BBK Mendi Martxa. Berriz-Sarrimendi 2023
near Olabe, País Vasco (España)
Viewed 290 times, downloaded 13 times
Trail photos
Itinerary description
El recorrido se hace muy ameno ya que tanto en la subida como en la bajada se visitan varios barrios de Berriz compuestos de antiguos caseríos.
La ruta combina muchos tramos de asfalto con pistas de tierra. La parte más fea de la ruta es la parte más cercana al monte Sarrimendi, ya que realiza por plantaciones de pinos y eucaliptos, y presenta fuertes pendientes.
Durante la bajada se pasa junto al caserío Besoitaormaetxea donde se realizó una excavación arqueológica en 2014, encontrándose restos de la vivienda anterior a la construcción del caserío.
[eus] Mendi ibilaldia Sarrimendi mendira, BBK Mendi Martxen egutegiaren barruan.
Ibilbidea oso atsegina da, igoeran zein jaitsieran Berrizko hainbat auzo bisitatzen baitira, baserri zaharrez osatuak.
Bideak asfaltozko zati asko eta lurrezko pistak uztartzen ditu. Ibilbidearen zatirik itsusiena Sarrimendi menditik hurbilen dagoen zatia da, pinu eta eukalipto sailetan egiten baitu, eta malda handiak ditu.
Jaitsieran, Besoitaormaetxea baserriaren ondotik igarotzen da. Bertan, indusketa arkeologiko bat egin zen 2014an, eta baserria eraiki aurreko etxebizitzaren hondakinak aurkitu ziren.
Waypoints
Avituallamiento / Hornidura
Caserío Besoitaormaetxea / Besoitaormaetxea baserri
[cas] A raíz de la renovación del caserío Besoitaormaetxea, se realizó una intervención arqueológica en 2014. Se analizó todo el suelo de la vivienda y se encontraron: agujeros de poste, un silo, suelo de la cabaña, cimentación del primer caserío de piedra, restos de la cuadra y el lagar. El análisis de los restos permitió datar una cabaña rectangular en el S.XII, encontrándose otra cabaña redonda anterior a esta que no pudo ser datada.
Los datos obtenidos han demostrado científicamente la teoría evolutiva histórica del caserío vasco.
[eus] Besoitaormaetxea baserria berritzearen ondorioz, 2014an esku-hartze arkeologikoa egin zen. Etxebizitzaren zoru osoa aztertu zen, eta honako hauek aurkitu ziren: zutoin-zuloak, silo bat, txabolaren zorua, lehen harrizko baserriaren zimenduak, ukuiluaren eta dolarearen hondakinak. Aztarnen azterketari esker, XII. mendeko txabola angeluzuzen bat datatu ahal izan zen, eta txabola hori baino lehenagoko beste txabola biribil bat aurkitu zen, baina ezin izan zen datatu.
Lortutako datuek euskal baserriaren eboluzio-teoria historikoa zientifikoki frogatu dute.
You can add a comment or review this trail
Comments