BERGARA-TURKARRIAGAKO ITURRIA-ASALDITTA-LANDARRAITZ-BERGARA
near Bergara, País Vasco (España)
Viewed 617 times, downloaded 26 times
Trail photos
Itinerary description
Bergarako autobus geltokitik abiatuta Labegaraieta aldera joko dugu, Ozaeta auzoko zubia gurutzatu eta Lasa jatetxe ondotik doan bidexka hartuta autobidearen azpitik doan tunela zeharkatuko dugu.
San Miguel aldera jarraituko dugu eta Sagastizabal baserri inguruan eskumara ateratzen den mendiko bidea hartu (Landarraitzerako seinale bat topatuko dugu zuhaitz batetan).
Pagaditxo batetik igoko gara "El Rancho"-rarte. Bidea jarraituko dugu gorantz Kurutzeberri eta Udalaitz mendi tontorrak parez pare ditugula eta Turkarriagako iturrira helduko gara.
Hemendik beste tartetxo bat jarraituko dugu Asaldittaraino; bertan beste iturri bat eta mahaiak dauzkagu.
Bertatik, azken maldatxoa igo eta Landarraitzera helduko gara. Jeitsiera bide beretik hasiko dugu Turkarriagako iturriraino. Behin hemen, Elkomiño baserriruntz doan beste bide bat hartuta jeitsiko gara; hemendik Etxaguen baserriruntz jo eta pista jarraituta hasierako autobide azpiko tuneleraino iritsiko gara.
Txango osoa 3 ordu eta 30 minutukoa bada ere, eguraldiak edo gogoak laguntzen ez badute, berau jarraituta goraino igo gabe ibilbide motzagoa egin daiteke El Ranchotik edota Turkarriagako iturritik buelta emanda.

Comments (2)
You can add a comment or review this trail
Eguna oso euritsua zen eta lokatz asko zegoen, bestela goiz bateko ibikaldia egiteko ondo dago.
I have followed this trail verified View more
Information
Easy to follow
Scenery
Moderate
Eguna oso euritsua zen eta lokatz asko zegoen, bestela goiz bateko ibilaldia egiteko ondo dago.