Azazeta-Elabe-Itxogana-San Vitor baseliza-Azazeta
near Azazeta, País Vasco (España)
Viewed 146 times, downloaded 3 times
Trail photos
Itinerary description
Azazeta herriko sarreran utziko dugu autoa, iturriaren ondoan. Emari oneko iturria, aukeran hotza tragoa egiteko. Errepidea gurutzatu eta gorantza abiatuko gara, iparraldera. Zelaia utzi eta basoan sartuko gara. Goiko lepora heldutakoan, eskuinera hartuko dugu, bidezidorretik. Aurrera eginez gure lehenengo tontorrera helduko gara, Elabera. Harri pila bat baino ez da tontorra izan nahi duena. Behera, harkaitzak egindako paretaren azpialdean, basoa eta bailaran lainoa.
Harkaitz artetik atera eta basora jaitsiko gara, berriro gora igotzeko: Itxogana dugu begibistan.
Amaitzeko behera egingo dugu, San Vitor baselizara eta handik Barazar mendatera bide onetik. Errepidea gurutzatu eta eskuineko errepidetik ekingo diogu ehunen bat metro, eskuinera hartu arte. Basora sartuko gara berriro, mendatetik Azazeta herrira doan errepidearen eskuinaldeko gainaldetik. Arraialdeko eremutik pasa eta zelaiaren erdiko pistatik herrira jaitsiko gara.

Waypoints
Waypoint
2,912 ft
Azazeta mendatea
Intersection
2,888 ft
Ezkerrera 2
You can add a comment or review this trail
Comments