Activity

Ataun - Segura // MUGAK ZUBI

Download

Trail photos

Photo ofAtaun - Segura // MUGAK ZUBI Photo ofAtaun - Segura // MUGAK ZUBI Photo ofAtaun - Segura // MUGAK ZUBI

Author

Trail stats

Distance
8.85 mi
Elevation gain
2,126 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
1,978 ft
Max elevation
2,372 ft
TrailRank 
32
Min elevation
2,372 ft
Trail type
One Way
Coordinates
940
Uploaded
March 23, 2023
Recorded
March 2023
Be the first to clap
Share

near Ataun, País Vasco (España)

Viewed 19 times, downloaded 0 times

Trail photos

Photo ofAtaun - Segura // MUGAK ZUBI Photo ofAtaun - Segura // MUGAK ZUBI Photo ofAtaun - Segura // MUGAK ZUBI

Itinerary description

Ibilibide hau MUGAK ZUBI proiektuaren parte da, Antzuola-Aiherra eta Aiherra-Antzuola oinez lotzen dituen ibilbidea. Gehiago jakin nahi baduzu jo gure webgunera.

www.MUGAKZUBI.eus

____________________________________________________________________________________

Ataun (Alt 240 m, 1.469 bizt) Gipuzkaoko herri luzeena da, 14 kilometro luze ditu, Ataun, Gipuzkoaren hegoaldean, Nafarroa Garaiarekiko mugan eta Aralarko natura parkean dago, basoz, larrez eta mailoz inguraturik, Agauntza ibaia bizkarrezur duela. Ataungo domoa edo Aitzartea ere fenomeno geologiko bitxitzat jotzen da. Usategieta inguruan aurkitu dira aldieretako gisa aztarna zaharrenak, 40.000 urte ingurukoak.

San Martin edo Elbarren gisa ezagututako auzo nagusitik abiatuko gara, Aguantza ibaia gurutzatu eta baserri bide batean gora egingo dugu, eguneko 2,5 kilometroak errepidez egin beharko ditugu, Aldarreta baserrira iritsi arte. Bertan eskubitara biratu eta zigi-zaga lurrezko pista zabal batean zehar Urbarandiko punta (702m) ko gainera iritsiko gara,Metro batzuk aurrera egin eta bigarren tontorra izango dugu Andrelorriaga (725m), dagoeneko eguneko punturik garaienean izango gara, ibilbidearen eren bat egina izango dugularik. Eskubitara dagoen Aralar basoak estaliko digun arren, bertatik Aizkorriko mendilerroa, Otaño, Irimo, Izazpi edo Erloko tontorrak ikusteko aukera izango dugu.

Hemendik iparraldera doan xenda jarraituko dugu, Koskaisti izeneko ingurura heltzean, borda batekin egingo dugu topo eta hemen bidezidorra, baserri bide bilakatuko da. Hemendik 1,5 kilometrora Arangurengo iturrira iritsiko gara. Metro gutxi batzuk aurrera egin eta Oiarbide baserrian GR-283 ko marka txuri gorriak aurkituko ditugu, gaztaren ibilbidearekin bat egin dugun seinale. Hemendik eta Segurara iritsi arte, marka hauek bidelagun eta gidari izango ditugu. 2 kilometroan, landa errepidez, Idiazabalgo herrigunera iritsiko gara. Euskal Herriko gazte izendapen ezagunaren hiriburua.

Idizabalgo herria gurutzatu eta Gaztaren Museoan eskubitara biratuta, N-1 errepidea azpitik zeharkatuko dugu. 1,5 kilometro inguru egingo ditugu landa auzo lasai batean zehar. Errepide nagusira heltzeaz bat, ezkerretara, Seguratik datorren bidegorria ikusiko dugu, bertako bidea hartu eta beste 1,5 kilometro egin ondoren, Segurako plazan izango gara, Euskal Herria biltzen duen, Iparra hegoa jaialdiaren erdigune izan ohi den plazan.

View more external

Waypoints

PictographSummit Altitude 2,371 ft

Andrelorriaga

Andrelorriaga

PictographFountain Altitude 1,062 ft
Photo ofArangurengo iturria

Arangurengo iturria

Agua potable

PictographFountain Altitude 667 ft

Ataungo iturria

Paskualiturri

PictographFountain Altitude 715 ft

Idiazabalgo iturria

Agua potable

PictographFountain Altitude 821 ft

Segurako iturria

Agua potable

PictographSummit Altitude 2,302 ft

Urbaraundiko Punta

Urbaraundiko Punta

Comments

    You can or this trail