Atxetarri, Lurgorri, Tellamendi eta Kurkutx Aramaioko Ibarra gaineko Ametzutik
near Ibarra, País Vasco (España)
Viewed 563 times, downloaded 35 times
Trail photos
Itinerary description
Andra Mari baselizan hasi nahi genuen ibilbidea, baina nahasketa medio, Ametzu baserrian esan ziguten beraien txabola ondotik -metro batzuk aurrerago- igo gintezkeela aipatutako tontorretara. Eta horrela abiatu ginen hasiera piko batekin. Lehenengo tontorra, bi txabola eskubira utzi eta gero, Atxetarri da. Ongi begiratu behar da tontorrean buzoia ikusteko, saskar artean dago eta. Handik, pista jarraituz, iturri bat -udarako ona, guk ez genuen egarri handirik eta zebilen haize zakarrak ez zigun probatzeko gogorik eman- eta leizezulo bat dago ezkerraldera.
Lurgainera pagadi eder batetik gora pasa ginen beheko bidea utzi ostean. Horbela oso irristakorra zegoen eta malda gogorra. Goian haize oso bortitza. Ikusmira ederrak hala ere: Aramaio, Udalaitz, Anboto, Izpizte, Orixol ... batera eta bestera. Ezkerrera, zokoan, Arrasate.
Lurgorritik jaitsi eta Tellamendi dago bidearen gainaldean bere gurutze handiarekin. Beherantza joan beharra dago Tellamendi edo Kurkutxera joateko. Ikusmira errepikatu egiten da, gutxiago-gehiago. Urrutira Besaide, hiru probintzien -Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia- muga eginez. Bestaldera Oiz...
Haizetik ihes egin beharra zegoen eta pinaditik barrena berriro Ametzuko txabolara egin dugu, autoa utzitako lekura.

Waypoints
Intersection
2,050 ft
Ezkerrera
Intersection
2,070 ft
Ezkerrera
Comments (4)
You can add a comment or review this trail
I have followed this trail verified View more
Information
Easy to follow
Scenery
Easy
Bidexka batzuk naturak estali ditu, baina errez egin genuen
Pozten naiz baliagarria izan bazaizue
Amillondo beste leku bat da, eta Kurkutx izena, ondo jartzen duzu. Aramaixon beti ezagutu dugu Kurkutx-Kurkutxo, akatsa lehen buzoia jarri zenetik dator.
Ondo izan.
Eskertzen dizut oharra. Gogoan hartuko dugu