Activity

Berastegiko harana

Download

Trail photos

Photo ofBerastegiko harana Photo ofBerastegiko harana Photo ofBerastegiko harana

Author

Trail stats

Distance
10.13 mi
Elevation gain
1,854 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
1,854 ft
Max elevation
2,647 ft
TrailRank 
36
Min elevation
2,647 ft
Trail type
Loop
Coordinates
571
Uploaded
October 25, 2022
Be the first to clap
Share

near Berastegi, País Vasco (España)

Viewed 94 times, downloaded 12 times

Trail photos

Photo ofBerastegiko harana Photo ofBerastegiko harana Photo ofBerastegiko harana

Itinerary description

Berastegiko plazatik San Martin Tours-koaren elizaren ondora jaitsiko gara errepidean zehar. Eliza hau, XVI-XVII. mendean berreraikia izan zen eta portada erromanikoa du. Honen ondoan, oinplano angeluzuzena eta bi isurkiko teilatua dituen jauregi-dorretxea dago, monumentu izendatua. Ezkerrera, Izotzalde auzora doan bidea utzi eta eskuinerantz ateratzen dena hartuko dugu. Goienetxe, Bazterretxe, Azpikoetxe eta Antsone baserriek osatzen duten Aiztunalde auzora iritsiko gara. Baserri artean, ezkerrera ateratzen den bidea hartuko dugu. Bide zabal eta eroso honek Lagarte eta Erroizpe tontorretaraino eramango gaitu. Tarte batez, Berastegiko harana desagertuko da gure begi bistatik eta Urdelarretik Uzturrera doan mendilerroaren magalean dauden Elduaien eta Eldua ikusi ditugu. Basoak atzean utzi, langa pare bat igaro eta Lagarte-Erroizpetik Ulirantz doan mendilerroa parean azalduko zaigu. Pista utzi eta pinudi baten ondotik gorantz joko dugu. Alanbrezko hesia pasa ondoren, xenda batek tontorrerainoko bidea erakutsiko digu. Erpin geodesikoa eta pare bat buzoi, bata Argitxoren irudiarekin. Ikuspegi zabalaren edertasunaz gozatzeko aukera paregabea: Hernio, Aralar eta Aizkorri mazizoak, Ipuliñotik Uzturrera doan mendilerroa, Otsabio eta Uli mendiak...

Etorri garen bidetik atzerantz egingo dugu, lepora jaitsi eta aldapa txiki bat igo ostean, batere seinalerik ez duen Lagarteko gailurrera igoko gara. Ataka igaro eta altuerarik galdu gabe, Ulirantz doan mendilerroa jarraituko dugu. Harresi bajua pasa eta belardian zehar Gazteluko atakaraino jaitsiko gara. Zenbait tartetan bidea pagadian, haitzen artean sartzen da eta erne ibili behar da, bidezidorra oso erraz gal dezakegu eta. Gaztelu eta Arburuko harkaitzen artean zabaltzen den bidezidorra jarraituko dugu garo artean. Pinudian zehar altuera galduko dugu Gaztelutik datorren pistarekin bat eginez. Inguru honetan Orexatik datorren bidearekin gurutzatzean, bide-seinale desberdinak ikusiko ditugu: GR 9 (Zezenen Bidea), GR 121 (Gipuzkoako itzulia) eta PR GI-11-111 (Uliko ibilbideak). Marka zuri, gorri eta horiak egurrezko hesola, zuhaitz eta harrietan margoturik. Intxusburu eta Aldamuñoko gainen artean marrazten den pista zabala segituz berehala iritsiko gara Uliko atsedenlekura. Puntu honetan ezkerrera, Izotzaldera zuzenean jaisten den bidea utzi eta aurrez aurre dugunari helduko diogu. Izeidian murgildu eta azkar iritsiko gara Zelaitxikiko bidegurutzera.

Berastegira itzultzeko, Uli eta Urtorantz doan bidea utzi (GR 9 eta GR 121) eta PR-GI 111ari dagozkion bide-seinale zuri eta horiak jarraituko ditugu. Larremotxeko magalean zehar hedatzen den bide honetatik beherantz egingo dugu. Aintzergara jaisteko bidea eskuinera utzi eta Sobelar muinoa inguratzen duen bidetik Juangoneko bordaren ondora jaitsiko gara. Gertu ikusiko dugu San Sebastian ermita, mendixka borobil baten gainean kokaturik. Kanpoan kontrahormak ditu eta sarreran arku zorrotza. Ermitara iritsi aurretik bide-seinaleek erakusten duten norabidean aldapan behera egingo dugu Izotzalde auzorantz. Baserri eta etxe ederren artean abiapuntura itzuliko gara.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 1,343 ft
Photo ofBerastegi

Berastegi

PictographReligious site Altitude 1,279 ft
Photo ofTourseko San Martin eliza

Tourseko San Martin eliza

PictographWaypoint Altitude 1,296 ft

Aiztunalde

PictographWaypoint Altitude 2,541 ft

Berroetako lepoa

PictographSummit Altitude 2,616 ft
Photo ofErroizpe

Erroizpe

PictographSummit Altitude 2,647 ft

Lagarte

PictographSummit Altitude 2,533 ft

Gazteluaitz

PictographSummit Altitude 2,534 ft

Arburu

PictographMountain pass Altitude 2,302 ft

Bekoetxe lepoa

PictographSummit Altitude 2,368 ft

Anakar

PictographWilderness hut Altitude 2,260 ft
Photo ofUliko aterpea

Uliko aterpea

PictographMountain pass Altitude 2,407 ft

Zelaitxikiko lepoa

PictographWaypoint Altitude 1,518 ft

Izotzalde

PictographWaypoint Altitude 1,623 ft

Amerialde

PictographWaypoint Altitude 1,555 ft

Eguzkialde

PictographWaypoint Altitude 1,714 ft

Leitzalde

PictographReligious site Altitude 1,741 ft
Photo ofSan Sebastian ermita

San Sebastian ermita

PictographWaypoint Altitude 1,685 ft

Urdinarrain

PictographWaypoint Altitude 1,693 ft

Elduainalde

PictographWaypoint Altitude 1,897 ft

Aintzerga

PictographWaypoint Altitude 1,859 ft

Leitzalde

PictographWaypoint Altitude 1,313 ft

Elizalde

Comments

    You can or this trail