Azazeta. Idiagana. Itxogaña. Lete. Arraialde.Azazeta
near Azazeta, País Vasco (España)
Viewed 31 times, downloaded 3 times
Trail photos
Itinerary description
Gasteiztik igo gara Azazeta herrira eta herriaren eskuin aldean aparkatu dugu. Errepidea gurutzatu, nekazal turismo etxe eder baten aldamenetik pasa, ataka gurutzatu eta, pistatik, gora abiatu gara.
08.bidegunean bide nagusia utzi eta ezkerrera jo dugu (eskuinetik jarraitu izan bagenu Arbozu tontorrera iritsiko ginatekeen). Idiagana tontorra pagoz inguratua egonik ez du ikuspegi zabalik eskaintzen.
14.bidegunean eskuinera jo dugu Elabe izeneko tontorrera iritsi arte. 15.bidegunea. Mapan Itxogana ipintzen du baina oker dago. Tontor honetan harripilaketa bat dago eta bertan "Elabe" dago markatua eta ez Itxogana. Elabetik Itxoganara basoan zehar joaten saiatu gara baina ez dugu asmatu. Nire bide-arrastoan kaka-nahaste bat dago. Guk erabaki dugu ekarri dugun bidera itzultzera eta "bide normaletik" igotzen. 17.bidegunea.
Gero San Victor ermitara jo dugu. Ermitaren aldamenean atseden-leku zoragarri bat dago.
Errepide nagusia gurutzatu eta gero 23.bidegunean ezkerrera hartu behar da.
Igoera ez oso gogor bat eta gero Lete tontorrera iritsi gara (nahi izanez gero Azazetara jaitsi daiteke pista batetik). Letetik Arraialderako tartea mendi bizkarretik egin dugu bide ezin gozagarri bateab zehar. Mendiaren beste isurialdean Berroziko basea ikusioko dugu. Inolako gorabeherarik gabe Azazeta herrira itzuli gara.
Ibilbide ertaina bezala sailkatu dut.
Ibilbidea, espektakularra, gozagarria, nahiko lasaia, hitz batean , zoragarria.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments