Activity

Armed(Imlil)-Djebel Toubkal-Armed(Imlil)

Download

Trail photos

Photo ofArmed(Imlil)-Djebel Toubkal-Armed(Imlil) Photo ofArmed(Imlil)-Djebel Toubkal-Armed(Imlil) Photo ofArmed(Imlil)-Djebel Toubkal-Armed(Imlil)

Author

Trail stats

Distance
16.35 mi
Elevation gain
7,687 ft
Technical difficulty
Difficult
Elevation loss
7,687 ft
Max elevation
13,666 ft
TrailRank 
34
Min elevation
6,319 ft
Trail type
Loop
Time
one day 3 hours 47 minutes
Coordinates
4264
Uploaded
August 9, 2019
Recorded
August 2019
Share

near Around, Marrakesh-Safi (Morocco)

Viewed 401 times, downloaded 3 times

Trail photos

Photo ofArmed(Imlil)-Djebel Toubkal-Armed(Imlil) Photo ofArmed(Imlil)-Djebel Toubkal-Armed(Imlil) Photo ofArmed(Imlil)-Djebel Toubkal-Armed(Imlil)

Itinerary description

Marrakechen gaua pasa ostean Imlileruntz abiatu ginen. KONTUZ! Iphone eta Google Maps binomioak Toubkal azpiko Imlilera beharrean, Atlas mendilerroan dagoen Demnat herrira bideratzen baitu! Han izan ginen gu, nola ez!

"Gure Imlil" herrira iristean kontrol batekin egin genuen topo eta honakoak harritu gintuen: autoko bidaiari guztien pasaporteak eskatu ez ezik, erregistratu ere egin zituzten.

Imlilen gaua pasatzeko ehun eta bat aukera; Imlil Refuge gure hautua. Refugiora iritsi ginen eta, berehala, Mohamed gerturatu zitzaigun gia lanak eskaintzen. Wikiloc-etik deskargatutako trackarekin moldatuko ginela esatean barre algarak egin zituen gizonak.
Galbiderik gabeko igoera da Toubkalena, baina 2018ko abenduan gertatutako ezbeharraren ostean hainbat polizia kontrolgune ezarri ditu marokoko gobernuak; "segurtasunaren" alde. Daesh-ek camping denda batean lo zeuden Europa iparraldeko bi nesken bizitzak eten zituen.

Mohamedek kontrolgune horiek zeharkatzeko gia beharraz ohartarazi gintuen. Sarean hainbat eztabaida daude honen inguruan; batzuek derrigorra dela diote, besteek, aldiz, ezetz. Orduan konturatu ginen herriaren sarreran aurkitu genuen kontrola kontrolgune-sare horren parte zela. Guk badaezpada Mohamedekin egin genuen ibilbidea; egunean 400 Dirhamen truke (40 € inguru). 46 urteko Imliltarra da Mohamed; umoretsua eta esperientziduna. Bere mugikor zenbakia honakoa da: 0672770743

Goizeko 7etan prest ginen. Autoarekin Imliletik Armedera igo ginen; 1900 metro ingurura dago herrixka. Han bertan, beste kontrolgune batekin egin genuen topo. Handik Les Mouflons Refugiora igoera etzana da bailaran gora eta dendatxo ugari aurki daitezke bidean. "Piedra Blanca" denda gune nagusia da; zuriz margotutako harritzarraren alboan. Han ere kontrola. Mohamedek aurrerago beste bi egon ohi zirela zioen, baina guretzat azken kontrolgunea izan zen hura.

Les Mouflons Refugiora 2 ordu eta 40 minutun iritsi ginen gure harridurarako; ibilbidea luzeagoa egingo zitzaigula uste genuen; uste ustela. Egun bakar batean gaina egiteko zalantza han geratu zen eta gora ekin genion deskantsu baten ostean.

Galbiderik gabeko ibilbidearen zati gogorrean geunden. Refugiorarte jarraitutako bailara eskubian utzi eta altuerak eragin ditzakeen neke sentsazioak ager daitezke igoeraren zati harritsu honetan.

Bailara hori, 4000 metroko altueran dagoen mendi-lepoan amaitzen da: Tizi n Toubkal deritzo. Azken 200 metroko desnibelari aurre egiteko ezkerretara dagoen gandorra edo kresta egin behar da.

6 ordutan egin genuen igoera osoa eta pare bat ordu deskantsuan.

Refugioan gaua egin eta hurrengo egunean bi orduko jeitsieraren ostean, Marokoko txoko anitzak ezagutzeari ekin genion!!

Comments

    You can or this trail