Berastegi. Ipuliño. San Lorentzo. Berastegi
near Elizalde, País Vasco (España)
Viewed 40 times, downloaded 6 times
Trail photos
Itinerary description
Honako bide-arrastoa "Zesar" izeneko batek egindakoaren gainean egina dago. San Lorenzoko tontorra eta ermitaraino berdin-berdina da. Zesarren ibilbideak aipatu tontor horretatik aurrera jarraitzen du itzulinguru zabalago bat eginez. Gu San Lorenzotik Berastegira zuzenean jaistea erabaki dugu; baita asmatu ere. Jaitsiera, nagusiki, mendi bideen barrena burutu dugu. Egia esan eskertu dugu hori, izan ere, igoeran nahiko asfalto zapaldu behar izan dugu.
Ibilbide honek, nire gusturako, akats hori du; hasierako zati nahi baino luzeago batean asfaltoan burutzen dela.
11. bideguneraino, nagusiki, errepidean egiten da. Hortik aurrera ibilbide ederra da, alde batean Leizaran bailarra eta bestean Berastegikoa dugula. Ipulinotik San Lorenzora gustagarria da terrenoa, pagadian, nahiz belardian barrena.
Zailtasun maila ertaina bezala sailkatu dut.
Lagun bat aurki erretiroa hartuko du eta, horregatik, Berrobiko Iriarte jatetxean bazkaldu dugu. Ezin gusturago. Garesti samar ere bai, kategoriako sukaldea dute.

Waypoints
Car park
1,279 ft
01. Aparkalekua. San Martin Tours-ekoaren eliza
Aparkalekua. San Martin Tours-ekoaren eliza
You can add a comment or review this trail
Comments