BASAGUTXI-ASTABIAGAÑA
near Antigua, País Vasco (España)
Viewed 61 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Oso ibilbide erraza da. Motza eta lasai hartzekoa. Antzuolatik Kaxetara joango gara, eta hemendik Ogeiturrira hartuko dugu bidea. Ogeiturritik gora, alde batera lagako dugu Pagamendira doan bidea eta, basoa zeharkatuz, Basagutxi aldera iritsiko gara, Lizarraga auzora hain zuzen ere. Bertan gaudela, aukera ezberdinak daude ibilbideari nahi besteko norabideak emateko: San Martzialera jaitsi, edo Korrostarratzu edo Pagamendira igotzeko. Gu azken hau hartuko dugu, eta Pagamendin gaudela Astabiagañara, mintegia dagoen tokira, joango gara. Hemendik Trekutzera. Trekutzetik, berriz, nahi beste ibilbide egin daitezke, gogotsu egonez gero.
Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments