AZPEITI-ERLO-XOXOTE-KAKUTA-AZPEITI
near Txaribar, País Vasco (España)
Viewed 134 times, downloaded 14 times
Trail photos
Itinerary description
Izarraitz gaineko hiru tontor nagusienak dira Erlo, Xoxote eta Kakuta. Gu geuk garai bateko Azpeitiko UROLA tren geltokitik hasi dugu ibilbide hau. Hemendik, herriko parrokiaren ostetik, hilerrira jo dugu. Gorago joanez, berriz, Takolo mendizalearen iruditik, aldapan gora doan bidea jarraitu dugu, hasteko asfaltoan eta, ondoren, mendi bidea hartuz Azketako iturrira iritsi arte. Hemendik gora, Xoxoteko elurzuloarekin bat egin dugu. Polita eta ikustea merezi duena, lasai. Gora joanez, eta Izarraizpeko putzutik pasatuz, berriz, Erlora (I) iritsi gara. Hemendik haratago, dorre handi baten alboan, bigarren gaina ikusten da (Erlo II), bere gurutzea eta guztiz. Bertara ere joango gara. Bueltan, Xoxotetik, San Inazio iruditik, eta bere inguruko aterpetxetik pasatu gara, Kakutara joateko asmoz. Oso igoera atsegina da berau, eta polita gainak eskaintzen duen ikuspegia. Gero, Azkoitiko bidea hartuko badugu ere, berehala Azpeitira doan porlanezko pistarekin bat egingo dugu. Ondoren, porlanezko bidetik aldenduz, Azpeitira joateko markatuta dagoen bidea hartu dugu. Ibilbidea bukatu eta gero, Azpeitiko herrigune historikoak bai merezi duela bisita sakon bat. Ez zara damutuko.
Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments