Arritxurietako itzulia. Altzibar, Zorrolako zubia, Pilotasoro, Arritxurieta, Zorrolako zubia, Altzibar.
near Altzibar, País Vasco (España)
Viewed 9 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Altzibar auzoan bidegorria hartu eta Karrikako auzorantz abiatuko gara. Karrikan, Artaso elkartearen parean, hormigoizko pistatik Zorrolako zubira joango gara, PR-GI 1007 markatutako ibilbidea jarraituz, erreka albotik.
Bidean tunela eta errekatxo batzuk gurutzatuko ditugu. Oinetako onak eta argia eramatea gomendagarria da.
Zorrolako zubiaren parean, Pilotasorora doan norantza hartu, 3km erreferentzia duena. PR-GI 1007 eta PR-GI 1006 ibilbideen erreferentzia duena.
Errekatxo bat gurutzatu eta Pilotasoroko kartela berriro azaltzen den honetan, eskubira hartu.
Baserri baten ondotik pasako gara eta gero hazitegia zenetik. Karrikatik datorren hormigoizko pistara iritsiko gara. Hemen, eskubitara, gorantz. Hurrengo bidegurtzean, ezkerretara, Pilotasiroraino.
Hemendik, Arritxurietako kaxkora iritsiko gara. Hemen mairubaratzak daude.
Beherantz abiatzerakoan, pinudiaren ezker aldetik dago bidea. PR-GI marka txuri horiak jarraitu. Animalientzako ur gune bat pasako dugu eta aurreraxeago, ehiza postu batzuetan aterako gara. Hemen ere Mairubaratzak daude.
Beheraka jarraituko dugu eta hormigoizko pistara iritsiko gara, eskubitara hartuz. Pixkat beheraka jarraitu eta Oiartzungo erdigune geografikoaren puntuaren parean, hormigoizko pista utzi eta ezkerretara hartuko dugu. Zorrolako zubiraino joango gara.
Zubia gurutzatu eta etorritako bidearen paralelo joango gara.Adi!! Bide zati batzuk konpondu direnez, irristakorrak faude. Arriskutsuena markatuta dago.
Behin hasierako bidea hartzen dugunean, buelta erreza da.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments