ARRASATEKO ALTZAIRUA ETA UDALAKO MINERALA: LURGORRI ETA SANTA LUZIA MEATEGIAK
near Udala, País Vasco (España)
Viewed 38 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
-Iturria: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/aintzinako-lanbideak/arrasateko-altzairua
-Ibilbide honen gida izan dugun Jesus Mari Zuazubiskar 'Txosa'ri eskerrik asko.
Waypoints
UDALA AUZOA
Udala auzotik irtengo gara. Helburua Kanpatzar aldera jotzea da, eta horretarako behera joko dugu, hainbatetan garai bateko erregebidea aprobetxatuz. Hala, Salturri izeneko baserriraino iritsiko gara.
SALTURRI
Oraindik bizirik diraute meategien ustiakuntzarekin loturiko baserri adierazgarrienak. Zaharrenetariko bat Salturri da. Leiho bikoitz bat du eta arku zorrotzek Erdi Aroko eraikuntza dela adierazten dute. Baserritik gertu dugu, berriz, Zapatei koba.
ZAPATEI KOBA
Lehendabiziko meategi honek zer esana eman zuen bertako zuloetatik ateratako zaborrengatik. Euskal Espeleologia Elkargoak (EEE), Aloña Mendi Espeleologia Taldeak (AMET) eta Besaide Mendizale Elkarteak Zapatei kobaren garbiketan ibili ziren. (Iturria: https://euskalespeleo.com/zapateiko-garbiketa-arrasate/). Hemendik, Kanpatzar aldera goaz.
KANPATZAR-ARRASATE ERREPIDEA
Errepidea alde batera laga, eta GRa jarraituz, Kanpatzar aldera igoko gara, bertako harrobira arte.
KANPATZAR HARROBIA
Bertatik hasten da Udalaitzera doan bidea, eta guk artadia pasatu arte jarraituko duguna. Aldapatsua da, eta sarri labankorra. Lasai hartu
HEGOMENDI (ERNE!)
Artadia pasatuta, aurrez aurre dugu Udalaitz. Hemen, baina, gailurrera doan bidexka laga eta ezker aldera joko dugu, berriro artadian sartuz. Noizbehinka margo gorriek edo harripilek, edo bidexkek adierazten digute zein den norabidea Lurgorrira joateko. Lasai hartu, bidea hainbatetan traketsa delako.
LURGORRI MINAK
Harrigarria eta ikusgarria da ingurua. Harrigarria meatz honen kokapenarengatik, Udalaitzeko hegal batean, ezkutuan, aurkitzen delako; eta ikusgarria ustiapenak eskainitako egiturak bereziak direlako. Hemendik, bidexka jarraituko dugu, behera eta aldi berean zeharka; izan ere Meatzerreka auzo inguru hau lagata Udala auzora goazelako berriro.
MUGARRIA-ARTADIA (ABARITZA)
Ohituta gaude zutiko mugarriak ikustera, baina ez harkaitzean margotutakoak. Bertan ba omen daude estilo honetako batzuk. Artadian jarraitzen dugu. Mendebaldeko maldan dago artadia, Besaidetik Kanpanzarreraino. Artea (Quercus ilex) da zuhaitz nagusia baso horretan, baina beste zenbait zuhaixkak ere laguntzen diote: gartxuak, erratzak, gorostiak, elorriak, otsalizarrak ... eta ibilbidean zehar, han eta hemen, aleka, baita beste altxor bat ere: oso ez ohikoa den abaritza (Quercus coccifera); kantauriar isurialdean aurkitzea zaila dena.
ERREG(AR)EN PAGADIXA
Halaxe diote arrasatearrak. Baso mistoa da: artadia eta pago motzak bat eginda. Bertan bukatzen da Lurgorritik dakargun bidexka. Hemendik aurrera, Udala auzora, bide zabala izango dugu bidelagun.
TXABOLA
Bidegurutze honetan aukera dago Udala auzora jaitsi eta ibilbidearen lehen etapa bukatzeko. Guk, baina, osoa egin nahi dugunez, jarraitzen dugu pinadi eta artaditik gora. Une honetan egingo dugun igoera aldapatsua da. Beraz, lasai hartu.
DESKANTSALEKUA
Aldapa handiena bukatu da; "deskantsatzea" komeni da. Halaxe deitzen diote eremu honi, batzuk. Behatoki aparta ere bada, baina Udalaitzetik datorren bidearekin bat egiten duena. Guk laga egingo dugu bera eta aurrera jarraituko dugu. Helburua Santa Luziako meategira, (Gongetatik behera) joatea da. Hala ere, bidea zertxobait traketsa denez, kontuz ibili behar da.
KAPARRAMENDI
Kaparramendi gainak ere ikusmira aparta eskaintzen digu, eta bide batez artea, pagoa, sagarbasoa, otsalizarra eta haginak ere bai. Antzematen diren bidexkak jarraituko dira eta Pozutxueta gaineko lepotik dagoeneko antzemango dugu gure hurrengo helburua: Gongetako sakonetik behera, Santa Luzia meategia.
GONGETAKO SOKOGUNEA
Arrasateko beste meategi garrantzitsu batean aurkitzen gara. Seinalea jarraituko dugu zelaitik behera.
SANTA LUZIA MEATEGIA
Ustiatutako tokietan sartzeak beste garai batzuetara garamatza. Ze pena ez izatea eskura eremu honen inguruko informaziorik... Eta bitxiena da bertan eskalada eskola bat dagoela, eskalatzeko aukera ezberdinekin. Ze pena ez izatea eskura eremu honen inguruko informaziorik... Beherago antzematen dugu Santa Luzia ermita, Elorrioko udalerria eta AHTren obrak!
ELORRIXO ETA AHT OBRAK
Meategiak ikusi eta gero, artadien artean egingo dugu hurrengo etapa. Egiari zor, erne ibili beharko gara, izan ere bidexka ez da horren azpimagarria. Bide batez, landara arantzadunak izango ditugunez bidelagun, kontuz hanka eta belaunekin.
BIDEGURUTZEA
Bertatik jarraituko dugu Pozotxuetaraino. Pozotxuetatik pasatzen da Udalaitzera igotzeko bidea.
POZOTXUETA
Hezegune honen helburua Udalatx eremuan dauden ardi eta behorrei edateko ura bermatzea da.
ARRAIKO TRANGO
Behatoki aparta inguruaz disfrutatzeko. Bidean bat egingo dugu antzerako informazio taulekin: karobiak, aintzirak ...
UDALA AUZOA (JATETXEAK)
Iritsi gara abiapuntura. Udalaitzek eskaintzen dizkigun paisaiak behatu eta aztertu ditugu. Bide batez disfrutatu dugu, eta aldi berean asko ikasi dugu Udalatx azpiko meategiei buruz.
You can add a comment or review this trail
Comments