ATAUN-ZALDIBIA-LARRAITZ-AUZA-ARKAKA-ATAUN
near Ataun, País Vasco (España)
Viewed 150 times, downloaded 7 times
Trail photos
Itinerary description
Esan, ibilbide zirkular honek bi inguru ezberdin pasatzen dituela. 1) Zaldibira eta Larraitzera doana, baserri giroko porlanezko eta asfaltuzko bideak dira nagusi, eta aldi berean esan mendiko bideak zein seinaleak ere mantenimendu beharrean daudela (Larraitzera iristeko, esate baterako, zailtasunak egon litezke; nahasia da eta bideak galtzear). 2) Larraitzetik Ataunera itzultzeko, berriz, kontrakoa, ibilbide ederra da, bai natura ondare eta paisaia aldetik eta baita seinalizazioa eta bide erosoengatik ere.
(Oharra, ibilbide zirkular honetarako erabilitako denbora oso azkarra izan da. Izan ere, itzulirako egindako Larraitz-Arkaka-Ataun etapak dituen 16 kilometrorako, Larraitzeko GR20 ibilbideko seinaleak 6 ordu ematen ditu. Beraz, erritmo kontua da. Beraz, lasai hartu eta disfrutatu!!!).
Waypoints
AMUNDARAIN
Amundarainen gaudela, Lazkaomendira hartuko dugu. Hartuko dugun bidea, baina, ez dago hainbatetan garbi, sastrakak daude, eta momentu batean, Lazkaora eramaten gaituzten marrak ere laga egin beharko dira eta Lazkaomendira joko dugu. Kontuz, beraz, ez desorientatzeko.
ABALIN BASERRIA
Lazkaomendi inguruko baserria. Hemendik Zaldibiaraino, berriz, porlanezko zein asfaltuzko bideetatik egingo dugu. Seinalizazioarekin erne.
ZALDIBIA
Zaldibia herrigunera joango gara, bertatik joango garelako Larraitzera.
ARRUMUÑO ARTEGIA
Ugariak dira bidean ikusiko ditugun baserriak. Bideak erosoak dira. Porlana eta asfaltoa.
BIDEGURUTZEA (errepidea)
Esan genezake, hainbat zaititan behinik behin, Larraitzera iristeko dagoen bide deserosoena izan litekeela, eta desorientatzeko ere aukerak egon litezkeela. Bidetzurra antzematen bada ere, erne ibili. Pinadiak ere bota dituzte eta bideak galtzeko arriskuan.
LARRAITZ (ERMITA)
Atseden lekutik, berriz, Txindokiko bidea hartuko dugu, eta aparkalekuaren bukaeran bat egingo dugu Ataunera itzultzeko GR 20 seinalarekin.
LARRAITZ (APARKALEKUA)
Bat egingo dugu GR 20 ibilbidearekin eta seinaleekin, eta ez ditugu lagako Atauneraino. Gainera oso ondo dago seinalizatuta. Bidean bat egingo dugu Arkaka inguru ederrarekin ere. Bidean ere Auzagaztelu gainaren lepotik ere pasatuko gara.
ERREKONTA ITURRIA ETA LEPOA
Auzagaztelu mendiaren azpian dagoena. Bete kantiplora.
SEINALEAK: GR 20
Kontuz, seinalea asko daude eta. Gure bidea Amundarian, Ataun (GR 20).
You can add a comment or review this trail
Comments