Bejenado desde Mirador Cumbrecita 2022-09-19 . Isla La Palma
near El Pinar, Canarias (España)
Viewed 185 times, downloaded 5 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbidea eta altimetriaCumbrecitatik Bejenadorako ibilbidea
Ibilbidearen altimetria
Kontutan izan La Cumbrecitara igotzeko eta kotzea aparkatzeko baimena eskatu beharra dagoela Centro de visitantes de la Caldera de Taburienten https://www.miteco.gob.es/es/red-parques-nacionales/nuestros-parques/taburiente/guia-visitante/centros.aspx#ancla0 toki gutxi dagoelako eta eskaeran ordutegia zehaztu behar da.Parkearen informazio orokorreko txostena esteka honetan. Txosten mardula, informazio aunitzeko ESTEKA HONETAN, Guía de visita
del Parque Nacional
de la Caldera de Taburiente. Bertan Parkearen historia, datu geologiko eta fauna eta animaliena;
Harreta zentroa bisitatu ondoren, La Cumbrecita behatokira igoko gara kotxearekin. Hango aparkalekuan mendiko gauzak hartu eta ibilbidearen hasiera izango dugu. Lainoak edo hodeiak sartzen hasi dira baina goizeko bederatzi eta erdiak dira eta oraindik parkeko ikuspegi ederra izango dugu.
La Cumbrecitako aparkalekua
Bejenado mendia
La CumbrecitaAparkalekutik behatoki ederra dago Caldera de Taburienteko Parkeko barneko aldea eta goiko aldeko mendiak ikusteko.
Caldera de Taburiente
Caldera de TaburienteAparkalekuaren bukaean pista bat izango dugu. Bertatik inguruko behatokietarako ibilbide laburrago bat abiatzen da. Gure txangoko bigarren parterako pentsatua dugu, baina eguraldiak ez digu bukatzen utziko.Ezkerreko partetik eta gorantz abiatzen den bidetik joko dugu.
Ezkerretik bidea hasiko da
Parkearen informazio oholaBide eroso batetatik igotzen hasiko gara. Oraindik eguzkia lagun izango dugu tartetxo batetan. Roque de los Cuervoseko mendi magalean barneratuko gara, hasieran bere ipar magaletik, gerora ekialdeko magalera pasako garelarik.
Aurreneko aldapetan
Aparkalekua eta goian Punta de los Roques
Calderako ikuspegia troka ezberdinekin
Pinadia eta Calderako gailurrak. Roque de Los Muchachos ezker aldean
Aldapei aurre egiten
Mendebalderako ikuspegia
Zenbait zigi zaga gainditu ondoren, altuera irabaziz goaz eta puntu batean aa izeneko laba zutabe bat gainditzeko zurezko eskailera bat topatuko dugu
Eskailerak aa laba gainditzeko
EskaileratikBerriz ere Caldera de Taburiente alderako ikupegiak. Baina emeki emeki lainoa eta hodeiak parkean sartu egiten dira.
Gorago behatoki batetara iritsiko gara. Puntu honetan parkeko ikuspegi ederra dugu. Gaurkoan ez dugu berriz ere halako aukerarik izango. Han taldea elkartu eta argazki batzuk egiteko unea izango dugu.
Waypoints
Behatokia 01
Igoeran topatuko dugun behatokietarikok bat. Parkearen ikuspegi ederrak eskaintzen duena.
Mirador La Cumbrecita
Mirador La Cumbrecitan aparkalekua dago. Bertan abiatuko da ibilbidea. Gogoratu parkeko harreta etxean baimena eskatu behar dela hona igotzeko.
Eskailerak
Puntu honetan aa labak hormatxo bat sortu dute eta gainditzeko eskailera batzuk egin dira.
Bidegurutze 01 Ezker
Pista utzi eta ezkerretik gorantz abiatzen den bidea segi.
bidegurutze 02
Igotzerakoan zuzen eta jaisterakoan eskuinetik petroglifoak ikustera joango gara. Jaitsi eta berriz puntu honetara itzuli.
PETROGLIFOAK
Petroglifoak. Informazio gehiago petroglifoen inguruan: https://mendikosterak.blogspot.com/2022/10/pico-bejenado-desde-mirador-cumbrecita.html
Comments (1)
You can add a comment or review this trail
I have followed this trail verified View more
Information
Easy to follow
Scenery
Easy
Preciosa ruta con unas vistas maravillosas