Azitain - Santa Kurutz - Usartza - Ixua - Urko - Iturburu - Jardiñeta
near Azitain, País Vasco (España)
Viewed 285 times, downloaded 8 times
Trail photos
Itinerary description
2019ko Otsail honetako arratsaldeko giro ederra aprobetxatuz, Eibar inguruan bueltatxo bat: Azitaindik hasita bertako poligonotik zehar Santa Kurutz ermitaraino joango gara. Horretarako Arratera doan bidea hartu behar dugu Biriñao baserriraino, han Arrateko bidea utzi eta ezkerretik joango gara. Lehenengo zementozko pistatik jarraituko dugu eta ondoren mendi-bidetik gora Santa Kurutzeko eskola ingurura iritsi arte.
Handik, Gipuzkoako itzuliaren GRaren marka zuri gorriei jarraituz Usartzako atsedenlekuraino joango gara. Usartzatik Ixura doan bidetik Eibarko bista ederra ikusi dezakegu orain delako gutxi bota dituzten pinuek oztopatzen zuten bista. Ixuan Urkorako igoerari ekingo diogu. Hemen aukera dago Urko igo nahi ez duenak ezkerreko bidea hartu eta geroago jaitsiko garen bidearekin bat egiteko.
Urko gailurretik gure inguruetako gailur guztiak ikusten dira. Atseden pixkat hartu ostean berriz ere bideari ekingo diogu beste aldetik jaitsiz. Pinudian sartzean adi egon behar gara, ezkerrerantz IXUA markatzen duen bidea hartzeko.
Bide horren lehenengo zatian, katea dago jarrita ibiltariari bere bidea errazteko. Katearekin lagunduta errez egingo dugu aurrera. Hortik berehala zuhaitz bat aurkituko dugu bide erdian, bere azpitik erraz pasatuko gara.
Aurrerago zuhaitz bat aurkituko dugu eta han eskumara egingo dugu beheranzko bidea hartuz. Bidearen amaieran Amazabalegi baserrietara helduko gara eta handik berehala Iturburu ikastetxera. Errepidean behera egingo dugu eta beheko bihurgunean errepidea utzi eta eskumara egingo dugu Estixako antenara doan bidetik. Antenara iritsi aurretik eskumara egingo dugu Miraflores auzora. Handik pistari jarraituta Arrateko bidera helduko gara.
Errepidea gurutzatu eta sigi-saga egiten duen bidean Sakunera helduko gara, lehengo Ignazio Zuloaga institutoaren atzeko aldera. Iturria daukagu bertan zain, ur pixka bat edan eta freskatzeko. Eskailerak jaitsi eta Jardineta kalean egongo gara.

Waypoints
Waypoint
1,493 ft
Amazabalegi abeletxe baserria
24-FEB-19 17:59:58
Waypoint
1,791 ft
Arraterako errepidea gurutzatu
24-FEB-19 16:50:56
Intersection
1,115 ft
Errepidea utzi eta eskumara
24-FEB-19 18:09:01
Intersection
1,063 ft
Eskumara
24-FEB-19 18:13:45
Intersection
2,080 ft
Eskumara
24-FEB-19 17:48:27
Intersection
663 ft
Eskumatik
24-FEB-19 16:03:37
Intersection
1,335 ft
Ezkerrera
24-FEB-19 16:28:30
Intersection
896 ft
Ezkerrera
24-FEB-19 18:15:51
Intersection
1,611 ft
Ezkerrera (marka zuri-gorriak utzi)
24-FEB-19 16:41:13
Waypoint
1,581 ft
GR 121arekin lotu (marka zuri gorriak) - Zuzen jarraitu
24-FEB-19 16:39:37
Waypoint
1,713 ft
GR 121etik zuzen segi (marka zuri gorriak)
24-FEB-19 16:45:54
Intersection
2,238 ft
Ixua dioen kartelari jarraitu
24-FEB-19 17:41:04
Waypoint
1,804 ft
Ixua: Markina-Eibar errepidea gurutzatu
24-FEB-19 17:02:35
Waypoint
0 ft
Santa Kurutz Ermita
Summit
2,592 ft
Urko
24-FEB-19 17:25:03
Intersection
1,880 ft
Usartzako atsedenlekua - Marka zuri gorriak utzi
24-FEB-19 16:54:37
Waypoint
945 ft
Zuzen
24-FEB-19 16:15:07
You can add a comment or review this trail
Comments