Activity

BASALDE AUZOA

Download

Trail photos

Photo ofBASALDE AUZOA Photo ofBASALDE AUZOA Photo ofBASALDE AUZOA

Author

Trail stats

Distance
6.11 mi
Elevation gain
1,234 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,234 ft
Max elevation
1,541 ft
TrailRank 
52
Min elevation
1,541 ft
Trail type
Loop
Moving time
2 hours 4 minutes
Time
2 hours 17 minutes
Coordinates
1687
Uploaded
August 25, 2022
Recorded
August 2022
Be the first to clap
Share

near Ibarra, País Vasco (España)

Viewed 82 times, downloaded 1 times

Trail photos

Photo ofBASALDE AUZOA Photo ofBASALDE AUZOA Photo ofBASALDE AUZOA

Itinerary description

Udalerrian badauzkagu agian gutxiago erabili eta ezagutzen ditugun inguruak. Horietako bat izan liteke Basalde auzoa. Ibilbide honen proposamena bertako baserri, errota, ermita, baso, iturri ... ezagutzen hastea da. Ez du zailtasunik eta lasai egin daitekeena, goiz edo arratsalde batean.

Waypoints

Photo ofIBARRE UZOA

IBARRE UZOA

Ibarre auzotik hasiko gara. Errepidea jarraituz Kaxetaraino joango gara, hemen trenbidea Galardi aldera hartuz. Tartean historia handia duten Iralatorre eta Irala baserriak pasatuko ditugu, alde batera Irimo (zahar eta berri) eta Otamendi baserriak lagaz.

PictographMonument Altitude 857 ft
Photo ofIRALATORRE

IRALATORRE

Bere lehen aipamena 1391ekoa da. Hala ere, guztiz aldatuta iritsi zaigu baserria. Bere garaian Gipuzkoak zuen Pizkundeko jauregi-baserri ederrenetakoa zen, 1934ean orain ikusten dugun bezala jarri arte. Ikusgarriena ere omen zen bere armarria, gaur Algortan dagoena, Mª de Irala eta Martinez de Villar (Marquesa del Real Socorro) jauregian. Hementxe koka daiteke ere "Rio de la Plata" sortu zuen Martinez de Iralaren giza-semearen jatorria.

PictographMonument Altitude 997 ft
Photo ofIRALA

IRALA

Goiko Irala ("Suso") 1501eko paperetan azaltzen da. Egun eraberrituta (1970. hamarkadan), hutsik dago.

PictographPicnic Altitude 1,316 ft
Photo ofKAXETA-TRENBIDEA

KAXETA-TRENBIDEA

Atseden leku bihurtu zaigu garai bateko Kaxeta. Bertatik pasatzen zen "Los Vascongados" trenbidea, 1974ean itxi zen arte. Trenbidearen kaxeta ere lur jota ikus daiteke. Trenbidea jarraituko dugu Basalde auzora, eta ezkutuan dagoen Irala-Etxeberri baserriarekin bat egingo dugu. Aurrerago joanez, Otamendi baserria alde batera lagata, Galardi aldera joan gara, Iñurrigarrogarain baserrian bukatzeko.

PictographMonument Altitude 1,083 ft
Photo ofGALARDI Photo ofGALARDI

GALARDI

1391eko lehen aipamen historikoarekin, 1851ean berraiki zen, fatxadan dagoen oroigarriak dioskun bezala. Hala ere, gaur egun, guztiz zaharberritu dute.

PictographMonument Altitude 1,116 ft
Photo ofAMILLETA

AMILLETA

1391ekoa da lehen aipamena, eta gaur duen egitura XVIII. mendekoa bada ere, etxe barruan XV-XVI. mendeko aztarnak badauzka. Ospetsua da "Amilletako Dotriña", XVII. mendearen erdi aldean Juan Bautista de Amilletak (1637-1700) euskaraz idatzirikoa.

