Balerdi (Mallozarra) - Artubi
near Altzai, País Vasco (España)
Viewed 105 times, downloaded 16 times
Trail photos
Itinerary description
Altunegi auzoan utzi dugu kotxea, errepidea bukatu eta pista hasten den lekuan. Hasieran baso artean da igoera, lehengo bide zaharrak jarraituz. Momentu baten GRa utzi eta ezkerrera jotzen dugu. Aurrerago berriro GRarekin bat egiten dugu. Goruntz jarraituz Zabalegiko lepoa harrapatzen dugu. Bertatik, ezkerreruntz jo eta malda goruntz zeharkatuz, hesi bateraino iritsi gara. Zeharkatzeko lekua bilatu eta Balerdirunz abiatu gara. Bukaera aldera zeharkaldi bat dago, erraza ohituta dagoenarentzat baina arriskutsua edonorentzat. Beldurra libre denez, guk ez arriskatzea erabaki genuen, eta tontorreraino heldu gabe geratu ginen. Atzera itzuli eta Artubira igo ginen. Bertatik ere Aralarreko bista ederrak daude. Artubiko lepoa hartu eta malda pikoa jaitsiz, Buruntzingo txaboletara ailegatu ginen. Bertan, lehen, kupre meategiak egon ziren. Berriro goruntz egin genuen, Buruntzingo lepora igotzeko. Hemendik aurrera, dena beheruntz da baina adi joan beharrekoa, harri artean baita.
Eguraldia lagun izanda, benetan inguruetaz gozatzeko lekuak.
Eguraldia lagun izanda, benetan inguruetaz gozatzeko lekuak.
Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments