Basotxo Koba - Aitztxikia - Aitzandia(Olano) - Lezea (Eginotik)
near Egino, País Vasco (España)
Viewed 35 times, downloaded 4 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilaldi motza baina exigentea. Hasierako igoera gogorra da eta toki oso harritsutik. Basotxo kobara bisitatxo bat egitea merezi du, oso ederra baita. Frontala beharrezkoa da sartzeko, eta ahal bada, gure aztarnarik ez dadila geratu bertan. Kobatik atzeruntz itzuli eta oraindik igoera aldapatsua geratzen zaigu. Gaina harrapatzen dugunean nahiko toki lauan jarraitzen dugu, baina sima pasatu ondoren, berriro gora egin behar dugu Atztxiki tontorreraino. Hemendik beheruntz jo eta berehala goruntz Olano gaineraino. Bertatik bista izugarriak daude, Sakana, Arabako lautada eta Aizkorri aldera. Hemendik aurrera, dena beheruntz da. Behealdean, Lezea koba sarrerara hurbildu gara eta gero Eginora itzuli.
Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments