Arrasate - Mendiola - Kurtzeberri - Elorreta - Mendiola - Arrasate
near Uribarri, País Vasco (España)
Viewed 1134 times, downloaded 46 times
Trail photos
Itinerary description
IBILBIDEA
Lehenik, Arrasaten bidegorria hartu genuen Aretxabaleta-raino. Bertan Mendiolara bidea hasi genuen. Errepidea ahalik eta gehienez ekiditzen. Horretarako hainbat markatutako basabide hartu genuen. Ordu erdiz gutxi gora behera Mendiola auzoan aurkitu ginen. Eta behingoz mendi bidea hasi genuen eta horrekin batera Aizkorri-Aratz parke naturalean sartu giñen. Hemendik aurrera zabal eta zaindutako pista baten jarraitu behar da. Galtzeko harriskurik gabe. Zementuzko aldapa batera heldu arte. Honen aurrerago txabola baten ondoan senda txiki bat hartu genuen eta bertatik zelaia eta belardi handi bat pasatu behar da tontorreraino. Tontorretik bista izugarriak daude. Mendiaren alde batetik Leintz bailara oso ikusten da, horrekin ere Anboto, Udalatx, Tellamendi... Eta beste aldetik berriz, Aizkorri mendilerroa, Urkilla mendilerroa eta Elgea mendilerroa. Aitxuri, Aizkorri, Aratz, Aumategi...
Eta Arrasatera itzulera bide berdinetik egin genuen.
URRATSEZ URRATS | WAYPOINT
[km 0.0] Hasiera Arrasatetik | HASIERA
[km 6.9] Mendiolako rotonda | MENDIOLA
[km 9.2] Kurtzeberriko iturria | ITURRIA
[km 9.4] Elizabarrixa ermita | ELIZABARRIXA
[km 9.9] Kurtzeberriko pista ederra | BIDEA
[km 10.7] Monumentu txiki bat | PILAREA
[km 11.3] Kurtzeberriko tontorra | KURTZEBERRI
[km 11.9] Elorretako tontorra | ELORRETA
[km 16.4] Mendiolako auzoa | MENDIOLA
[km 22.85] Arrasaten amaitu | AMAIERA
BESTE IBILBIDE BATZUK INGURUAN
- Arrasate - Udala - Besaide - Lezetxiki - Garagartza - Arrasate
- Arrasate - Kurtzeberri - Arrasate
Gustatuko zaizuen itxaroan.
Waypoints
Panoramika
Tontorrera iritsi baino lehen dagoen harrizko mugatik ateratako panoramika.
Kurtzeberri
Kurtzebarri (mendebaldeko euskaraz) edo Kurutzeberri Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen mendia da, Zaraiako mendilerroaren barruan eta Aretxabaleta eta Eskoriatzako udalerrien artean. Tontorrak 1.133 metroko altuera dauka. Goialdean, 1928an jasotako gurutze metalikoa dago, inskripzio honekin: "Kurutze berri, kurutze ona | zabaldu izu gure errian pakea eta zoriona".
Elorreta
Elorretako Haitza Zaraiako mendilerroan dagoen mendietako bat da. Orokorki, Kurutzeberri deitzen den mendian dago, bertako tontorrik garaiena delarik, eta Zaraia mendilerro osoko bigarren garaiena da, 1.146 metroko garaierarekin. Apotza edo Kargaleku lepoaren bidez, Aranguren mendiarekin, mendilerroko mendirik garaienarekin, bat egiten du.
Mendiola
Mendiola Eskoriatza udalerri gipuzkoarraren hego-ekialdean dagoen auzoa edo elizatea da, landa-girokoa. Iparraldean Bolinaga eta Arkarazo (Aretxabaleta), hegoaldean Elgea (Barrundia), ekialdean Areantza (Aretxabaleta) eta Urkuluko urtegia eta mendebaldean Eraña eta Bolibar (Eskoriatza) herri edo auzo mugakide ditu.
Comments (1)
You can add a comment or review this trail
I have followed this trail View more
Information
Easy to follow
Scenery
Moderate
Oso toki ederra