BARRENDIOLA-BIOZKORNIA-ARBELAITZ-ARTZANBURU-BARRENDIOLA
near Guriditegi, País Vasco (España)
Viewed 21 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Garrantzitsua da GPSa itzaltzea, bestela arriskua dago ia etxera kotxez egiten duzuna markatzea berak eta. Hori gertatu zaigu. Hala, ibilbide honek dauka hasiera eta bukaera Legazpiako Barrendiolako urtegian, Brinkola auzoan. Guztira, beraz: 18,5 kilometro dauzka luzeraz eta 1.100 metro desnibela. Biozkornia leporaino doa hasteko ibilbidea, eta ondoren ezkerretara joz, Andraitz edo Burdingurutz leporaino. Ondoren, Arbelaitzera joaten da. Bueltan, Andraitz lepoa eta ekarritako bidea alde batera lagako dugu, eta zeharkaldi polita eginez Artzanburura iritsiko gara belardi artean. Hemendik Biozkorniara berriro jaitsiko gara, behatoki eder baten bitartez Barrendiolara itzultzeko. Ibilbidea oso-oso polita da, beti bezala, eguraldi ona izanez gero. Behe lainoarekin ez du merezi.
Waypoints
Intersection
2,000 ft
SEINALEAK
Guk GRaren markak (HIRU TENPLUAK) jarraituko ditugu Biozkorniaraino.
Mountain pass
4,088 ft
BIOZKORNIA
Lepoan gaudela, ezker aldera joko dugu, Artzanburu hegalatik ezer aldera, eta hala jarraituko dugu Andraitz leporaino.
You can add a comment or review this trail
Comments