Berazeaga. Pardarri. Ganbo. Maizolatz. Uzkoiti. Etizegi. Berazeaga.
near Altunegia, País Vasco (España)
Viewed 29 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Aurtengo negua, azken urteotakoen antzera, lehor eta epel antzean pasatzen ari zaigu, urtaro honek eskaintzen ohi zituen plazer negutiarrak sentitu eta gozatzeko aukerari tarterik utzi gabe. Baina, aspaldiko partez, aurreko astea hotz eta euritsua izan dugu. Eta horrekin batera Aralarko goietan eroritako elurrak manta lodi eta zuri batez estali ditu bazterrak.
Gaur hiru gurdi-zaharrok burutu dugun ibilaldia ez zaigu erraz ahaztuko. Denetik izan dugu egunean zehar. Minetako bide estu eta malkartsuan erreka urez gainezka izan dugu denbora guztian. Goiko larreetara iritsi garenean inguruak ezin berdeago topatu ditugu. Behin Pardelutsetik gora elurra zapalduz egin behar izan dugu aurrera. Lizasoko lepoan ezkerrera jo dugu Pardarrira igotzeko. Pardarri, Ganbo, Uzkoiti zeharkaldian Piriniotan geundela senti arazi egin digu. Autora iritsitakoan nekea ere bidearen edertasunarekiko zuzenki proportzionala da. Porru eginda bukatu dut.
Gaurkoan ere Amezketako Sasturain tabernan hatu dugu kaña eta txorizo pintxo bat. Ez da lehenengo aldia taberna horretan bazkal-ordutik kanpo iritsi eta zerbait jateko ematen digutena. Pilo bat eskertzen da.
Guztira zortzi ordu behar izan ditugu zirkuitua burutzeko. Elurrik gabe azkarrago egin daiteke, noski.
Bitxikeri bezala aipatu nahi dut lehen aldiz ikusi dudala hasierako bordan, Anduitz bordan, kartel bat,non azaldu egiten den, bertan bi gerrilari hil zituztela.
Buruntzuzin (04 bidegunea). 1 h 35
Pardarri 3 h 40 (12 bidegunea)
Maizolatz 5 h 40 (16 bidegunea)
Uzkoiti 6 h (17 bidegunea)
Pista 7 h (19 bidegunea)
Ibilbidea zaila bezala sailkatuko dut. Elurrik gabe exijentea da eta, elurrarekin, oso exijentea (+60). Ganbo tontorraren azkeneko malda elur gogorra bada arriskutsua da. Gaur elurra nahiko bigun dago, neketsua ibiltzeko baina segurua.

Waypoints
Photo
2,818 ft
04. Buruntzuzin. Meategi abandonatua. 1 h 35
Buruntzuzin. Meategi abandonatua. 1 h 35
Comments (1)
You can add a comment or review this trail
Oso ongi adierazitako ibilbidea. Zorionak