Asteasu-Txortu-Mulloil-Bulanomendi-Udakiolamendi-Pertxetobieta-Otagain-Kareaga-Sagain-Mañakagaina-Añaringo kaskoa- Asteasu
near Asteasu, País Vasco (España)
Viewed 14 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Asteasu – Andrazarrate – Iturriotz aldean egindako ibilbidea, bidean TopoEH_eu-ko mapan agertzen diren tontorrak egin ditudalarik.
Ibilbidea Asteasuko plazatik abiatu dut, Kutxan parean kotxea aparkatu dudalarik.
Plazatik kale Nagusira joan naiz eta bertatik jarraitu Eliz kaleraino. Eliz kaletik barrena aldapan gora Elizmendiraino iritsi naiz. Elizmendin elizaren zimitoriotik eliz atzera pasa eta kanposantura joan naiz.
Kanposantutik pixka bat aurrerago, ezkerretara “Txortu” mendia igo det. Handik Ondartzabarrena baserrira jetxi eta bertatik abiatzen den gurdibidetik jarraitu, Ondartzabitarteko behi-ikuilu ondotik pasa eta Ondartza baserrira doan pista jarraitu dut. Baserria baino beherago dagoen bihurgune itxian, zuzen abiatzen den gurdibide zabala jarraitu dut. Nik tartean basotik igo banaiz ere, “Opinmendira” iristeko modurik erosoena, gurdibidean Ategorrietako lepora iritsi eta handik tontorreraino doan pista jarraitzea da.
Opinmenditik Ategorrietako lepora itzuli eta zuzen gora jarraituta Intsustasoroko lepora iritsi naiz, hemen goiko mendilerrora iritsi naizelarik. Lehenik eskubitara dagoen “Mulloil” tontorra igo eta berriro lepora itzuli naiz. Oso modu errazean, gurdibidea jarraituz
“Bulanomendira” iritsi naiz. Bi mendi hauetan belazeak daudenez, ikuspegi ederrak dituzte edozein aldetara begiratuta.
Bulamomendin behera jaitsi naiz errepideraino. Errepidea jarraitu dut Sarobezelaietako leporaino eta han ezkerretara abiatzen den pista jarraitu dut eta mendiari buelta eman diot Udakiolamendi eta Otarrazabal banatzen dituen lepora iritsi naizen arte.
Lehenik eskubitara igo naiz “Udakiolamendiraino”. Hemen gurutzea eta poste geodesikoa daude. Bidean atzera egin eta lepotik abiatzen den bidea jarraituz oso erraz iritsi naiz “Otarrazabal” tontor gainera. Azpian dagoen ikuilua eskubitik igaro eta “Irumuino” tontorra igo dut, ondoren Andrazarrateko lepora jetxi naizelarik.
Andarzarretik Iturriozko bidean atsedenleku ederra daukagu, iturri eta guzti, nik bazkaltzeko aprobetxatu dudana. Pixka bat gorago, ezkerretara depositura doan bidea hartu eta aurrera jarraitu dut Iturriotzera daraman gurdibidetik. Goiko lepora ateratakoan ezkerretara dagoen kaskora igo naiz, “Aranburuko gainera”. Lepora itzuliz, hortxe gertu “Pertxetobietako gaina” izeneko tontortxora iritsi naiz.
Bidean aurrera jarraitu eta asko gabe Iturriotzera iritsi naiz. Behar zianez gero, baserriaren ezkerreko alboan bi iturri daude.
Behin iturriotzen, nik Pagoetara daraman bidea jarraitu dut. Gutxira, bidetik atera eta eskubitara gora eginda, “Otagainera” iritsi naiz. Eskubitara behera eginda, oso urruti joan gabe, “Sorginzulogaina” tontorrera iritsi naiz. Atzera Otagain aldera bueltatu eta alertze basoa inguratuta eskubitara doan bidea jarraitu dut. Zuzen jarraituta, Kareaga tontorrera iritsi naiz. Kosta aldera ikuspegi hobea lortu nahian beheraxeago zegoen beste tontortxora jetxi naiz.
Bidea desegin eta Iturriotzera itzuli naiz berriro. Han, Errezilgo San Juan baseliza ikusi ondoren ( garai batean jendea bere azpian dagoen askan bainatzen zen “hazteri edo sarna” izeneko gaixotasunetik sendatzeko ) Zelatun eta Erniora daraman bidea jarraitu dut goiko belazan Sagaraingo lepora irten arte. Lepoan ezkerretara egin det “Sanjuanburu edo Sagain” tontorrera iristeko. Bertan poste geodesiko bat daukagu. Ikuspegi ederrak edozein aldeetara begiraturta, Gatzume eta Ernio bertatik bertara ditugularik.
Sagaindik “Sagarain gaina” tontorerra joan naiz, bien erdiko lepoan “Sagaingo leizea” ikusi dudalarik. Hortik behera egin dut pista zabalera atera naizelarik. Pistan metro batzuk behera egin dut eta 200 bat metro aurrerago eskubitara ateratzen den pista hartu dut, zuzen “Mañakagaina” izeneko tontorrera eraman nauelarik. Alboan gertu zegoen beste tontorra ere igo dut.
Berriro atzera eginda ataka handira iritsitakoan, ezkerretara abiatzen den pistak, maparen arabera, Abeletxe baserriraino eraman behar zidan. Baina bidea zuhaitz eroriaz eta otea eta laharrak hartuta zegoenez, ezin izan dut jarraitu.
Beraz, aurreraxeago eskubitara zijoan bidea hartu eta berriro Andrazarrateko ingurura bueltatu naiz. Han, eskubitara hartu eta Izurtzu erretegiaren bidea jarraitu dut. Bidea gurdibide bihurtzen da aurrerago, eta honek bai, garbi-garbi, Abeletxe baserriraino eraman nau.
Abeletxetik behera Asteasuraino doan errepidea jarraitu dut Sorarrainzar baserriraino. Baserrira iritsi baino metro gutxi batzuk lehenago ezkerretara gora abiatzen den gurdibidea hartu dut, “Añaringo kaskora” iritsi naizelarik. Berriro errepidera itzuli eta hura jarraituz, lehenik Zelatungo erreka eta ondoren Asteasuko erreakrekin batera, Asteasuko plazaraino iritsi naiz.
Ibilbide luzea baina oso ederra. Paisaiaz gozatzeko zabalune asko izan ditu gaurko bueltak.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments