, fondoan ikusten den Artazako antena ingurua da. Ez dago biderik, baina mendi ertzetik erraz egin daiteke zeharkaldia. Gainak eskaintzen duen ikusmira zoragarria da.

PictographSummit Altitude 3,577 ft
Photo ofARTAZAKO GAINA (ANTENA) Photo ofARTAZAKO GAINA (ANTENA)

ARTAZAKO GAINA (ANTENA)

Ondoren, gainetik mendizerra zeharkatzen duen pista hartuko dugu.

PictographIntersection Altitude 3,437 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA

BIDEGURUTZEA

Aipatu dugu gainez gain eta mendizerra zeharkatzeko ondo orientatu beharko garela. Beraz, norabide aldaketak ohikoak izango dira.

PictographIntersection Altitude 3,455 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA

BIDEGURUTZEA

PictographIntersection Altitude 3,467 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA

BIDEGURUTZEA

Ibilbidean zehar lagungarri izango ditugu harripilak orientatzeko.

PictographSummit Altitude 3,627 ft
Photo ofPICO FRAILE (1111) Photo ofPICO FRAILE (1111)

PICO FRAILE (1111)

Bertatik ondo nabaritzen da mendizerra honen erliebea nolakoa den, nahiz eta pagadiak ere agertu han eta hemen.

PictographSummit Altitude 3,678 ft
Photo ofPEÑA ALTA (1129)

PEÑA ALTA (1129)

Gainez gain ari gara.

PictographIntersection Altitude 3,687 ft
Photo ofHARRESI LEHORRA Photo ofHARRESI LEHORRA

HARRESI LEHORRA

Goitik behera doan harresi honekin topo egingo dugu, gainetik zeharkatu eta lepora jaisten hasiko gara. Kontuz ibili jatsieran.

PictographMonument Altitude 3,529 ft
Photo ofOJOS CIEGOS

OJOS CIEGOS

Kobazulo ezaguna da, baina ez da erraza topatzea. Pinu gorri handi bat da erreferentzia. Bertan sartzeko linterna erabili.

PictographSummit Altitude 3,830 ft
Photo ofKRUZETA (MUGARRI-HARRIPILA) Photo ofKRUZETA (MUGARRI-HARRIPILA)

KRUZETA (MUGARRI-HARRIPILA)

Kruzetak, nolabait esanda, bi gain dauzka gertu. Buzoia, baina, azkena da.

PictographSummit Altitude 3,836 ft
Photo ofKRUZETA (1171) Photo ofKRUZETA (1171)

KRUZETA (1171)

Gainean gaude. Poliki-poliki jaisten hasiko gara, inguruan dauden harripilak jarraituz. Behean gaudela, "La Molina" izeneko kobazulora joango gara.

PictographCave Altitude 3,596 ft
Photo ofLA MOLINA Photo ofLA MOLINA

LA MOLINA

"La Tuna" eta "La Molina" kobazuloak dira inguru honetan dauden kobazulorik ezagunenak. Guk, baina, "La Molina"tik pasatuko gara. Hemendik irten orduko "Las Coronas" gainera joango gara.

PictographSummit Altitude 3,841 ft
Photo ofALTO CORONAS

ALTO CORONAS

Arkamo mendizerrak daukan beste gain ezagunetako bat. Hemendik, Repico izenekora joango gara.

PictographSummit Altitude 3,890 ft
Photo ofREPICO (1184)

REPICO (1184)

PictographSummit Altitude 3,838 ft
Photo ofRISCO MALO

RISCO MALO

Gain honetatik Arkamu inguruko azken aurreko gaina igotzera joango gara: Peña Colorada. Paisaia ez da aldatzen ... eta ikusgarria izaten jarraitzen du. Gain honetatik Nerbioiren jaiotza eta Orduñako gainak ikus daitezke. Hemendik guztiz aldatuko dugu norabidea, izan ere helburua da Luna herrira joatea. Beraz, jaitsieran kontuz ibili ondoren, eta belardian, Pico La Colorada zapalduko dugu.

PictographSummit Altitude 3,717 ft
Photo ofPEÑA COLORADA (1135) Photo ofPEÑA COLORADA (1135)

PEÑA COLORADA (1135)

Mendizerraren beste hegal batean gaude. Dagoeneko aurrez aurre dugu haran osoa, eta bertako herriak: Luna, Santa Eulalia, Artxua, Arriano ... Gain honetatik beherako joera du mendiak, baina, hala ere, kontuz ibiliko gara orientatzerakoan eta zapaltzen dugun harkaitzarekin.

PictographPanorama Altitude 3,604 ft
Photo ofBEHATOKIA

BEHATOKIA

Kuartango eskualdearen zati politenetakoa aurrez aurre dugu. Jarrai dezagun behera, gurutze baten bila.

PictographMonument Altitude 3,336 ft
Photo ofGURUTZEA Photo ofGURUTZEA

GURUTZEA

Ez dakigu ze arraio egiten duen gurutze honek hemen, baina bada guretzat lekuko on bat, izan ere, ustekabean, mendi honen hegal batetik hasiko gara jaisten Luna herrixka aldera. Antzematen da jaitsierako bidexka... baina erne ibili. Behin lepoan gaudela Luna herrira doan pista hartuko dugu.

PictographMonument Altitude 2,455 ft
Photo ofLUNA Photo ofLUNA Photo ofLUNA

LUNA

Gainbeheran dagoen herrixka da, 2021ean 8 bizilagun besterik ez zeuzkan. Bertatik joaten da jendea Nerbioi aldera, izan ere mendi pista dago leporaino. Hemen hartuko dugu asfaltutako errepidea eramango gaituena Artxuara lehenengo eta Santa Eulaliara ondoren.

PictographMonument Altitude 2,348 ft
Photo ofARTXUA Photo ofARTXUA Photo ofARTXUA

ARTXUA

Herrixka honetan, 7 pertsona besterik ez dira bizi 2021ean. Inguru honetan dago Arabako altxorretako bat: San Sebastian parrokia-eliza, XIII. eta XIV. mendeen artean eraikia. 2012ko apirilaren 17an Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, monumentu sailkapenarekin.

PictographMonument Altitude 2,162 ft
Photo ofSANTA EULALIA

SANTA EULALIA

Hamaika bizilagun besterik ez ditu bide ertzean kokatuta dagoen herrixka honek. Gure ibilbide eder honen hasiera eta helmuga da.

Comments

    You can or this trail