PictographMonument Altitude 1,115 ft
Photo ofIÑURRIGARROGAÑEKOA EDO GARAIKOA ETA INDARRETXEA

IÑURRIGARROGAÑEKOA EDO GARAIKOA ETA INDARRETXEA

Iñurrigarrotarrak dagoeneko 1391ean azaltzen dira dokumentuetan. Garaikoak ematen du zaharrena, gero Iñurrigarro azpikoa egin zelako. Estalitako XVI. mendeko arku zorrotz bat ere ikus daiteke bere horman. Zertxobai desbideratuz gero, Amilletako indarretxea: XX: mendearen hasieran (1914-5) egindakoa. Promotoreak Amilleta, Galardi eta Iraustako senideak izan ziren, eta bertatik makina bat baserri nahiz kaleetara bidaltzen zuten argindarra, batik bat Herriko plazatik gorakoei. Gaur egun ez dago batere egoera onean.

PictographMonument Altitude 1,126 ft
Photo ofIÑURRIGARROAZPIKOA

IÑURRIGARROAZPIKOA

XVII. menderako eraikita zegoen baserri hau, badirudi orain dagoen tokian baino beherago eraiki zela.

PictographMonument Altitude 902 ft
Photo ofGALARDI EDO BASALDE ERROTA

GALARDI EDO BASALDE ERROTA

Kanpoko aldea geratzen da bakarrik. Errotaren aztarna batzuk baldin badaude ere inguruan (batik bat gorago duen urtegia) dagoeneko desagertutzat ematen da 1919. urtean eraiki omen zen errota. Indarretxe bezala ere ezagutua, Basalde inguruko baserriek hemendik hartzen zuten argindarra.

PictographReligious site Altitude 813 ft
Photo ofSAN BLAS ERMITA

SAN BLAS ERMITA

Olotz izeneko lur eremuan kokatuta dago eraikita batez ere eztarriko gaitzak sendatzen dituen zaindari honen ermita. Garai bateko zaindaria baina, Santa Engratzia omen zen, dokumentuetan Santa Engratzia de Olotz bezala ezagutzen baita. Otsailaren 3an ospatzen da San Blas eguna, eta egun oso polita izaten da. Izan ere, herriko okindegietan egiten da opil borobil berezia bertan bedeinkatzeko. Aldi berean, "U" tankerako koroa du barru aldean, duela urte batzuk berreskuratuta. XVI. mendekotzat jo daitezkeen leihatilak ere ikus daitezke.

PictographRisk Altitude 809 ft
Photo ofERREPIDEA (ANTZUOLA-DESKARGA-ZUMARRAGA) Photo ofERREPIDEA (ANTZUOLA-DESKARGA-ZUMARRAGA) Photo ofERREPIDEA (ANTZUOLA-DESKARGA-ZUMARRAGA)

ERREPIDEA (ANTZUOLA-DESKARGA-ZUMARRAGA)

Gora hartuko dugu bidea, Olamendi baserri aldera, baina 100 bat metrora berriro zeharkatuko dugu errepidea, Zorroztarrieta aldera.

PictographRisk Altitude 857 ft
Photo ofZORROZTARRIETA (BIDEGURUTZEA)

ZORROZTARRIETA (BIDEGURUTZEA)

Porlanezko bidea hartu Zorroztarrieta baserriraino.

PictographWilderness hut Altitude 879 ft
Photo ofZORROZTARRIETAKO TXABOLA

ZORROZTARRIETAKO TXABOLA

1965ean kanpotik (Extremaduratik, Badajozetik) etorritako familia bat bizi zen txabola honetan.

PictographMonument Altitude 1,043 ft
Photo ofZORROZTARRIETA

ZORROZTARRIETA

Baserri honen lehen aipamena 1845. urtekoa da. Bertako erlauntzak eta hartzen zen eztia estimatuak ziren garai batean. Gaur hutsik dago. Hemendik aurrera jarraituko dugu, biaduktu aldera, eta azpitik pasatuko gara.

PictographPanorama Altitude 1,092 ft
Photo ofIPURTIKAKO BIADUKTUA

IPURTIKAKO BIADUKTUA

Bertatik Deskarga ingurua ikusteaz gain, Arrola azpiko basoak ere ikus daitezke. Berehala baso pistan sartuko gara eta gora doana hartuta, 300 bat metro ondoren Ipurtikatik datorren pistarekin bat egingo dugu.

PictographIntersection Altitude 1,363 ft
Photo ofIPURTIKAKO MENDI-PISTA (BIDEGURUTZEA)

IPURTIKAKO MENDI-PISTA (BIDEGURUTZEA)

Pistarekin bat eginda, gora aldera joko dugu, Altzeta-Azpillaga aldera. Hala ere, kilometro batera-edo, Belar gainean, pista hau laga ondoren, Altzera aldera jaitsiko gara.

PictographIntersection Altitude 1,530 ft
Photo ofBELARGAIN (BIDEGURUTZEA)

BELARGAIN (BIDEGURUTZEA)

Altzeta aldera hartuko dugu, Azpillaga edo Arrolara aldera doan mendi pista lagaz.

PictographDoor Altitude 1,542 ft
Photo ofITXITURA-LOIETA Photo ofITXITURA-LOIETA

ITXITURA-LOIETA

Itxitura hau pasatuta, goitik behera hasiko gara, alde batera Loieta baserria lagata.

PictographIntersection Altitude 1,382 ft
Photo ofBELAR-MENDIBIL TXABOLA

BELAR-MENDIBIL TXABOLA

Hemen gaudela, lehenik eta behin, Altzeta baserria dagoen inguruari ku-ku bat egingo diogu, baina berriro bueltatuko gara, izan ere gure helburua Loietako iturri eta baserrira joatea da, txabolatik pasatuz.

PictographMonument Altitude 1,365 ft
Photo ofALTZETA Photo ofALTZETA

ALTZETA

1825. urtekoa dugu bere lehen aipamena. Atalaia edo begiratoki ederra Antzuola eta Basalde ingurua ikusteko.

PictographFountain Altitude 1,236 ft
Photo ofLOIXETAKO ITURRIA

LOIXETAKO ITURRIA

Harizti eder batean kokatzen da metal edo burdin iturri hau, agorraldi handienetan ere ura dariola. Dena dela ura "gogorra" da. Joan gaitezen Loieta baserrira.

PictographMonument Altitude 1,163 ft
Photo ofLOIETA BASERRIA Photo ofLOIETA BASERRIA Photo ofLOIETA BASERRIA

LOIETA BASERRIA

1830ekoa da baserri honen lehen aipamena, nahiz eta 1904an hartu gaurko egitura, baina duela gutxi zaharberritua izan da berriro, eta bertan bizi da familia gazte bat.

PictographIntersection Altitude 1,099 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA (LOIETA)

BIDEGURUTZEA (LOIETA)

PictographIntersection Altitude 929 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA (LOIETA)

BIDEGURUTZEA (LOIETA)

PictographFountain Altitude 822 ft
Photo ofIRIGAINEKO ITURRIA

IRIGAINEKO ITURRIA

1941ean egina, baina urik ez dario.

PictographMonument Altitude 758 ft
Photo ofIRIARTEGAÑEKOA/AZPIKOA Photo ofIRIARTEGAÑEKOA/AZPIKOA

IRIARTEGAÑEKOA/AZPIKOA

Iriarte Gainekoa. XVIII. mendeko ateondo ikusgarria duen baserria: arkoduna eta armarriarekin batera erdi puntuko leiho bitxia (XVI. mendea). Ondo berezitzen dira medianila eta antzinako etxearen aztarnak. Bere lehen aipamena baina, 1500 urtekoa da. Iriarte Azpikoa: Araban ikus daitezkeen antzerako baserria: ohol egitura bertikala, tartean adreilua jarrita, eta harlanduzko zutabe batez eutsirik. XVII. mendekoa da.

Comments

    You can or this trail