(ARNO) Mendaro-Oliturri-Kanpazar-Banderako Puntea (616m)-Mendaro
near Azpilgoeta, País Vasco (España)
Viewed 630 times, downloaded 26 times
Trail photos
Itinerary description
(2018-06-09) Ibilbide polit bat Arnoko Gandorrean zehar.
MENDARO ABIAPUNTUA (50m)
Abiapuntua Mendaroko herrian, autopistaren ondoan dagoen aparkalekutik.
Hemen Azpilgoeta Auzoko bidea hartzen dugu hasiera batean, Intxurrieta alderako sendara iritsi arte, hemen sendari jarraitzen diogu gora bidean Oliturri mendiaren ondora iritsi arte.
OLITURRI-KANPAZAR (629m)
Behin 500 metroko garaierara iritsitakoan gandorraren bideska hartzen dugu, hau harkaitz artean doa uneoro Oliturri (608m) tontorra lehenik eta Kanpazar (629m) tontorra bigarrenik egin arte. Gero Presoletako lepora jeitsi behar da malda malkartsu samar batean.
BANDERAKO PUNTEA-ARNO GURUTZEA (616m)
Presoletako lepora iritsitakoan Banderako Puntea igo behar da, zati hau harkaitz arteko bide eder batean egiten da, marka urdinez argi adierazita dagoen bideskari jarraituz.
Honen tontorrera heldutakoan, bertan "Arno" izeneko postontzi bat eta erpin geodesikoa aurkituko ditugu. Hemendik aurrera Arnoko Gurutzearako bidea erraza da eta oso hurbil daude bai Gurutzea bai Aterpea.
MENDARORAKO JEITSIERA (50m)
Jeitsiera hasi aurretik Banderako Puntea igo behar da berriro, baina iparraldetik ia ez du maldarik, hegoalderako jeitsiera da zutiagoa. Bidegurutze pare bat daude jeitsiera honetan, baina gehienbat bide zuzena da. Lehen bidegurutzean Birular alderako norabidea hartu behar da, norbere aukeran tontor honetara ere igotzea. Bigarren bidegurutzean Txoriaitz alderako norabidea hartu behar da, hau ere bakoitzaren aukeran igotzea edo ez. Hortik aurrera bide zuzena Mendaroko aparkalekura basoko bideska eder batean zehar.
Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.

Waypoints
Car park
89 ft
Mendaro, aparkalekua, hasiera puntua
Intersection
472 ft
Bidegurutzea
Ibilgailuen pista utzi eta gora senda hartzen da.
Intersection
1,249 ft
Bidegurutzea
Gune apur bat nahasia bideska ugari batzen direlako puntu honetan. Erdian gelditzen den gorako bidea hartu behar da.
Intersection
1,684 ft
Bidegurutzea
Gandorraren hasiera. Oliturri aldera.
Summit
1,986 ft
Oliturri (608m)
Gandorreko lehen tontorra, harkaiztsua baina zailtasun gehiegirik gabe ibili daiteke.
Intersection
1,771 ft
Bidegurutzea
Igoeran ezkerrera hartu behar da Banderako Puntara. Jeitsieran zuzen jarraitu behar da beherantz doan bidea.
Mountain hut
1,849 ft
Aterpea
Car park
90 ft
Mendaro, aparkalekua, amaiera puntua
Comments (1)
You can add a comment or review this trail
I have followed this trail View more
Information
Easy to follow
Scenery
Difficult
Ibilbide berdina egin genuen, baina Birular eta Txoriaitz ere igota. Benetan harrigarria eta polita iruditu zitzaidan mendikate txiki hau.