AXPE-ALLUITZ-AITZ TXIKI-AXPE
near Axpe, País Vasco (España)
Viewed 202 times, downloaded 7 times
Trail photos
Itinerary description
Atxondoko Axpetik hasten da ibilbide hau, bertako elizatik. Lehendabiziko kilometroak, Artola leporaino garamatzanak, PR-BI 85 (Anbotoko bira) ibilbidearekin partekatuko dira. Behin, Artola lepoan, igoera gogorra eta bertikala duen Alluitzera (1034 metro) hartuko dugu (400 metroko desnibel zuzena gailurreraino!). Gaina hartuta, Infernuko pasabidea ikustera joango gara. Benetan beldurgarria!!! Berriro, etorritako bidetik Artola lepora jatsiko gara, harri artean kontuz ibiliz. Artolatik Aitz-Txikira (785 metro). A zelakotxe behatoki aparta den Astxiki bezala ere ezagutzen den gaina! Hemendik ekarritako bidea hartuz, Axpera jatsiko gara. Ibilbide aparta. Hala ere, eguraldi ona komeni, eta lasai hartu, izan ere harri arte asko dago, eta muturrez aurrera joateko arriskua egon litekeelako.
Waypoints
Intersection
2,078 ft
ARTOLA LEPOA (PR-BI-85) (634 metro)
Hemen Alluitz mendira hartu. Gero itzuliko gara Aitz Txikira (785 metro) igotzeko.
Summit
3,357 ft
ALLUITZ GAINA (1034 metro)
Alluitz gainetik Infernuko pasabidea hasten da. Pasabide hau jarraituz, Anbotora (edo Urkiolara) joateko aukera dago. Hala ere pasabide arriskutsua ere bada, tentuz ibili beharrekoa, are gehiago buztita eta behe lainoa badago.
Intersection
2,077 ft
ARTOLA LEPOA (PR-BI-85) (634 metro)
Orain Aitz Txikira hartuko dugu bidea. Harri solte ugari dago, eta igotzen baino tentuz ibili jaisterakoan.
Summit
2,523 ft
AITZ-TXIKI (ASTXIKI)
Bi gaintxo dauzka gainak. Hemendik Alluitz ikaragarria ikusten da atzean; igo ezina ematen du.
You can add a comment or review this trail
Comments