Baldaburu, Mendibil eta Urko. Markina (Iruzubietatik) Ermuara ibilbidea
near Arta, País Vasco (España)
Viewed 55 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Markinako Iruzubietatik hasi eta Ermuan amaitzen den ibilaldi honek Euskal Herriko 100 mendi zerrendetan agertzen diren hiru mendi lotzen ditu: Baldaburu, Mendibil eta Urko.
Ermuan aparkatu eta Zubiaurre kaleko 38. portale aurrean Bizkaibus-eko A3916 busa hartu (orduero) eta Iruzubietara joan; 20 min. Bus geltokitik hasi eta lehenik errepidea gurutzatu behar da ekialdera, errepidetik ikusten ez den bide bat hartzeko; ezkerra ikusten den baserri aldera eramango gaituena. Pista jarraituz, ezkerrera lasterbide bat hartu dut, baina ez du pena merezi, batez ere bustia edo belarra/iratzea luzea badago. Gorago PR markak aurkituko ditugu eta gailurrak igotzeko ezik, beste lekuetan, bide markatuetatik joango gara.
Goi Tentsioko lineara iristean, Pra utzi eta ezkerrera hartuko dugu, linea bezala gutxi gora behera ekialdera jarraitzeko. Gorago, berriz PR-ra aterako gara, baina hau gurutzatu eta aurrean daukagun Baldaburu-ra igo (468m; 1h 10min).
PR-ra jaitsi eta hau jarraitu, orain hego aldera. Iturreta auzotik pasa eta San Kristobal baseliza aurkituko dugu bideti gertu. Hurrengo mendiaren gailurra borobila eta berdea dugu, bere eskuin aldetik bira bat emanez igotzen da PR-a ia gailurreraino. Ez dago galtzeko arriskurik. Mendibil (610m; 2h 40min). Berriz, itzuli bide markatura eta Olamendi gaina pasa eta jaitsieran, eskuinera beste lasterbide bat hartu dut, baina honek ere ez du pena merezi, oso terreno ixi eta malkartsua delako.
Hurrengo bi gainak, eskuinera utziz, lepo batera aterako gara, pista ugarirekin; ezkerrera goraka doana hartu. Ezkerrera bira bat egin ondoren bizkar batera aterako gara: Gipuzkoa eta Bizkaia arteko mugatik gertu igotzen jarraituko dugu. Aurrean daukagun Muindo gainetik pasa daiteke, baina igoera eta jaitsiera ere nahiko itxita aurkitu ditut eta bere magalean doan bidetik jarraitu dut. Bidea estua baina oso erabilia da eta aurrean daukagun Urko-ra eramango gaitu. (793m; 4h 25min).
Hegoaldera jaisten joango gara; puntu horiak daude. Behean ezkerra Eibar eta eskuinera Ermua ikusten dira; bien arteko mugatik gertu jaitsiko gara. Elorreta baserrira ateratzean, errepidez jarraituko dugu, Ermuara iritsi arte.

Waypoints
Waypoint
604 ft
Iruzubieta. Bus geltokia
Intersection
431 ft
Eskuinera
Intersection
557 ft
Ezkerretik, lasterbidea. Ez du pena merezi
Intersection
1,071 ft
Ezkerretik
Intersection
1,142 ft
Eskuinera. PRan
Intersection
1,340 ft
Eskuinetik
Intersection
1,358 ft
Ezkerrera, gora
Intersection
1,396 ft
Erdikotik edo eskuinetik zuzenago
Intersection
1,444 ft
Ezkerrera
Intersection
1,428 ft
Pista gurutzatu. Igo eta hona itzuli
Intersection
1,433 ft
Erdikotik. Ondoren eskuinera gora doan bidezidorra hartu
Intersection
1,409 ft
Orain ezkerrera PRan
Intersection
1,332 ft
Ezkerrera hartu
Intersection
1,230 ft
Eskuinera
Intersection
1,231 ft
Eskuinera eta eskuinera
Mountain pass
1,174 ft
Lepoa. Ezkerretik bigarrena PRa
Intersection
1,232 ft
Eskuin-Eskuinera
Mountain pass
1,669 ft
Lepoa. Ezkerrera eta gora
Intersection
1,908 ft
Ezkerrera igo eta hona itzuli
Summit
1,954 ft
Olamendi
Intersection
1,844 ft
Eskuinera, lasterbide txarra. Hobe pistatik jarraitu
Intersection
1,726 ft
Ezkerrera
Intersection
1,700 ft
Ezkerrera
Mountain pass
1,626 ft
Lepoa. Ezkerretik
Intersection
1,766 ft
Ezkerrera
Intersection
2,163 ft
Ezkerretik
Intersection
1,977 ft
Eskuinera
Intersection
1,792 ft
Eskuinera
Intersection
1,399 ft
Eskuinera
You can add a comment or review this trail
Comments