BADAIAKO MENDILERROAN
near Zuhatzu Kuartango, País Vasco (España)
Viewed 61 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
BIDEGURUTZEA
Gas biltokitik pasatuko gara eta ezker aldera hartuko dugu, eskumako bidea lagaz (bueltan bertatik etorriko gara).
EZKERRETIK GORA
Errepetidorean erne ibiliko gara, izan ere ezker aldetik gora hartuko dugu. Hala ere harripilak ikusiko ditugu bide ertzean.
ZUATZU
Behetik gora, Azkarate izeneko gaina hartu aurretik, Zuhatzu aldera dugun ikuspegia ederra da.
AZKARATEKO LEPOA
Gaina hartuta, gure helburua ezker aldean geratzen diren haize errotena joatea da, ondoren gainez gain ibiliz.
EZKER ALDETIK GORA
Puntu honetatik gora joko dugu, gure helburua baita da gainez gain Alto de la Conchatik Izarra gainera joan.
ALTO DE CONCHA
Behin gaina hartuta, berehala identifikatuko dugu Izarra gaineko buzoia.
23. HAIZE ERROTA
30 haize errota omen daude parke eoliko honetan. Hogeitahiru honetatik Izarra gainera joango gara.
IZARRA (1042)
Dagoeneko gaina hartuta, inguruak eskaintzen digun paisaia behatuz, pista jarrituko dugu Lorritxo mendi gainera.
MUGARRIAK
Zeharkaldiak egiteko aukerak ematen du inguruak, eta behe-laino ezean, erraz ibil gaitezke gainean.
ASKEGI BATZAR ETXEA
Aterpetxe berri eta txuku honetan, mendilerroaren informazioa topatzeaz gain, batzar leku honen jatorria eta ezaugarriak irakurtzeko aukera dago. Baita hamarretakoa egiteko ere! Hemendik, gainera, Pititurri aldera joko dugu; hots, Zuhatzu aldeko harkaitzetara.
PITITURRI (1013)
Behatoki paregabea Zuhatzura. Hemendik, amildegaren ertzetik, Eza izeneko lepora (edo mendatera) joango gara, ikusmira ederrak tartean.
PORTILLO DE EZA
Goitik beherako bidean Ezako mendatearekin bat egingo dugu. Baina, nahiz eta gero berriro bueltatu hona, gure helburua Pikatxora joatea da (Puntu geodiseikoa dago bertan).
PIKATXO (865)
Azken gaina da. Hemendik, Ezako mendatera itzuliz, porlanezko bidea hartuta, Zuhatzura itzuliko gara.
EZKERRETIK
Ohikoa den bezala, ugariak dira han eta hemen agertzen diren pistak. Sarri zuzenena hartzea ez da erraza izaten.
ITXITURA (LANGA)
200 metro besterik ez herrigunera iristeko. Bukatu da gure ibilbide ederra.
You can add a comment or review this trail
Comments