Belchite. Espainiako gerrako aztarnak zirkularra 2022-01-30
near Belchite, Aragón (España)
Viewed 38 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Beltxite herriaren inguruko frontea ezagutzeko ibilbidea. Espainiako gerrako gune berezia bisitatuko dugu ibilbide honetan zehar eta gatazka lats honetako gune ezberdinak ikusi ere, ez soilik frankismoak utzitako suntsituriko herri zaharra, baizik eta fronteko lubaki edo trintxerak, hobiak, gotorlekuak eta bertze toki erranguratsuak bisitatzean, gatazka garaiko eta ondorengo eremuak ikustean, denbora horietan pairaturiko egoerak apurtxo bat ulertzeko aukera izango dugularik. Herriko hego ekialdeko eremuetako paisai eta egituretan barneratuko gara txango honetan zehar.
Espainian bakarrik geratzen dira gerra zibilaren bost herri-aztarna; izan ere, Belchiteri Roden zaragozarra gehitu behar zaio, 1937an azken bizilagunek abandonatutakoa, biak BIC edo IKO Interes Kulturaleko Ondasuna (sarrera honetan Roden ezagutzerik duzue https://mendikosterak.blogspot.com/2018/07/cabezo-de-horca-eta-roden.html), Corbera d 'Ebre, Tarragonan, eta Montarrón eta Gajanejos, biak Guadalajaran.
Ibilbidea eta altimetria.
Beltxite hego ekialdeko ibilbideaAltimetrian erne ez bai da metro askoko desnibela
1937ko abuztuaren 24an indar errepublikanoak herrira sartu ziren eta erasotzaileek ordu gutxi iraungo zuela uste zuten borroka hasi zen eta irailaren 6ra arte luzatu zen. Indar kolpistak ez ziren errepublikanoak bezain ugariak, baina gogor eutsi zioten, Zaragozaren gaineko aurrerapen errepublikarra atzeratzeko helburua lortuz. Horregatik beragatik, Belchiten errepublikarren garaipena, bi aste horietan buruz buruko borrokan, etxez etxe, porrot zaporea izan zuen jasandako higadura eta beherapenengatik.Gerra zibilaren ondoren, herria suntsituta geratu zen. Eraikinen herena suntsitu egin zuten. Bost mila hildakoetatik asko gertatzen ari zena gutxi ulertzen zuten zibilak ziren. Herriaren "errekonkista" frankistan zehar, 1938ko martxoan 500 kilo lehergailuko lau bonba jaurti zituzten zutik geratzen zen apurrarekin bukatuz. Matxinatuek Belchite hartu zuten berriro, lehen bataila gertatu eta sei hilabetera, 1938ko martxoan, Aragoiko frontean errepublikarren posizioak erortzen hasi zirenean.
Guztiak hobi komunetan daude gaur egun. Frankismoan oroimenezko monolito bat eraiki zen, baina "falangisten" bandoan borrokatu zirenentzat bakarrik.Gerra amaitu ondoren, animo lasaiagoekin, inguruko herrietara ebakuatuak izan ziren bizilagunak lehengo etxe eraitsietara itzultzen hasi ziren. Eszenatoki mingarri batekin topo egin zuten. Jada ez zuten ezer, dena suntsitua eta arpilatua izan zen gerran zehar.1940an obrak hasi ziren, baina Belchite berri bat eraikitzeko, zaharraren ondoan. 1964ra arte, bizilagun askok aurrien artean bizitzen jarraitu zuten, inguruko eremuetan auzolandegi batean bizi izan zuten preso politikoek etxebizitza berrien eraikuntza amaitu zuten bitartean.
Ibilbidea Beltxite berriko aparkaleku batean abiatuko dut. Bertan autokarabanentzako area bat dago.
Autokarabanentzako aparkalekuaKarrikatik gora jo eta urmaelera gerturatuko naiz lehenik.Aparkalekutik irtetean
Urmaletik igaroHandik herri zaharrera zuzenduko naiz. Herri zaharreko bisitak 2013. urtetik aurrera soilik bisita gidatuen bitartez osatu daitezke. Sarrerak erosteko web honetan.Bisitak Belchiteko esparru historikoan ordu eta erdi inguruko ibilbidea eginez egiten dira. Bisita guztiak Belchite Turismo gidarien azalpenekin gidatuak dira, herrian bizi izan ziren bizilagunen ondorengoak. Kontakizunetan emandako datuak bibliografia eta dokumentazio guztiarekin bildu eta egiaztatu dira, bi armaden zati ofizialak barne, ahozko tradizioa.
Esteka Honetan Archivo Nacionalean Vicente Rojok berak erabilitako frontearen krokisa ikusgai dago.
Gatazkako bertze mapa bat
Wikimediatik jasotako erasoen mapa
Herri zaharrera iritsi aurretik pare parean etxe batzuk daude.
Arkuaren aurrean dauden etxeak
Beltxiteko gatazkaren indusketa eta ikerketa arkeologikoak ezagutzeko ESTEKA honetan informazioa jaitsi daiteke.Beltxite zaharrerako sarreraBeltxiten hainbat gatazka izan ziren frontea 1936. urtean egonkortzen denetik, nahiz eta nagusiak 1937. urteko udakoak izan, eta ondorengo frankisten errekonkistarenak.
Frankismo garaiko idatziaGatazka nagusiak eman zirenean, beste eremu batzuetan gertatu zen bezala, 1937ko apiriletik aurrera zutabe errepublikarren militarizazioak aldaketa garrantzitsuak ekarri zituen Ebro eta Belchite hegoaldeko frontean, unitateak 25. dibisioan integratuz, ondoren, XII. Armada Gorputzean kokatuz. Prozesu honek, zonaldeko milizia anarkistak kontrol komunistaren mesedetan desagertu zirenak, 1937ko udan oraindik aktibo jarraitzen zuen, bere garapena Zaragozako erasoaldiaren plan militarrarekin gurutzatuz.
Hiriko arkuaBelchiteren gaineko setio errepublikarra Zaragozako erasoaldiaren elementu nagusietako bat bihurtu zen. Aldez aurretik hurbilketa batzuk egin ziren arren, abuztuaren 28an fronte guztietatik hasi zen herritarren aurkako erasoa, eta hilaren 31ra arte kanpoko defentsen multzoa konkistatu zen eta hirigunearen setioa itxi zen, seminarioa izan ezik.
Eremuko informazio oholaEra berean, hilaren 31n kontraeraso frankista hasi zen, lurrez zein airez, eta Kondor Legioak eta Aviazione Legionariak modu erabakigarrian esku hartu zuten. Borrokek hirigunearen barruan jarraitu zuten (seminarioa hilaren 3an erori zen), eta defendatzaileak hilaren 5ean geratu ziren komandantzia militarrean itxita, herriaren erdialdean. Setioaren hausturaren ondoren, non defendatzaileetako batzuk etsaien lerroak hausten saiatu ziren Zaragozarantz ihes egiteko, irailaren 6an, Belchite behin betiko hartua izan zelarik.
Gerora bisitatuko den esparruaBelchiteko azken bataila 1938ko martxoan gertatu zen, Aragoiko Batailaren esparruan, indar frankistek, Belchiteko sektorearen kasuan, Marokoko Armadaren Gorputzak, hilaren 10ean, tropa errepublikanoak suntsitu zituenean, eta horien artean, berriz ere, XI. eta XV. Nazioarteko Brigadak zeuden.
Informazio ohola eta planoaGerra amaituta, operazio militarrei dagokienez, Belchitek gaur egunera arte iritsi den prozesu bati ekin zion. Francok herria ez berreraikitzeko erabakia hartu zuen, basakeria gorriaren lekuko gisa, eta hondakin horien ondoan populazio berri bat eraikitzeko erabakia hartu zuen, Espainia berriaren sinbolo gisa. Erabaki horrek berreraikitze-prozesu konplexu eta luze bat sortu zuen Suntsitutako Eskualdeen Zerbitzu Nazionalaren lanekin, hondakinen erabilera propagandistiko eta sinbolikoarekin batera.
Waypoints
Errefuxiatuen esparrua Errusia txikia
Errefuxiatuen esparrua Errusia txikia Informazio gehiago: https://mendikosterak.blogspot.com/2023/10/beltxite.html
San Martin eta San Rafael
Beltxite zaharreko San Martin eta San Rafael elizak.
FORTIN DEHESA VILLA
FORTIN DEHESA VILLA. Informazio gehiago: https://mendikosterak.blogspot.com/2023/10/beltxite.html
Bidegurutze 02 Eskuin
Eskuinetik pista utzi eta Aguasvivas ibaira jaitsi, hau gainditzeko.
Beltxiteko arkua
Beltxite herri zaharrerako sarbidea. Bisita gidatuekin ezagutu beharra dago.
You can add a comment or review this trail
Comments