Berganzo. Uraren bidea. Toloño. Berganzo
near Berganzo, País Vasco (España)
Viewed 25 times, downloaded 7 times
Trail photos
Itinerary description
Por costumbre hago mis descripciones en euskera. Para el visitante creo que es importante señalar lo siguiente. El coche sólo se puede aparcar en el parking que se encuentra al borde de la carretera (a mano izquierda yendo de Zambrana). La única opción de pago es descargando la app que se señala en el cartel de la entrada. NO ADMITE MONEDAS, BILLETES NI TARJETAS (3,33 €). La capacidad se limita a 45 plazas por lo que conviene reservar con antelación los fines de semana. Me imagino que llamando al ayuntamiento de Zambrana.
Ibilbide hau, nagusiki, Josinaziok egindakoaren gainean burutua da, tarte batean bere bide-arrastoa utzi dugu cairn segida bat jarraituta.
Autoa Udaletxearen aurrean aparkatu dugu. Berez, herrikoak ez direnak ezin dute bertan aparkatu, horretarako egoiliarren txartela behar da. Guri herriko bizilagun batek, adeitasunez, utzi digu berea.
Autoa, nahi eta nahi ez, Zanbranatik zoazela errepidearen ezkerrean dagoen aparkalekuan aparkatu behar da. 45 plaza baina ez daude. Gainetik, barrera automatikoa dago eta sarrera ordaindu behar da (3,33 €) deskargatu behar den aplikazio baten bidez. Nire mugikorrak ez du estaldurarik eta lagunaren telefonoarekin egin behar izan dugu tramitea.
EZ DAGO ESKU-DIRUTAN EDO TXARTELAREN BIDEZ ORDAINTZEKO MODURIK!! Beraz asteburuan joan ezgero komeni da aurrez erreserba egitea. Pentsatzen dut Zanbranako udaletxeare deituta.
Dirudienez, Covid pandemiaren osteko garaian, jendea trumilka etortzen hasi zen eta aparkatzea zorrotz erregulatzea erabaki zuten.
01. argazkian, seinale tantaian, ezkerrera jo dugu. Oso gutxira aparkalekua dago. Hor aparkatu behar da.
Hasieran Inglares ibaian atondua dagoen erreka bazterreko bidean gora egin dugu oso ibilbide eder batez gozatuz. Zoritxarrez uda-udazkena lehor doa aurten eta emaria ez da, tamalez, oparoa.(08)
Gutxira ur-jauzi eder batekin topo egin dugu.
13.bide-gunean errepidea utzi eta basoan sartu gara. 15.bide-gunean bide zabal batekin (GR-a) bat egin dugu. Zati hau exijente eta deseroso samar gerta daiteke.
Gorago 21,22...bide-guneetan Josinazioren arrastoa utzi dugu Cairn segida bat jarraituz. Zertxobait laburtu dugu baina bidea arras deserosoa da. Ez du, inolaz ere, merezi.
26.bide-gunean pistarekin bat egin eta, hortik aurrera ez dugu inolako sorpresarik izan.
Zoritxarrez nahiko lainotua dago eta ezin izan dugu guztiz gozatu Toloño mendilerroak eskaintzen duen ikuspegi paregabea.
Nire gusturako nahiago dut igoera jaitsiera baino. Igoera mundiala da. Erreka bazterra lehenik, baso sarri eta umela gero, pagadia, larre zabalak...Goiko ikuspegia ez da atzera gelditzen.
Jaitsiera berriz sosoago...
Zailtasuna ertaina eta zaila bitartean sailkatuko nuke, batez ere 20, 21, 22 argazkiek markatzen duten zati horretan.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments