Bedamako lepoa - Erremedioburu - Bedamaburu - Sagarzulogaña ( Ataungo domoa )
near Aitzarte, País Vasco (España)
Viewed 2 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Ataungo domoaren barruan dauden mendiak egiteko ibilbidea, Bedama baserri inguruan.
Oso ibilbide eroso eta erraza. Egia da Erremedioburu eta Bedamaburu mendiak ez zeudela nik nahi bezain garbiak, bigarrena gehien bat.
Bedamako lepotik gertu utzi dut kotxea, oso estua den errepidetik igo eta gero. Igo naizen errepidetxora bueltatu eta eskubitara gora hartu dut Aitzio baserrien aldera. Errepidea pista bihurtuko da eta ia Erremedioburu ingurura pistatik lasai asko jarraitu daiteke. Nik hartu dudan laburbidea hartu gabe, naiz eta luzexeagoa izan, pista utzi gabe Bedamaburu pareraino iritsi gaitezke.
Erremedioburu gaina pistatik oso gertu dago. Landare ta laharra badago baina iritsi daiteke.
Bedamaburu gaina dezente zikinagoa dago, laharrak hartuta. Gainera iritsi nintzen baina pixka bat kostata.
Bedamaburutik atzera pistatik bueltatu beharrean, aldapa politta izan arren, garbia zegoen basotik jaitsi nintzen berriro azpiko pistara.
Metro batzuk behera eginda, ezkerretara dagoen bidea hartuko dugu eta segituan Erremedio bainuetxearen aztarnak ikusiko ditugu eta Iturri Santua ere bertan dago. Erremedioko iturriak ur sulfurosoak ematen ditu. Bainuetxearen inguruko informazioa:
https://www.ataunturismoa.eus/eu/domo-ibilaldiak/olata-erremedio/olata-erremedio-5-informazio-puntua/
Ondoren, bidea errekaraino jarraitu det. Errekarekin batera, bere eskubitik bide bat jaisten da. Mmomentu konkretu batean, errekaren beste aldean pista zabal bat ikusi dut. Pixka bat jaitsi eta erreka gurutzatuta, segituan iritsi naiz pista horretara. Pista jarraitu dut porlanezko beste pista zabal batekin topo egin arte.
Porlanezko pista porlana bukatzen den tokiraino igo dut. Han eskubitara gora abiatzen den gurdibidea hartu dut eta Sagarzulogaina izeneko haitzeraino joan naiz. Haitza kontuz baino erraz igo eta jaisten da.
Haitza igota, berriro bidean atzera egin det porlanezko pistara iritsi arte. Porlanezko pista beherantz 700 bat metro aurrera jarraituta, kotxea dagoen tokiraino itzuliko gara.
Ruta circular desde Aitzarte pasando por:
- Beamaburu (3.2 km)

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments