Artikutzako trena. Karrikatik Gogorregiko plano inklinaturaino, eta itzulera monumentu megalitikoak dauden parajetik.
near Karrika, País Vasco (España)
Viewed 21 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
-Zorrolako zubia (2.2 km)
-Danborre (4.4 km)
- Pilotasoro (4.8 km)
- Urmendi (6.1 km)
- Trenbideko zubi eroria (7.7 km)
- Oianleku (12.7 km)
- Munerre mairubaratza(13.3 km)
- Oianleku iparra mairubaratza(14.1 km)
- Arritxurieta (16.3 km)
-Arritxurieta mairubaratza (16.9 km)
"Artikutzako trena" liburutik ateratako informazioa dago hemen. Eskerrik asko Anton Mendizabal Cristobal eta Suberri Matelo Mitxelenari, idatzitako liburu ederragatik.
Waypoints
Masburu (Maxpu) baserria.
Maria Josefa (Maxpa) Lekuonaren baserria. Artikutzako trena liburuan aipatutako baserria da hau.
Bidegunea.
Pilotasorara bi lekutatik igotzeko aukera. Guk gurdibidea aukeratu dugu.
Azkorrin Borda
"Gurdibidea Aizkorrindik barrena, Carriquiri eta Blakeren garaian pasatzen zen. Nahiz eta Cinto eta Loubieren garaian ere erabiliko zen". Danborreko plano inklinatura igotzeko erabiltzen den bidea idiekin egiten zutena da tarte honetan
Danborre
ELEMENTUAREN IZENA Danborreko geltokia. TIPOLOGIA Trenarekin loturiko eraikuntza. KOKAPENA Artasoiturri ondoan, Karrika auzoan, Oiartzun. DATAZIOA 1905. urtea. KONTSERBAZIO-EGOERA Ona, arrastoak identifi kagarriak dira. DESKRIBAPENA Harlangaitzez eginiko eraikuntza da. Lurzoruan induskatutako lubaki bat dauka. Ate handi baten eta leihoen hutsuneak ditu.
Trenbideak sortutako estarta
"Danborre-Gogorregi (Bianditz) tartean ibiltzen ziren gure protagonistak, Orenstein and Koppel markako lokomotora batekin. Egunero, lokomotora pizteko bi ordu baino gehiago behar izaten zituzten. “Danborre” toponimoa bera trenarekin lotuta dago: planoaren danborrari zor dio, hain zuzen ere. Hain justu ere, Gregoriok, Marik eta Koxmek lan egiten zuten tramo horretako lokomotoraren muturra beti Bianditz aldera begira zegoen. Bidaietako bat “atzeraka” egiten zuenez, Oiartzunen karramarroa ere deitzen zioten Artikutzako trenari". (Labandibar & Mendizabal, 2015, or. 72).
Pilotasoro
"Pilotasoroak. Artzainek (geroago baserritarrek zenbait kasutan) mendian erabiltzen zituzten joko zelaiak ziren. Leku miresgarri horietan, bote luzean edo laxoan ari ziren gure artzain arbasoak, orain urte asko" "Pilota Oiartzunen. Pilotasorotik Madalensorora" liburutik ateratako datuak
1006 eta 1007 ibilbideak. Zaldinberriko baserrin ondoko bide gurutzea.
Zaldinberri baserria "Trenbidea zenaren ondo-ondoan zegoen. Eguraldi txarrarengatik bidaiak ez zeudenean, bertako sukaldean elkartzen ziren langileak jokoan, bertsotan eta zurrutean. Gregoriok trenerako ikatza etxeko sukaldea berotzeko erabiltzen zuen" Artikutzako trena liburutik ateratako pasartea.
Morrotutako pagoa
Burnioletako labeak berotzeko eta ikatza egiteko behin eta berriz morrotu behar izaten zituzten zuhaitzak. Kasu honetan nahiz eta morrotua izan azkenean gora egin duen pago bitxia.
Urmendiko tren tunela
Urmendiko tren tunela. Oiartzun aldeko sarrera "Oielekuren eta Urmendiko muinotxoen azpian, Oiartzun. DATAZIOA 1905. urtea. KONTSERBAZIO-EGOERA Ona, arrastoak identifikagarriak dira. DESKRIBAPENA 100 m inguru luzeko tunela, harrian zulatua. Muturrak harrizko arkuz erremataturik dauzka, baina barruan harkaitza dago. Hainbat puntutan jausita dago sabaia, barnealdean Urmendiko tunelaren kanpoko aldean, Oiartzungo norabidean, errekatxo txiki bat igaro da, egun. Errekatxo hori, trenbidea eraikitzerakoan, ia biderik gabe geratu zen tunela zulatu zeneko hondakinekin; trena gainetik igarotzeko, lur-berdinketa egin baitzen. Horrela, ura bertatik desbideratzeko, bidearen azpitik, estolderia txiki bat eraiki zitzaion; baina, askotan adarrez eta hostoz betetzen zenez, putzu handi bat sortzen zen tunelaren aurrean, zingira txiki bat bailitzan (Labandibar & Mendizabal, 2015, or. 71). Juan gogoratzen da putzu hartan amuarrainak izaten zirela, eta eskopetarekin tiro emanda arrantzatzen zituztela “Behin, Zaldingo Manuelek bost kiloko amuarraina atera zuen." Artikutzako trena liburutik ateratako pasartea.
Urmendiko tren tunela. Bianditz aldeko sarrera
Oielekuren eta Urmendiko muinotxoen azpian, Oiartzun. DATAZIOA 1905. urtea. KONTSERBAZIO-EGOERA Ona, arrastoak identifikagarriak dira. DESKRIBAPENA 100 m inguru luzeko tunela, harrian zulatua. Muturrak harrizko arkuz erremataturik dauzka, baina barruan harkaitza dago. Hainbat puntutan jausita dago sabaia, barnealdean "Artikutzako trena" liburutik ateratako datuak
Tren zubia
Tren-zubia. 1905. urtekoa Oielekuren azpian, Gogorren Hegia eta Urmendi muinotxoen artean, Oiartzun. Zubiaren bi aldeak kontserbatzen dira. Paretak harlangaitzezkoak dira. Harrizko bi muturren gainetik burdinazko igarobidea edukiko zuen. "Artikutzako trena" liburutik ateratako datuak.
Gogorregiko plano inklinatua. Goiko zatia
Garbi ikusten da mendian "sartuta" zegoela trenbidea. Gaur egun plano inklinatuaren arrastoak garbi daude. Eta bere osotasunean ikusteko, Oianleku parajetik antzeman daiteke noraino jaisten zen.
Bidegunea.
Artikutzako Trenbidea utzi eta mairubaratzak edo monumento megalitikoen bila joango gara Karrikarako bidean.
Arritxurieta mairubatza
hainbeste harri erdian ikusita agian mairubaratza eta tumulua izan zitekela dirudi...
You can add a comment or review this trail
Comments