Activity

Barbariko haitza

Download

Trail photos

Photo ofBarbariko haitza Photo ofBarbariko haitza Photo ofBarbariko haitza

Author

Trail stats

Distance
5.46 mi
Elevation gain
1,181 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
1,181 ft
Max elevation
1,987 ft
TrailRank 
47
Min elevation
1,031 ft
Trail type
Loop
Moving time
2 hours 33 minutes
Time
3 hours 33 minutes
Coordinates
1552
Uploaded
December 3, 2023
Recorded
December 2023
Be the first to clap
Share

near Lasurtegi, País Vasco (España)

Viewed 116 times, downloaded 4 times

Trail photos

Photo ofBarbariko haitza Photo ofBarbariko haitza Photo ofBarbariko haitza

Itinerary description

PR-Gi 26aren ibilbide balizatua izan arren, zenbait tartetan nahikoa zikina dago eta marka zuri eta hori asko desagertu egin dira. Beraz, behar beharrezko da tracka eramatea, bidegurutze asko egoteaz gain, bidearen zati batzuk antzematea kosta egiten baita. Azken aldi honetan gainera, bidea oztopatzen duten zuhaitz enborrak ere daude. Bestetik, tontorra leku ederra izateaz gain, talaia paregabea da Aizkorri eta Aralar mendilerroen ikuspegiaz gozatzeko.

Goierri eskualdean kokatuta dagoen Zerain herri euskaldunean emango diogu hasiera ibilaldiari. Zerain, betidanik nekazaritzari lotuta bi izan den herri izan da, baina mendeetan zehar, bere lurretan dauden mea, egurra eta ikatza bezalako lehengaiak ustiatu izan ditu. Herriko lurretan aurkituko ditugun ondare naturalaz gain, ondare historiko garrantzitsua gordetzen du: meategiak, museoa, kartzela eta abar. Zeraingo ostatuaren ondotik abiatu aurretik, bere barrenean dagoen 1711. urtean eraikin zen kartzela bisitatu dezakegu. Udaletxearekin batera altxatu zen eta bere berezitasun nagusiena, paretetako haritz-oholak dira, presoak ihes egiteko arriskua lortzeko eraiki zituzten paretetako haritz-oholak dira. Zepo eta girgiluak ere bertan ikus daitezke.

Ostatua atzean utzi eta herri aldera igotzen hasiko gara. Bidean, bolatokiaren ondotik pasako gara. Garai batean bederatzi bolatoki zeuden herrian sakabanatuta, baina garrantzitsua Herriko Plazakoa izan ohi da. Ama Jasokundearen elizaren ondotik pasa eta berehala, herriko plazako punturik gorenean, Zeraingo jauntxoen bizileku izan zen Jauregiarekin egingo dugu topo. Honen parterik deigarriena dorretxearen parte izan ziren harri landuko hiru hormak dira. Gotiko erako arku ederraren gainean, herriko armarririk zaharrena ikus daiteke. Laiotz-Lasusti auzoan barneratzen den bide zabalean zehar abiatuko gara. Hasiera asfaltozko bidetik egingo dugu gora, eta, gero, lurrezko pistan zehar abiatuko gara pinudi eta baso mistoaren artean. Bidegurutzetan erne ibili beharra dago, markak ia desagertu egin dira eta oso erraz gerta daiteke bidez nahastea.

Gertu ikusiko dugu Barbariko haitza, baina bertaraino iristeko, bere magala zeharkatzen duen xenda balizatutik egingo dugu aurrera. Ataka txiki batera heltzean, hau igaro eta berehala ezkerretik ateratzen den xenda hartuko dugu. Hemendik aurrera bidea garbia da, mendi-mazelan zehar altuera erraz irabaziko dugu. Alanbrezko hesia igaro eta azken maldarik ekingo diogu Barbariko haitzaren ondora igotzeko. Talaia paregabea Aizkorriko mendilerroaren ikuspegiaz gozatzeko.

Abiapuntura itzultzeko, behean ikusiko dugu Basazabal baserri aldera jaisten hasiko gara belazean zehar. Alanbrezko hasi gurutzatu ostean, Barbari auzora igotzen den errepideraino jaitsiko gara. Errepidean zehar hirurehun bat metro bete eta eskuinetik Arrola Goikoa baserrira zuzentzen den asfaltozko errepide txikia hartuko dugu. Xenda eroso batek Barbariko magala zeharkatu, borda baten ondotik pasa eta pista zabal batera eramango gaitu. Aurrera egin eta laster Zeraingo eliza eta etxeak ikusiko ditugu gertu. Errekaldea auzoko errepidera jaitsi eta herrira itzuliko gara. Ez dugu herriko Kultur etxean dagoen Herri Museoa bisitatzeko aukera galdu behar, bertan zeraindarren bizimodu eta ohituren bilakaera azaltzen da.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 1,033 ft
Photo ofZerain

Zerain

PictographCar park Altitude 1,066 ft
Photo ofBolatokia

Bolatokia

PictographIntersection Altitude 1,122 ft
Photo ofBidegurutzea-ezkerretik

Bidegurutzea-ezkerretik

PictographIntersection Altitude 1,250 ft
Photo ofBidegurutzea-ezkerretik

Bidegurutzea-ezkerretik

PictographIntersection Altitude 1,332 ft
Photo ofBidegurutzea-eskuinetik

Bidegurutzea-eskuinetik

PictographIntersection Altitude 1,516 ft
Photo ofBidegurutzea-eskuinetik

Bidegurutzea-eskuinetik

PictographIntersection Altitude 1,598 ft
Photo ofBidegurutzea-ezkerretik

Bidegurutzea-ezkerretik

PictographIntersection Altitude 1,611 ft
Photo ofBidegurutzea-ezkerretik

Bidegurutzea-ezkerretik

PictographWaypoint Altitude 1,657 ft
Photo ofAtaka

Ataka

PictographWaypoint Altitude 1,640 ft
Photo ofXenda ezkerretik gora

Xenda ezkerretik gora

PictographWaypoint Altitude 1,745 ft
Photo ofHesia

Hesia

PictographSummit Altitude 1,883 ft
Photo ofBarbariko haitza Photo ofBarbariko haitza

Barbariko haitza

PictographWaypoint Altitude 1,755 ft
Photo ofHesia

Hesia

PictographWaypoint Altitude 1,552 ft
Photo ofAtaka

Ataka

PictographWaypoint Altitude 1,398 ft
Photo ofArrola baserria

Arrola baserria

PictographIntersection Altitude 1,325 ft
Photo ofBidegurutzea-eskuinea

Bidegurutzea-eskuinea

PictographWaypoint Altitude 1,332 ft
Photo ofAtaka

Ataka

PictographIntersection Altitude 1,253 ft
Photo ofBidegurutzea-eskuinera

Bidegurutzea-eskuinera

PictographWaypoint Altitude 1,243 ft
Photo ofBorda

Borda

PictographWaypoint Altitude 1,112 ft
Photo ofBarrenetxe baserria

Barrenetxe baserria

Comments

    You can or this trail